Hika hizketan

  • Itziar Arrieta Dantza egiteagatik, kongregaziotik kanpora

    Itziar Arrieta Albizuri (1941) Olatz Arrieta Albizuri (1943) Azkoitia

    Itziar kongregaziotik bota zuten mutil batekin dantza egin zuelako plazan. Auzoetako erromerietan ere zaintzen zuten jendea.

  • Itziar Arrieta Bikotea ukitzea bekatu; bidera irteten ziren mutilak

    Itziar Arrieta Albizuri (1941) Olatz Arrieta Albizuri (1943) Azkoitia

    Garai batean bikotea ukitzea ere bekatu zen. Etxera bidean Intxausti lantegi ondotik pasa behar izaten zuten. Hango gizona leihoan egoten zen eta biharamunean euren amari kontatzen zion norekin pasa ziren. Etxera bidean beldurra pasatzen zuten. Orduan ez zegoen argirik eta mutilak irteten ziren bidera batzuetan. Olatzi behin gizon bat irten zitzaion eta denbora luzez beldurtuta ibili zen. Beste pasadizo batzuk.

  • Itziar Arrieta Olatz, prakekin eta gona motzarekin

    Itziar Arrieta Albizuri (1941) Olatz Arrieta Albizuri (1943) Azkoitia

    Olatz goiz hasi zen prakak janzten, baina Itziarrek dio berak berandura arte ez zuela prakarik jantzi. Garai batean prakak janztea bekatu zela esaten zuten. Olatzi gona motzak janztea ere asko gustatu izan zaio.

  • Itziar Arrieta Arropa eskuz garbitu behar

    Itziar Arrieta Albizuri (1941) Olatz Arrieta Albizuri (1943) Azkoitia

    Garai batean arropa eskuz garbitu behar izaten zen. Olatzek ez du arropa errekan edo askan garbitzen zeneko oroitzapenik, baina Itziarrek bai. Garbigailua aurrerapen handia izan zen.

  • Itziar Arrieta MIxerikordiako eskolan eta eskola partikularretan

    Itziar Arrieta Albizuri (1941) Olatz Arrieta Albizuri (1943) Azkoitia

    Mixerikordiako eskolan ibili ziren, mojekin. Eskolak gaztelaniaz izaten ziren. Plazan ere bazegoen eskola. Eskola partikularretan ere ibili ziren Trino Uriarekin eta Maria Paularekin.

  • Itziar Arrieta Seme-alabak ikastolara bidaltzeko hautua

    Itziar Arrieta Albizuri (1941) Olatz Arrieta Albizuri (1943) Azkoitia

    Seme-alabak ikastolara bidali zituztenean, batzuek harritu egiten zirela kontatzen du Itziarrek. Berak euskara dela gure hizkuntza eta euskara ikastera bidaltzen zituela esaten zien. Seme zaharrena hasi zenean batez ere horren inguruko eztabaidak izaten zituzten.

  • Fernando Aranbarri Olotza, puntu garrantzitsua sasoi batean

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Olotzan jaio zen, Azkoititik Zumarraga aldera trenbide ondoan zegoen baserrian. Trenaren geralekua zuten etxe ondoan eta inguruetako baserritar guztiak hara jaisten ziren, gero han bizikleta hartzeko. Garrantzia handiko puntua zen. Aurreragoko sasoietan erromeriak ere egiten omen ziren eta baita bola-jokoa ere. Amak urrezko txanpon bat aurkitu zuen behin baratzean. Bederatzi anai-arreba izan ziren, baina hirukiak jaio eta gero hil egin ziren. Halako kontuak ezkutatu egiten ziren.

  • Fernando Aranbarri Olotzatik pasatzen ziren trenak; ikatzaren garraioa

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Tren asko pasatzen ziren Olotzatik. Ikatzaren garraiorako zen berez trena, baina jendea ere erabiltzen zuen, esaterako, Zumarragara Orbegozo lantegira lanera zihoazenak. Tren berezia izaten zen Zumaiatik Zumarragara ikatza garraiatzen zuena.

  • Fernando Aranbarri Aizpurutxo, puntu garrantzitsua: zalgurdien pasabidea

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Errepidea ere bazegoen Olotzan, hegoaldetik Zumaiarantz zihoana. Berak ez zuen halakorik ezagutu, baina garai batean zalgurdiak ibiltzen zirela kontatzen du. Aizpurutxo puntu garrantzitsua zen sasoi batean eta 4-5 taberna omen zeuden bertan.

  • Fernando Aranbarri Aizpurutxoko errepidean kotxe gutxi

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Garai batean Aizpurutxoko errepidea garrantzitsua izango zela dio; hegoaldetik kostaldera joateko pasabidea zen. Autobusik ez zen ibiltzen, trena zen garraiobidea. Kotxeak ere gutxi. Errepidean ibiltzen ziren pilotan.

