Hika hizketan
-
Derioko seminarioa, kartzelaren pareko
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Zornotzako komentutik Derioko seminariora joan zenean, izugarrizko aldaketa izan zen. Ez zieten euskaraz egiten uzten eta diziplina oso zorrotza bete behar izaten zuten. Gainera, ume asko zeuden batera. 12-14 urteko umeak artean ez du defentsarik eta berarentzat kartzelaren parekoa izan zela seminarioa dio.
-
Hamarrena kobratzen ibili beharra
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Hamarrena kobratzen ibili behar izaten zuenekoa kontatzen du. Denetarik entzun behar izaten zuten eta beldurtu ere egiten ziren.
-
Etxanoko abadeekin, ondo
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Bertako abadearekin ondo konpontzen zen. Batzuk izendatzen ditu. Abadeen inguruan gustura ibiltzen zen, eliz-mutil eta. Beti eskuratzen zuen zerbait, diru pixka bat edo merienda bazen ere.
-
Mutikotatik kantuan
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Hamaika urterekin joan zen seminariora eta udan etxera etortzen zen. Aitaren inguruan egiten zuen bertsotan mutikotan, eta kantuan ere jarduten zuen. Jendeari grazia egiten zion bera kantuz entzuteak. Txitxiburduntzi egunean kuadrillak elkartzen zirenean edo etxeren batera gonbidatu joaten zenean, bertsoak kantatzeko eskatzen zioten.
-
Herritarren eta maistraren kariñoa
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Mutikotan zintzoa zela eta buru handia zeukala dio, eta jendeak kariñoa ziola. Eskolako bortizkeria kenduta, haurtzaroko oroitzapen ona dauka. Maistrak kariño handia zion eta Xabierri ez zitzaion gustatzen besteen aurrean halako kariñorik agertzerik.
-
Etxano elizak batzen zuen
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Etxano eta Zornotzaren arteko anexioa oharkabean gertatu zela kontatzen du. Etxano izan da beretzat herria. Elizak batzen zuen Etxano. Auzoak aipatzen ditu.
-
Etxanok adierazten zituen eliza aldea eta herri osoa
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Etxano eliza aldearekin lotzen zuten. Etxanok bere izaera mantentzen duela dio, baina gazteentzat auzoa dela, ez badira elizara edo bertako eskolara joaten.
-
Isilik egoteko mehatxua
Agustin Legorburu Uriarte (1928) Antonia Uriarte Iriondo (1934) Amorebieta-Etxano
Aitari gertatutako pasarte bat kontatzen du Agustinek, isilik egoteko mehatxua jaso zuenekoa.
-
Garizuman ez dantzarik eta ez txisturik
Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano
Elizak indar handia zuen. Garizuman ezin zen dantzarik egin eta txisturik jo ere ez. Berari txistua jotzea gustatzen zitzaion, baina, deskuidatuz gero, amamaren errieta entzun behar. Luze egiten ziren zazpi aste erromeriarik barik. Baina betetzen ez zuenari ez zion absoluziorik ematen abadeak eta hori gogorra zen herri txiki batean.
-
Emakumeak kanpoan paseatzen eta gizonak tabernan
Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano
Garai batean emakumeak ez ziren tabernan sartzen. Nobioarekin sartuta ere, jendeak begiratu txarra. Eguraldi txarra bazen ere, emakumeak kalean paseatzen eta gizonak taberna barruan.
-
Emakumeak ateratzen zuen familia aurrera
Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano
Emakumeen rola. Euskal Herrian emakumeek ateratzen zuten familia aurrera. Garai bateko emakumeak: "bendeja"rekin kalera jaitsi, 10etako mezara joan, elizako hilarria zaindu, kandelak piztu eta etxera.
-
Elizako hilarriak eta buldak ordaindu beharra
Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano
Elizan hilarriak egoten ziren. Han jarritako diruaren arabera hainbeste "pater noster" (aitagure) errezatzen zituzten abadeek. Garai bateko abadeak gogorrak eta diruzaleak zirela diote. "Bulie" (bulda). Bulda ordainduz gero, Garizumako barikuetan bakarrik egin behar bijilia, bestela urte guztiko barikuetan. Garizumako barikuetan baraua eta bijilia; zer jaten zuten. Abadeak etxerik etxe indabak edo bestelakoak batzen ere ibiltzen ziren. "Zelemina".
-
Etxean gari nahikoa ez, eskatutako kopurua entregatzeko
Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano
Gerraostean garia eta artoa entregatu beharra. Behin zazpi anega gari eskatu zizkieten, baina etxeko gari guztiarekin ere ez zuten nahikoa eta auzoan eskatu behar izan zuten. Gogoan du gurdian irrintzika nola eraman zituzten udaletxera. Patata ere entregatu behar izaten zuten. Errazionamendua.
-
Lorra: auzolana, bata besteari laguntzea
Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano
Lorra: bata besteari laguntzea. Etxeren bat erretzen bazen, "etxe-errearena" edo aseguru antzekoa egoten zen. Baina gero, "lorra" egoten zen eta auzokoek elkarri laguntzen zioten, ahal zutenarekin: materiala (pinua, gaztaina...) eta lana. Bideak garbitu behar zirenean ere lorra egiten zen. Baita garia ebakitzean ere. Leku batzuetan lehenago heltzen zen garia eta txandaka joaten ziren bata bestearen baserrietara. Gero merienda egiten zuten.
-
Familia handiak; abade, fraide edo morroi joan behar
Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano
Abade edo fraile lapurrek", mutil eske ibiltzen ziren abade edo fraide sartzeko. Bokaziorik gabe joaten zen jendea, hobeto bizitzearren bakarrik. Familia handiak zeuden eta ez zegoen denentzat nahikoa. Bestela morroi edo neskame joan behar, jatekoaren truke. Lantegietara ere joaten zen jende gazte-gazterik.
-
Fraidegaien meriendaren inbidiatan
Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano
Larreako komentuan fraidegai ugari egoten ziren. Jai zutenean, euren etxe ingurura joaten ziren mantzanillak batzera eta merienda eramaten zuten: txokolatea eta ogia eta laranja. Beraientzat luxua zen hori; berak lehenbiziko laranja Erregenetan ikusi zuen, opari gisa jaso zuenean. Fraidegai haiek ikustea, fraide joateko amu bat zen. Garai hartan hori zen arrazoi nagusia, gerora etorri zen ikasteagatik fraide joatearena. Anaia ere derrigorrean joan zen.
-
Etxanoko tabernak; txerri-afariak
Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano
Sagarren taberna bota egin zen bidea zabaldu zenean. Garai batean txerri asko egoten zen tabernetan, txerri-afariak egiten zirelako. Horregatik beraiek ere sari moduan txerrikiak jarri zituzten jaietan.
-
Bola-jokoaren inguruko azalpenak
Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano
Bola-jokoaren inguruko azalpenak. Puntuak nola lortzen diren. Jokaldi baliogabeak.
-
Perretxikotarako zaletasuna
Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano
"Perretxikeru" handia dela dio. Perretxiko-klaseak. Aititak haritzaren edo pagoaren azpiko perretxikoak bakarrik jaten zituen. Berak erreleboetan lan egiten zuen. Behin perretxikoak irteten ari zirela eta ilunetan joan zen perretxikotara eta hiru onddo jaso zituen. Jakineko hiru puntu dauzka eta lehenbizi han begiratzen duela dio.
-
Txoriek zabaltzen dute mihuraren hazia
Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano
Mihuraren ("muérdago) inguruko azalpenak. Txoriek zabaltzen dute hazia.