Hika hizketan

  • Xabier Amuriza Elizaldean jolasean eskolatik irtendakoan

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Etxetik oinez joaten zen eskolara, gehienetan bakarrik. Eliza ingurua "hiria" zen berarentzat. Elizpean jolasten zuten asko. Neskak tortolosetan, kaniketan... Mutilen jolasak: tronpa, txapak, "itturrixe"...

  • Joxe Joakin Sarasua Ama alargun geratu zen zazpi umerekin

    Joxe Joakin Sarasua Urkizu (1938) Lezo

    Hiru urte zituela, kalera joan ziren bizitzera, Juanaenea etxera. Aita ez zuen asko ezagutu, handik gutxira hil zen eta. Zazpi senidetan bosgarrena zen bera. Kalean bizi arren, baserrira joaten ziren asko, aitonari eta amonari baserriko lanetan laguntzera. Amak jenio bizia zuen, baina beharko hainbeste umerekin!

  • Joxe Joakin Sarasua 14 urterekin lanera

    Joxe Joakin Sarasua Urkizu (1938) Lezo

    Zortzi urte ingururekin hasi zen baserriko lanetan laguntzen eta 14 urterekin lanera. Lehenbizi arrainarentzako kaxak josten jardun zuen sei hilabetez Pasaian. Gero Achan hasi zen lanean, okumezko taulak egiten.

  • Joxe Joakin Sarasua Gerraostean ogi falta

    Joxe Joakin Sarasua Urkizu (1938) Lezo

    Baserrian egiten zituzten lanak: artoa, belarra ondu... Baserri txikia zen eta ganadu gutxi zuten. Esnea kalera saltzen zuten. Garai haietan miseria handia zegoen. Gerraostean gosea, ogi falta. Taloa eta esneari esker bizi izan zirela dio. Artoa Oiartzunera eramaten zuten errotara, ehotzera.

  • Joxe Joakin Sarasua Bertso zaharrak ikasteko zaletasuna

    Joxe Joakin Sarasua Urkizu (1938) Lezo

    Bertso zaharrak ikasi eta kantatzeko zaletasuna izan du, Txirritarenak, Bilintxenak... Behin behi-zain zegoen bitartean bertsoak ikasten ari zela gertatutako pasadizoa.

  • Joxe Joakin Sarasua Eguneroko jakiak: esne-zopak eta babarrunak

    Joxe Joakin Sarasua Urkizu (1938) Lezo

    Goizean esne-zopak jaten zituzten eta bazkaltzeko babarrunak. Ez zuten bestelako jaki handirik izaten. Egun berezietan etxeko oilaskoa edo oilarra hiltzen zen, jateko. Gauza handia izaten zen hura. Igandeetan fideo-zopa eta xerra pusketa edo haragi gisatua. Joxe Joakinen anaiak amari esaten ziona kontatzen du emazteak.

  • Joxe Joakin Sarasua Arreba tifusarekin hilzorian egon zen

    Joxe Joakin Sarasua Urkizu (1938) Lezo

    Umetan tifusa harrapatu zuten. Arreba zaharrena hilzorian egon zen. Oso kutsakorra omen zen. Ez du sendabelar asko erabili izan, bera koskortu zenerako medikuak injekzio eta pastillekin hasita zeudelako. Aita hil zenean, ordea, artean ez zegoen penizilinarik.

  • Joxe Joakin Sarasua Gaztetako entretenimenduak: futbola, pilota, zinema...

    Joxe Joakin Sarasua Urkizu (1938) Lezo

    Garai baten zenbat jende bizi zen Lezon. Elizatik irtendakoan Gaintxurizketara joaten ziren futbolean jokatzera, hango baserritarren aurka. Berak pilotarako zaletasuna zuen. Pilotak nola egiten zituen lehenbizi "kixki" edo goma pusketa jarri eta bueltan artile zaharrarekin bilduta. Karta-jokoan ere aritzen ziren, trukean, xoxekin. Errenteriara ere joaten ziren luistarren lokalean zinema ikustera.

  • Joxe Joakin Sarasua Baserritar eta kaletarren arteko harremana

    Joxe Joakin Sarasua Urkizu (1938) Lezo

    Kaletarrak eta baserritarrak ondo konpontzen ziren. Jendeak aste osoa lanean pasatzen zuen eta igandea bakarrik izaten zuten jai. Errenteriarrek nola deitzen zieten.

