Hika hizketan

  • Ixabel Jauregi Moja bati esker ikasketekin jarraitu ahal izan zuen

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Ama alargun geratu zenez hiru umerekin, ahizpa eta biak Azpeitiko Esklabetara joaten ziren eskolara, han jangela zegoelako. 13 urtera arte ibili zen han. Mojek esan zioten ama alargunari laguntzeko lanean hasi beharko zela. Ahizpa Azpeitiko Jesuitinetan matrikulatzera joan zirenean, hango moja batek ikastearen truk lan batzuk egitea proposatu zien eta horrela jarraitu ahal izan zuen ikasketekin. Moja haren bitartez udaran klase partikularrak jasota ikasturte bat aurreratzea ere lortu zuen. Gero Tolosara joan ziren ikastera, barneko ikasle gisa, eta, azkenean, Magisteritza egitea lortu zuen.

  • Ixabel Jauregi Kanpotik etorritakoen jarrera euskararekiko

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Kanpotik etorritako jendeak jarrera desberdina izan du euskararekiko. Batzuek bizi ia osoa Azkoitian pasa arren, ez dute ikasi. Beste batzuek euskara ikasteko urratsa eman dute euskaltegira joanda. Hainbat kasu aipatzen ditu. Herrira etorritako lehenengo etorkinek errazago ikasten zuten euskara.

  • Ixabel Jauregi Donostian eta Bergaran euskaraz alfabetatzen

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Donostian EUTGn ibili zen euskaraz alfabetatzen. Andu Lertxundi izan zuen irakasle eta txundituta utzi zuela dio. Irakurzaletasunari garrantzia handia ematen zion eta zaletasuna transmititu zion. EGAko azterketa prestatzeko, Bergaran egoten ziren Sakontze mailako eskolak, larunbat goizetan. Gerora ere hainbat ikastaro egin izan du, formakuntza osatzeko.

  • Ixabel Jauregi Bertsolaritza ikastaroa Juanito Dorronsororekin

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    1978an hasi zen lanean. 1983an ikastetxetik bertsolaritza ikastaro bat egiteko aukera eman zioten. Juanito Dorronosoro izan zuen irakasle. Orduan jabetu zen bertsolaritzak dituen baliabideez: hiztegia, errimak, hitz gutxitan gauza asko esatea... Azkoitiko gizon bati bertso batzuk grabatu zizkion eta Juanitok partitura egin zuen. Bertso horien inguruko azalpenak.

  • Ixabel Jauregi Bertsolaritza, ikasgelarako baliabide aproposa

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Bertsolaritza asko erabili izan du baliabide moduan ikasgelan, batez ere euskara lantzeko. Bertsolari askorekin harremana zuenez, edozer gauza lantzeko, bertsoak eskatzen zizkien. Kanpotik etorritako ikasleekin euskara lantzeko ere egokiak direla bertsoak iruditzen zaio. Bere esperientzia azaltzen du.

  • Ixabel Jauregi Azkoitiko bertso-eskola eta Erniarraitz Elkartea sortu zituen

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    1987 inguruan bertso-eskola sortu zuen Azkoitian. Mikel Mendizabalen bitartez Goierri aldeko irakasleak etortzen ziren hasieran eta, gerora, bertako ikasleak hasi ziren irakasle lanetan. 2000. urtean Erniarraitz Bertsozale Elkartea sortu zuten Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Errezilgo bertsozaleen artean. Bertsoekin ez da euskara bakarrik lantzen, argudiatzen, iritziak ematen eta testuak antolatzen ere ikasten da bertsolaritzari esker. Bertso-eskolak non eman izan diren.

  • Ixabel Jauregi Erniarraitz Bertsozale Elkartearen izena eta logoa

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Bere ikasle izandako mutil batek egin zuen Erniarraitz Bertsozale Elkartearen logoa. Hernio eta Izarraitz mendien izenen baturatik dator izena. Elkarteko diru-kontuak eraman zituen 13 urtez. Floreaga ikastetxeko bertso-eskola bultzatu zuen Mailu Irizar izan du lagun bertsolaritza kontuetan.

  • Ixabel Jauregi Bertsozaletasuna nondik datorkion

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Meza ostean bertso-paperak banatzen ziren garai batean. Amaren aldeko aitona Errazti baserrikoa zen eta badirudi han bazutela bertsotarako zaletasuna. Baina amak ez zuen bertso kontuetarako astirik, 36 urterekin alargundu eta beti lanean aritzen zelako. Beraz, zaletasuna ez zuen etxetik jaso, gerora baizik. Zer bertsolari jarraitu izan dituen.

  • Ixabel Jauregi Urepelera, Xalbadorren etxea ikustera

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Xalbador bertsolariaren jarraitzaile sutsua zenez, udara baten haren etxea ikustera joan zen senarrarekin eta alabarekin. Urepelen bizitako kontuak. Xalbadorren senideek etxeko ateak ireki zizkioten eta gustura bueltatu zen. Xalbadorren bertsoak eta lantzen dituen gaiak gustuko ditu. Hasieran Urepeleko euskara ulertzeko arazoak zituen.

  • Ixabel Jauregi Euskal kulturaren aldeko apustua

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Hainbat egunkari eta aldizkaritako harpidedun da eta garbi du euskal kulturaren alde egin beharra dagoela. Beharrezkoa iruditzen zaio kultura gaietan jantzita egotea, nork bere iritzia garatzeko. Ikasleei ere horixe esan izan die.

