Hika hizketan
-
Dutxa eta argindarra sartu zirenekoa
Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Bizimodua asko aldatu dela azaltzen du Joxe Marik, teknologiaren aldetik eta bestela ere bai. Dutxa ipintzerako hamasei urte inguru zituela dio. Argindarra sartu zenekoa kontatzen du. Aurrezki kutxekin egiten ari diren murrizketa eta aldaketak aipatzen ditu Joxe Marik.
-
Teknologiak aurrera, harremanak atzera
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Lehenengo garbigailua zelakoa zen kontatzen du Milak. Garbiketarekin lotutako aldaketek emakumeak etxean geratzea ekarri zuela azaltzen du. Gizartea zentzu batean aurrera doan heinean, harremanen arloan atzera doala uste du Milak. Joxe Marik dio gizonek herritarren kontu gehiago jakiten zituztela emakumeek baino, jende artean gehiago ibiltzen zirelako.
-
Hizkuntza-ohiturak aldatu beharra
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Itxurarengatik edo herritik kanpora joandakoan, tabernetan eta erdaraz eskatu izan dute, euskaraz jakingo ez dutelakoan. Hori aldatu beharra daukatela diote. Hasteko, euskaraz egin edo ikastea norbere aukera dela dio Milak. Talde batean euskaraz ulertzen ez duenen bat dagoenean, bi egoera gertatzen direla diote: batzuetan erdaraz besterik ez dakiena mindu egiten dela eta beste batzuetan euskaldunak berak hartzen duela erdararakoa, lehenago bukatzearren. Adibide bana jartzen dute.
-
Erdalduna zelakoan euskalduna izan
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Batzuetan norbaitek euskaraz ulertzen ez badu, denek erraz eta bizkor ulertzeko erdaraz egiten dira bilerak. Beste batzuetan xuxurlaka itzultzen da. Jacan gertatutako pasarte pare bat kontatzen ditu Milak. Joxe Marik kontatzen du, batzuetan ezezagun batekin erdaraz egin eta hark bukaeran euskaraz agurtzean konturatzea bazekiela euskaraz.
-
Auzo batetik bestera, hizkera ezberdina
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Antzuolako hizkera Bergarakoaren antzekoa dela dio Milak. Ezberdintasun batzuk aipatzen ditu. Ingurukoak ere erraz ezagutzen direla dio Milak. Antzuolan bertan, auzo batetik bestera aldatu egiten dela diote.
-
Hasierako alardetik oraingora, alde handia
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Joxe Mari akordatzen da bera ume zela zelakoa izaten zen alardea; erdaraz izaten zela dio. Herriak gero eta parte hartze handiagoa hartu zuen. Soldadutzatik baimena hartzen zuten alardean parte hartzeko. Kuadrilak eta elkarteak parte hartzen hasi ziren eta ondoren emakumeak ere bai, nahiko natural.
-
Alardea oso umiliagarria zen
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Diskurtsoa ere aldatu egin zuten alardean. Oso umiliagarria zela kontatzen dute. Orain euskaraz egiten dela diote.
-
Txantxa Zelaixan futbolean
Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar
Union Deportiva Eibarresan jokatzen zuen. 1926an finalen bat jokatu zuten eta bera hantxe egon zen.
-
Xabier Leteren eskutitza, kultur-hamabostaldiagatik zoriontzen
Jose Ramon Gantxegi Gallastegi (1947) Bittor Gorrotxategi Zangitu (1948) Bergara
Xabier Letek 1975 hasieran bidali zion eskutitza irakurtzen du Jose Ramonek. Bergaran antolatu zuten kultur-hamabostaldiagatik zoriontzeko idatzi zion.
-
Berdura plazara saltzera
Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia
Azkoitiko kalean jendea abarketak josten aritzen zen. Argi eta etxekoak berdura plazan egoten ziren barazkiak saltzen. Bakoitzak bere postua izaten zuen eta udaletxean hainbesteko bat ordaintzen zuten postuarengatik.
-
Lekuaren ezaugarrien araberako perretxikoak
Luis Mari Intxaurrandieta Aizpurua (1946) Lezo
Pago, haritz edo pinu artean topatutako onddo eta perretxikoen arteko desberdintasunei buruz ari da. Lezo aldean nora joan daitekeen perretxikoetara.
-
Anaia ganaduen askapean ezkutatuta
Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio
Tia-abuelak ez zekien erdararik, eta falangistek galdetu ziotenean "aquí hay rojos?" buruarekin baietz egin zien. Angelen anaia Florian ganaduen askapean ezkutatuta egon zen, etxea arakatzen zuten bitartean. Ohituta zeuden soldaduak ikusten, milizianoak egunero-egunero egoten baitziren gosaltzen. Teniente batek gomak ematen zizkion tiragomak egiteko.
