Hika hizketan
-
Maisuaren eta abadearen zigorren beldur
Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio
Oso oroitzapen txarra du eskolaz. Maisu kalamidade bat zuten, eta haren ordezkoa txarragoa. Makila erraz erabiltzen zuen. Behin zigortu egin zituen, baina dotrinara joan behar zuten Uribarrira eta alde egin zuten. Hurrengo egunean, maisuak etxera bidali zituen; anaia topatu zuen bidean eta "txorixek ikesten" joateko aholkatu zien. Hurrengo egunerako dena konpondu zen abadeari esker.
-
Kaletar batekin izandako istilua
Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio
Kaletarrek aurrean erabiltzen zituzten baserritarrak. Anekdota bat kontatzen du: kaleko mutil handiago bati ostikada bat eman zion, eta gero haren mendekuaren beldurrez ibili zen; baina mutil zaharrago batzuek defenditu egin zuten. Orduan bakoitzak defendatu behar zuen bere burua.
-
Maisu mozkorra
Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio
Balnearioan urtebete bakarrik ibili ziren eskolan. Ez zuten ezer ikasten. Maisu mozkorra izan zuten. Behin tabernatik eraman zuten Angelek eta beste batek eskolara, besotik hartuta. Partikularreko dirua aurreratzeko eskatu zion behin.
-
Mediku Zaharra
Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio
Maisua, medikua, abadea... ziren herriko pertsonaiak. Mediku Zaharraren kontuak. Xelebre samarra zen. Ona zen artatzen, jendea ezagutu ere ondo egiten zuen, baina mediku gisa nolabaitekoa zen.
-
Zortzi abade Aramaion
Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio
Guardia zibilak, sekretarioa eta abadeak ziren herriko nagusiak. Abadeen artean Uribarrikoak agintzen ei zuen gehien. Baziren orduan zortzi bat abade Aramaion. Abadeak ondo konpontzen ziren elkarrekin. Eguenetan Gasteizera joaten ziren dotore-dotore; "juergara", Angelen ustez.
-
Gabonetako "erronkak"
Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio
Apur bat nagusitutakoan, Gabonetan "erronkak" egiteko ohitura zegoen, okerrak. Behin kanpaiaren sokari azaburu bat lotu zioten, eta haizea irteten zenean bere kasa jotzen zuen. Abadea larri, zer halako ote zen igarri ezinik.
-
Elizako kanpaiak
Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio
Auzo guztietan jai bezperetan "errepikak" jotzen ziren. Domeketan, meza baino ordubete eta ordu erdi lehenago ere bai. Azkena, mezara sartzeko unean. Kanpaien bidez adierazten ziren elizkizunak.
-
Angelen lehen jaunartzea
Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio
Angelek bakar-bakarrik egin zuen jaunartzea, familiakorik eta jantzi berezirik gabe. Dotrina buruz ikasi zuen.
-
Jainkoaren zigorra Angelen begiko gaitza
Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio
Begietako gaitza izan zuen, eta behin abadearekin egin zuen topo, Gasteizerako autobusean sendagilearengana zihoala. "Granujatu egin da bai eta jainkoaren kastigua da" esan zion amari. Angeli ez zitzaion asko gustatu.
-
Penitentzia zelebrea
Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio
Abadeak aitari esku barruan mun egitea agindu zion penitentzia bezala. Lotsa handiak pasatu zituen aitari esateko, baina arazo barik konpondu zen gauza.
-
Oiloari igeri erakusten
Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio
Oilo bati igerian erakusten ibili ziren bera eta laguna, eta hurrengo egunean akabatuta agertu zen. Etxekoandrearen haserrea. Angel ondo libratu zen hartatik.
-
Txori harrapatzen eta "eskiatzen" neguan
Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio
Galbaheaz eta zepoaz harrapatzen zituzten txoriak neguan, inguruak zuritzen zirenean. Beti busti-busti eginda ibiltzen ziren. Ohol handi baten gainean ere irristatzen ziren zelaian behera.