  • Ixabel Jauregi Gazteen euskara zabartzen eta testuak pobretzen

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Gazteen hizkera asko ari dela zabartzen iruditzen zaio. Idazkera aldetik, nork bere hizkuntza menderatu behar du ongi lehenbizi, gero beste hizkuntza bat ikasi ahal izateko. Ongi idazteko, asko irakurri behar da. Gaur egun gazteek ez dakite iruzkin sakonak egiten, idazkera arina erabiltzen dutelako sare-sozialetan. Testuak ulertzeko ere zailtasunak dituzte, ez dutelako ganoraz irakurtzeko patxadarik hartzen. Umeek ez dakite patxadan eta isiltasunean egoten.

  • Ixabel Jauregi Ikasleak nola motibatu izan dituen, irakur dezaten

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Audio liburuak entzutea ez dela liburuak irakurtzearen parekoa iruditzen zaio. Ikasleei askotan aipatu izan die liburuak irakurri, mundutik aldendu eta istorioak pelikula bat bezala ikusi behar dituztela. Ikasleak nola motibatu izan dituen. Garai batean galderak egiten zitzaizkien ikasleei, liburua irakurri ostean. Alabak bere ikasleei buruz kontatutakoak, irakurzaletasunaren inguruan.

  • Ixabel Jauregi Ipuin asko kontatu izan dizkie seme-alabei

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Ipuin asko kontatu izan dizkie seme-alabei. Ipuina kontatzerakoan, nola girotzen zuen, seme-alabak ipuinean murgiltzeko. Ipuinak bizitzen dituztenek gero giro hori gogoan izaten dute testuak sortzerakoan ere.

  • Ixabel Jauregi Euskaldun berriekin mintzapraktika, esperientzia aberasgarria

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Zortzi urte inguru daramatza euskaldun berriekin mintzapraktika egiten. Euskaltegian ibili ostean joaten direnekin ongi, baina zuzenean mintzapraktikara doazenek arazo gehiago izaten dituzte. Zenbait esperientzia kontatzen ditu. Hizkuntza, erabili ezean, herdoildu egiten da. Esperientzia aberasgarria iruditzen zaio.

  • Ixabel Jauregi Kultura ezberdinak ezagutzearen eta transmisioaren garrantzia

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Kultura-transmisioaren garrantzia. Irizartarrak, famillia aberatsa kultura-transmisioan. Beste kultura batzuk ezagutzeak ematen duen aberastasuna. Kultura ezberdinen arteko antzekotasunak. Txinan emakumeek sortutako hizkuntza.

  • Ixabel Jauregi Amamaren inguruko kontuak: ezkon-bidaia, inude joan beharra...

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Nagusiagoa den lehengusuarengandik jakiten dituzte garai bateko hainbat kontu. Euren amama 19 urterekin ezkondu zen. Ezkon-bidaian Donostiara joan ziren zalgurdian. Errazti baserrian maizterrak zirenez, Igeldon bizi zen baserri jabearenera joan ziren bazkaltzera. Hark Toribio Altzagaren antzerki bat ikustera joateko sarrerak oparitu zizkien, baina aitonak ez zuen antzerkia ikusi nahi eta saldu egin zituzten. Amama haurdun geratu zenean, inude gisa kanpora bidali zuten. Garai bateko emakumeen bizimodu gogorra.

  • Ixabel Jauregi Berdintasunik eza etxeko lanetan, haurren heziketan...

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Emakumearen egoera asko hobetu da, baina oraindik ere asko dago egiteko. Duela 38 urte ikasgelan galdetu eta ikasle bakar batek esan zuen aitak etxeko lanak egiten zituela. Seme-alaben heziketan amek eta aitek izaten duten papera. Gaur egun etxeetan ez dago elkarrizketarako astirik.

  • Ixabel Jauregi Hizkuntza pobretu egiten da erabili ezean

    Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia

    Hizkuntza pobretzen ari da, praktika ezagatik. Lazkano bertsolariak esaten zion berarentzat eskolarik onena Errezilera joatea zela. Hango baserri guztietan egongo zen bertsolariren bat. Praktikak egitera hara joandako irakasle batek kontatutako pasadizoa. Hizkuntza hobetzeko, hitz egin egin behar da.

  • Itziar Arrieta Baserriko lanetan gutxi

    Itziar Arrieta Albizuri (1941) Olatz Arrieta Albizuri (1943) Azkoitia

    Anaia zutenez, baserriko lan asko egin beharrik ez zuten izaten. Olatzi gustatzen zitzaizkion kanpoko lanak; Itziarri, berriz, etxekoak gehiago. Baratzean egin behar izaten zituzten lanak: babak edo lekak bildu, tomateak jaso... Gari-jotzea auzolanean.

  • Itziar Arrieta Mutilak neskei dantza eskatzera

    Itziar Arrieta Albizuri (1941) Olatz Arrieta Albizuri (1943) Azkoitia

    Erromerian neskak hasten ziren dantzan eta gero mutilak dantza eske joaten zitzaizkien. Auzoetako erromeriez gain, plazan ere egiten zen dantzan. Olatz gehiago ibiltzen zen erromerietan Itziar baino.