  • Fernando Aranbarri Ameriketatik itzultzean, Olotza erosi zuen aitak

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Aita Ameriketara joan zen artzain. Hogeita hamar urte inguru pasatu ostean, Azkoitira itzuli eta Olotza baserria erosi zuen. Baserri txikia zen eta lur-sail gutxikoa. Ez dira baserritik bizi izan, baina amak bazituen bere baratza txikia, oiloak... Ogia eta xaboia egiten ziren etxean.

  • Fernando Aranbarri Gerraostean etxeko gaiak kentzeko beldurrez

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Amak esaten zuen gerra garaia baino txarragoa izan zela gerraostea. Gose sasoia izan zen. Beraiek ez zuten garirik hartzen, baina baserritarrek lagundu egiten zieten, bizikletak han uztearen truke. Amari entzun izan zion gerraostean gari-zakua hartu eta mendialdera joan izan zirela aita eta biak, zakua han lurperatzeko, inork kendu ez ziezaien.

  • Fernando Aranbarri Apaizak baserririk baserri konjuruak egiten; fraideak

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Garai batean apaizak baserririk baserri ibiltzen ziren konjuruak egiten. Beraien etxean beti egoten zen bedeinkatutako erramua eta sutara botatzen zen ekaitza zetorrenean. Fedea baino gehiago beldurra zela iruditzen zaio. Fraideak ere asko ibiltzen ziren eta arrautzak biltzen ziren haientzat. Karetan edukitzen zituzten arrautzak etxean.

  • Fernando Aranbarri Extremadurako gaztelania ikasi zuten azkoitiar askok

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Azkoitiar askok Extremadurako gaztelania ikasi zutela aipatzen du, izan ere, Extremadurako asko etorri zen Zubillaga lantegira lanera eta bertakoek gaztelaniaz zuten harreman bakarra lankide haiekin izaten zen. Euskaldunoi edukazioz besteen hizkuntza egin beharra sartu digutela eta horrek beti mendeko egin gaituela dio.

  • Fernando Aranbarri Gaztelaniaz ez jakitearren jasandako zapalkuntza

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Barruraino sartuta du gaztelaniaz ez zekitelako jasandako zapalkuntza. Esaterako, guardia zibilek amari barre egiten zioten, zenbait gauza esaten ez zekielako. Euskaldunok beti mendeko izan garela eta ez dugula gure hizkuntzan sinistu iruditzen zaio.

  • Fernando Aranbarri Eibarren euskara gutxi, hara joan zenean

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Bera Eibarrera joan zen sasoian, eibartarrek ez zuten euskaraz egiten. Gerora, Armeria Eskolan euskaldun batzuk aurkitu zituen, baina inguruko herrietakoak eta baserri ingurukoak: Elgeta, Itziar... Eibarko familia batzuetan gurasoek seme-alabei euskaraz egiten zieten eta seme-alabek gurasoei gaztelaniaz. Abuztuan autobus pila bat irteten ziren Eibartik, kanpoko jendea euren herrietara itzultzen zen oporretan eta.

  • Fernando Aranbarri Azkoitia eta Eibar, herri desberdinak

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Eibar eta Azkoitiaren arteko ezberdintasuna. Azkoitian santu guztiak ospatzen ziren eta Eibarren ez. Eskolan oporrak hartu eta San Juan festak izaten ziren Eibarren. Azkoitira itzuli eta Musika Banda ibiltzen zen kalean. Aste osoa Eibarren pasatu ostean, herrira itzultzeko gogoz egoten zen. Hala ere, Eibar maite duela dio. Ia 12 urte egin zituen han bizitzen.

  • Fernando Aranbarri Roberto Perez Jauregi, lagun eibartarra

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Roberto Perez Jauregi eibartarra lagun handia zuen. Euskaraz jakin ez arren, defendatu egiten zuen bera. Gogoan du behin Rialto zinemara helduen film bat ikustera joateko, haren aitaren buzo bat jantzi zuela. Gazterik hil zuten, Burgosko prozesuaren aurkako manifestazioan. Orduko bizipenak. Lantokian greba egin zuten.

  • Fernando Aranbarri Danobat lantegian euskararen aldeko jarrera

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Danobat lantegiak lan asko egin izan du euskararen alde. Felix Etxeberria izan zen sortzaileetako bat. Gerora, gazteagoek beste bultzada bat eman ziotela dio. Berak garai batean ez zuen sentitzen euskararekiko harrotasun hori, galtzaile sentitzen zela dio, baina gazteek ikuspegia aldatzen lagundu zioten.

  • Fernando Aranbarri Herri batetik bestera hizkera ezberdina

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Lantegian azkoitiarrak beren hizkera itxian hasten zirenean azkoitiar gazteek ere ez zietela ulertzen dio. Gaur egun nahaste handiagoa dago hizkeran. Lantegian hizkeragatik jakiten zuen azkoitiarra nor zen. Elgoibartar edo eibartarrei ere igarri egiten zaie.