-
Abadea igerilari biluziak uretatik ateratzera
Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio
Erreka zen euren garbitzeko lekua, "dutxa", etxean ez baitzegoen ur korronterik. Bainatu biluzik egiten ziren errekan. Abadea etorri zitzaien behin, eta denak "takarran" kanpora; oinutsik, galtzadaren gainetik ihes egin zuten oinak urratuta.
-
Abadeari bidea zabaltzen elurretan
Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio
Elur handia zegoenean eta Uribarriko abadeak Arriolara joan behar, bidea irekitzen auzo bietako mutilek.
-
Txorromorroka neska eta mutil
Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio
Angeli gogora etortzen zaio zelan ibiltzen ziren neska eta mutil txorro-morroka. Neskek ez zuten kulerorik erabiliko, eta bata bestearen gainean, eta abadea begira egoten zen, eta barrez... Sinestezina egiten zaio.
-
Eskolan gaztelaniaz, bai plazan eta baita Floreagan ere
Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia
Kontzejuko eskolan ibili zen, plazan. Gaztelaniaz ematen zituzten eskolak, baina irakasle batzuk behintzat bertakoak zirela uste du: Maria Jesus, Rufina... Eskolara hasi zenean gaztelaniaz tutik ere ez zekien eta ez zuela ezer ikasten dio. Gero Floreaga ikastetxera. Han irakasleak Zamora aldetik etorritako fraideak ziren eta larri ibili zirela hizkuntzarekin dio.
-
Floreagako fraideek egurra ematen zieten
Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia
Floreaga ikastetxean fraideek oso gogor hartzen zituzten. Bere ikaskide bat sasoia baino lehen ogitartekoa jaten ari zelako, gertatu zitzaiona. Erregelarekin edo zumitzezko makilarekin jotzen zituzten. Beraiek bidaltzen zituzten zumitz bila Aretxabaleta baserri ingurura. Zamora ingurutik etorriak ziren mesedeetako fraide horiek.
-
Eibarrera joan zenean, aldaketa izugarria
Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia
Floreaga ikastetxetik Eskola Profesionalera joan zen. Han ikasturte osoa egin aurretik Eibarrera joan zen, han bizi zen arrebak bultzatuta, Armeria Eskolak fama ona zuela eta. Sarrerako azterketa ez zuen gainditu lehenengoan eta urtebete pasa zuen hura prestatzen. Eskolan atzera geratutako jende aldrebes guztiekin elkartu zela dio. Aldaketa handia izan zen berarentzat zentzu askotan. Eskola profesionaleko zuzendaria zen aita Madinabeitiak bere amari Eibar herriaz eman zion ikuspegia.
-
Eibarren pasatako denbora
Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia
Eibarren egon zen denboran arrebaren etxean bizi izan zen. Arreba oso zorrotza zen berarekin. Esaterako, pilotan ondo jokatzen zuela eta, herriarteko txapelketan irten nahi izan zuen Eibarko taldearekin, baina arrebak ez zion utzi. Gogoan du behin eskolatik joanda, Roberto Marzanaren praka zuriak jantzita jokatu zuela. Orduan, zuzen onartzen ziren zaharragoen esanak.
-
Eskola nazionalean Aizarnako irakasle euskaltzalea
Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia
San Martin kalean bizi izan zen 9 urtera arte. San Martingo txaran eta ibaian ibiltzen ziren jolasean. Udaran karramarroak, aingirak eta ezkailuak harrapatzen. Eskola nazionalean ibili zen. Giro oso erdalduna zegoen, baina bazuen Aizarnako irakasle euskaltzale bat. Oso zorrotza zen eta "Bai, andrea" esan behar izaten zioten. Alondegiaren bi alboetatik gora zeuden eskolarako eskailerak. Nesken bi gela zeuden. Gela erdian berogailua. Goizetan ikasgaiak eta arratsaldean josten. Arrosarioa errezatu eta elizako kantak ikasi eta irakaslearekin egunero elizara joaten ziren.


