Hika hizketan
-
Umetan eskolan eta lagun artean erdaraz
Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola
Eskolan dena erdaraz ikasten zuten. Imanolek gogoan dauka erdaraz egiten zuela lagunartean eta bronka botatzen ziotela. Maistrarekin lehenengo errezatu egiten zuten, egun batean euskaraz eta hurrengoan gazteleraz. Maisu nafar bat aipatzen dute, euskaraz ezer ez zekiena.
-
Kafetegiak emakumeen bilgune
Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Antzuola
Kafetegiek emakumeei tabernarako ohitura zabaldu dietela dio Imanolek. Txikiteroak gero eta gutxiago daudela dio.
-
Antzuolan erdara gehiagora
Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola
Antzuolan nabarmena da gazteek gero eta gehiago erdaraz egiten dutela. Hasieran gogorra egin zitzaien. Kanpoko jendea etorri eta haien ohituren eragina izan dela uste dute. Eskolako irakasleak ez dira herrikoak.
-
Pakistandarrak euskaraz
Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola
Pakistandar anai-arreba batzuk Antzuolara etorri ziren bizitzera eta euskaraz ikasi zuten erdaraz baino lehen. Jendea eta irakasleak asko inplikatu ziren. Gerora Londonera bizitzera joan baziren ere, euskaraz egiten jarraitzen dute, anai-arreben artean ere bai.
-
Antzuolarren harri fama
Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola
Antzuolarrek harro fama dutela dio Imanolek, osintxuarrei entzunda. Liernik dio antzuolarrek bergararrengatik esaten dutela harroak direla. Esaera baten zatia esaten du Liernik " ez dakit nun famia, bestian lania eta Antzuolan sedia".
-
Antzuolako hizkeraz
Imanole Legorburu Ibarguren (1962) Lierni Legorburu Ibarguren (1959) Antzuola
Bergarako hizkeraren antzekoa da Antzuolakoa. Ezberdintasun txiki batzuk aipatzen dituzte. Etxeko gazteek euskaraz zerbait gaizki esaten dutenean, honela esaten diete: "hala! Bergatarren moduan!". Auzotik auzora hizkera pixka bat aldatzen da.
-
Eskolan erdaraz ikasi behar
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Erdaraz egiten zuten eskolan. Bost urterekin eskolan hasi eta ez zekiten erdaraz, eta irakasleak ere ez euskaraz, baina zigortu egiten zituen. Jose Ramonek, batzuetan, alde egiten zuen eskolatik ulertzen ez zuenean.
-
Umetako jolasak, neskenak eta mutilenak
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
"Galdeona", txirikiletan, kaniketan, pilotan... ibiltzen ziren jolasean. Neskak tortolosetan, gometan, soka saltoan... ibiltzen ziren.
-
Euskara, sasoi batean txarrago
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Sasoi batean euskara galtzear egon zela diote, kanpotik jende asko etorri zenean. Beraien adineko askok euskara galdu zuten. Euskararen egoera orain nahiko ona dela diote.
-
Bere lantokian euskara beharrezkoa denez, denek ikasten dute
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Umeek etxean euskara jaso arren, lagun artean erdaldunak badaude, erdaraz ere egiten dutela dio Jaimek. Euskara txarrago ikusi duela dio Jaimek. Batzuek euskaraz berehala ikasten dutela diote, beste batzuek inoiz ez. Jose Ramonek aipatzen du beharrak erakusten duela, beraien lantegian, Elain, dena euskaraz dagoela eta hara doanak ikasten duela. Lantokian erabat euskaraz funtzionatzeko nagusiak argi izan behar du. Euskara eskolak jasotzen dituzte lantokian bertan.
-
Lehen dantzalekuetan, orain tabernetan
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Diskoteketan eta dantzalekuetan ibiltzen ziren lehen; gazteak orain tabernetan batzen direla diote. Lehen oporretara abuztuan joaten zirela diote, baina 2-3 egunerako ez zirela inora joaten.
-
1971ra arte, etxerako errepiderik ez
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Teknologia dena aldatu dela dio Jose Ramonek; eskuzko tresnetatik tekleatzera. Baserrirako bidea 1971n egin zuten. Abisuak oinez egiten zituzten lehen.
-
Umeekin, gazteekin eta lehiatiletan euskaraz
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Beraiek euskaraz egiten diete umeei eta gazteei eta haiek beraiekin ere berdin. Lehiatiletan lehenengo hitzak euskaraz ematen ditu Jose Ramonek. Jaimek ez du inoiz euskarazko klaserik jaso; beraiek baino gazteagoak hasi ziren ikastolan.
-
Antzuolako hizkeraz
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Gipuzkoa eta Bizkaiaren mugan egonik, antzuolarrek Tolosako hizkera eta bizkaiera ulertzen dutela dio Jaimek, baina haiek antzuolarrena gutxi. Euskara dotorea tolosaldekoa dela diote. "Aittajuna" eta "amandria" esaten zituen lehen Jose Ramonek baina orain "aittitta" eta "amama" erabiltzen direla dio.
-
Bergararrari, "mokolua" edo "sagar-erria"
Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Bergararrekin beti pikea izan dutela dio Jaimek, pike sanoa. "Mokolua" edo "sagar-erria" esaten dietela dio.
-
Alardean aldaketa handiak Antzuolan
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Alardearena asko aldatu dela diote. Duela berrogei urtekoarekin orain beldurtu egingo liratekeela dio. Gutxika euskaraz izatera pasa dela eta emakumeek ere berdin parte hartzen dutela diote.
-
Eskolan hasi eta erdaraz jakin ez
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Joxe Marirentzat oso gogorra izan zen eskolan hastea, erdaraz ez zekiten eta. Besteek egindakoagatik zigor bera jasotzen zuenez, bera ere okerkerietan ibiltzen zen. Mutilak zigortu egiten zituzten nesken gelan. Mila bost urterekin hasi zen eskolan, bidea ikasteko. "Idiota" izan zen erdaraz ikasi zuen lehen hitza. Edurne zuten maistra eta ez zituen zigortzen euskaraz egiteagatik. Eskolari gorrotoa eta beldurra zion Joxe Marik.
-
Lehengo jolasetan hizkuntza beti tartean
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Galdeona eta txirikilarekin, kanikekin, banderaka, futbolean, pilotan, tortoloxka, sokasaltoka, gomaka... Taldean edo binaka ibiltzen ziren jolasean. Hizkuntza beti tartean zegoen.
-
Euskara eskura izanda, erdaraz
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Beraien garaian, erdaraz ikasi behar eta euskaraz asko entzuten zen eta orain alderantziz gertatzen dela dio Milak. Milak erdaraz ikasi zituen zenbakiak eta euskaraz erabiltzea kostatu egin zaio. Joxe Marik dio Elai lantokian dena euskaratu zutela eta dena euskaraz egitea lortu zutela. Joxe Marik uste du mugikorraren eragina izugarria dela, erdararako joerari dagokionez. Milak anekdota bat kontatzen du.
-
Baserritar izateagatik burla
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Milak gogoan dauka burla egiten ziotela baserritar izateagatik eta konplexua bazeukala. Hainbat pasarte kontatzen ditu. Beraien ezinak estaltzeko egiten zietela burla diote. Joxe Marik aipatzen du beti abarkekin joaten zela eskolara eta horregatik entzun beharko zituela, baina ez dauka gogoan. Bergarara joaten hasi zenean, nabaritzen zuen bergararrak tenteagoak zirela eta onera edo txarrera konpontzen zirela.