  • Joxe Joakin Sarasua Eskolatik irtendakoan, mendira, su-egur bila

    Joxe Joakin Sarasua Urkizu (1938) Lezo

    Eskolatik irtendakoan, merienda jan, aizkora eta soka hartu eta mendira joaten zen, etxerako su-egur bila.

  • Joxe Joakin Sarasua Gerraosteko irakasleen irakasgaiak

    Joxe Joakin Sarasua Urkizu (1938) Lezo

    Lezoko eskola nazionalean ibili zen, 13 urtera arte. Eskolara ez zen oso gustura joaten, ikasle txarra omen zen eta. Gerraosteko irakasleak. Ez zutela behar bezala irakasten dio, Espainiako historia eta geografia eta "Historia Sagrada" bakarrik.

  • Joxe Joakin Sarasua Usotarako zaletasuna; errekan aingiratan

    Joxe Joakin Sarasua Urkizu (1938) Lezo

    Ehizarako zaletasuna izan du, batez ere usotarako eta tortoletarako. Zer ingurutan ibiltzen zen. Errekan aingirak harrapatzen ere ibiltzen zen. Amak jartzen zituen gero jateko, baina ez zituzten asko jaten.

  • Joxe Joakin Sarasua Koskortutakoan, lagunekin inguruko herrietara

    Joxe Joakin Sarasua Urkizu (1938) Lezo

    Koskortutakoan hasi ziren igandeetan beste herri batzuetara joaten, Errenteriara, Oiartzunera... Bilerak. Trikitia; neska-mutilak dantzan. Autobusean itzultzen ziren.

  • Joxe Joakin Sarasua Nola hasi zen egurra lantzen

    Joxe Joakin Sarasua Urkizu (1938) Lezo

    Semea ikusita, egurra lantzen hasi zen erretiroa hartu eta gero. Ikasten aritu zen. Orain utzita du. Egur ona behar zen lanerako, begirik gabea. Haritz amerikarra. Prozesua azaltzen du: marrazkia egin, marrazkia egurrera kalkatu, egur hura gastatu... Erremintak. Nolako lanak egin izan dituen. Zaletasunagatik egiten zituen, ez saltzeko.

  • Angel Arriolabengoa Berriotxoaren bizitza kontatzen zien amak

    Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio

    Ipuin askorik ez zen entzuten etxean. Amak gehiago aitak baino. Antonio (Balentin) Berriotxoaren bizitza kontatzen zien liburu batetik.

  • Angel Arriolabengoa Ia pinurik ez zen sasoi hartan

    Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio

    Baserriak asko aldatu dira azkenaldian. Etxe inguruak antzera daude. Lehen dena soroa zen, pinurik ez zegoen ia. Aldekoak izan ziren Aramaion pinudia sartu zuten lehenak.

  • Angel Arriolabengoa Laneko eta elizako kontuak nagusi

    Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio

    Laneko gauzak izaten ziren mahaian kontatzen ziren kontuak. Amak elizako kontuak gehiago. "Errezau fuerte eta lana gehixau" egin behar ei zen.

  • Angel Arriolabengoa Andreak etxean eta kanpoan lan

    Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio

    Gizonak egin ohi zituen indarra behar zuten lan gogorrak. Andreak egiten zituen etxekoak eta baratzekoak. Baina andreak beti laguntzen zuen kanpoko lanetan ere: jorran, belarretan eta abar.

  • Angel Arriolabengoa Auzoen arteko borrokatxoak

    Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio

    Aldekoan behi asko izaten zuten. Bera mutikotan laguntzen ibiltzen zen. "Hor goiko landetan" kantatzen du. Auzoen arteak burlak eta borrokatxoak izaten ziren neska-mutikoen artean. Nagusiagotan ere bai inoiz, harrika egin neska laguntzera zetozen kanpoko mutilei eta horrelakoak.

  • Angel Arriolabengoa Eskolara oinez, bazkaria aldean hartuta

    Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio

    Udaletxe gainean zegoen eskola. Uribarritik kalera etortzen ziren oinez, hankak bustita askotan. Tortilla eta odolestea jateko. Arratsaldean, eskolatik irtenda gero, elizara bisitara joan behar, eta udaberrian dotrinara.