-
Paristik beharrean Bizkargitik etorritako umea
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
1941eko maiatzaren 3an jaio zen, Santa Krutz egunean. Bizkargin erromeria egiten zen eta ijito asko egoten ziren. Osabak soinua jotzen zuen. Aitak kontatzen zion bera ez zela Paristik etorri, gainontzeko umeen antzera, Bizkargitik baino, osabaren soinu barruan. Aita oso ipuinzalea eta fantasiosoa zen.
-
12 urte Derioko Seminarioan, abade egin arte
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Bost urte ingururekin hasi zen eskolan. 11 urterekin Zornotzara joan zen fraideetara eta hamar hilabete egin zituen. Bigarren urtean Derioko Seminariora joan zen eta hamabi urte egin zituen han, abade egin arte. Seminarioak barnetegi zorrotzak izaten ziren; oporretan bakarrik itzultzen zen etxera.
-
Amoroton ezkontza ospatu ostean atxilotu zutenekoa
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Gizaburuagan eta Amoroton egon zen abade. 1968an, Amoroton zegoela, atxilotu zuten lehen aldiz. Ezkontza bat ospatu zen herrian eta herri osoaren aurrean atxilotu zuten elizatik irten zenean. Orduko bizipenak. Polizia sekretuak nola janzten ziren. Ezin ziren elizan sartu obispoaren baimenik gabe eta, azkenean, bera irten zen herritarren aurrean ikuskizunik ez emateko.
-
Lehenengo atxiloaldiaren arrazoia
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Txabi Etxebarrieta hil zutenean, ezin zen inolako ekitaldi politikorik egin, salbuespen-egoera zegoelako. Orduan, haren aldeko mezak eskaintzea pentsatu zuten. Abadeek, falangistak izan arren, ezin zuten ukatu meza ematea. Garai hartan mezak iragarri egiten zirenez, polizia jendeari mezara joatea galarazten saiatzen zen. Durangon ospatu behar zen meza horietako batean ikusi zuten Xabier eta isuna ipini zioten. Isuna ordaindu nahi ez zuenez, atxilotu egin zuten eta 30 egun egin zituen kartzelan.
-
Gose-greba egin zutenean, hamar urteko kondena
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Egoera politikoa salatzeko eta oinarrizko eskubideak eskatzeko, agiri bat prestatu zuten eta gose-greba egin zuten. Ahalik eta hedapen handiena ematen saiatu ziren, gainera. Epaiketa militarra egin zieten. Hamar urteko kondena jarri zioten, baina sei urte eta erdi egin zituen. Geroago hirugarren aldiz atxilotu zuten, demokrazia sasoian.
-
`Eusko gudariak´abestu zuten parlamentuan, erregearen hitza eteteko
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
1981ean errege-erreginak etorri ziren Gernikara. Bera parlamentaria zen orduan. Erregea hitz egiten hasi zenean `Eusko gudariak´ abestu zuten Herri Batasunako kideek. Beraiek momentuan bertan kartzelara eramango zituztela uste zuten arren, auzipetzea beranduago etorri zen. Fidantza ordaintzerik ez zutenez nahi, kartzelara eraman zituzten. Euskadiko Ezkerra alderdiak ordaindu zituen fidantzak. Bera, Idigoras eta Gorostidi beranduago atxilotu zituztenez, euren fidantzarik ez zuten ordaindu eta bi hilabete egin behar izan zituzten kartzelan.
-
Etxanoko eskolan adin ezberdinetako ume asko batera
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Etxanoko eskolan ibili zen Natividad irakaslearekin. Beraiek "maistrie" edo "señorita" esaten zuten. Adin ezberdinetako neska-mutilak ibiltzen ziren elkarrekin. Maistra ona zen, baina berak ez zekien gaztelaniaz eta ez zion ezer ulertzen. Eskola basatia zela eurena eta maistrarentzat ez zela erraza ume guztiak kontrolatzea dio. Etxean ere amak gauzak irakasteko ahalegina egiten zuen. Eskolako giroa eta bertako umeen arteko harremanak.
-
Elizaldean jolasean eskolatik irtendakoan
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Etxetik oinez joaten zen eskolara, gehienetan bakarrik. Eliza ingurua "hiria" zen berarentzat. Elizpean jolasten zuten asko. Neskak tortolosetan, kaniketan... Mutilen jolasak: tronpa, txapak, "itturrixe"...