Hika hizketan
-
Goi aldeko baserrietan -dxe bukaera
Xabier Eizagirre Landa (1957) Azkoitia
Gurasoak biak Izarraitzpekoak ziren, baina Azpeitia aldekoak. Agian horregatik egingo dute -ye bukaera eta ez Azkoitian gaur egun zabalduen dagoen -xe. Hala ere, Jauregitik gorako baserrietan -dxe egiten dela uste du Xabierrek. Azkoitiko beste auzo batzuetan ere entzuten da -ye bukaera, Martirietan, adibidez.
-
Garai batean euskarari edo gaztelaniari emandako balioa
Xabier Eizagirre Landa (1957) Azkoitia
Euskarari balioa kendu izan zaio eta askok oso sartuta zuten hori. Gogoan du Zumeta baserriko gizona nola harritu zen bera euskarazko eskolak ematetik bizi zela jakin zuenean. Izan ere, beraiek gaztelaniaz egitera behartzen zituzten. Gaztelaniaz ikasteko aukera gutxien izan zutenek, baserritarrek esaterako, balioesten zuten gehien gaztelania.
-
Mutil nagusiagoek eginarazten zizkieten bihurrikeriak
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Eguerdietan etxera joateko astirik ez zuenez, bazkariarekin joaten zen eskolara. Mutil nagusiagoek sagarrak lapurtzera behartzen zuten. Bera ez zen ume bihurria eta, gainera, meza-laguntzailea zen, eta jendea harritu egiten ziren lapurretan harrapatzen zutenean. Borrokan egitera edo maistrari gonapetik begiratzera ere behartzen zituzten, baina berak ez zuen batere gustuko. Maistrarekin harreman ona zuen.
-
Ikasgai guztiak liburu bakarrean
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Eskolan Entziklopedia edo liburu bakarrean izaten zituzten ikasgai guztiak. Liburu bat amaitzen zutenean, hurrengoa, zailagoa. Maistrak ezin zien denei batera erakutsi eta taldeka egiten zuen. Txikienak egoten ziten aurrean eserita eta nagusiagoek maistrari gonapetik begiratzeko eta gero ea zer ikusten zuten kontatzeko esaten zieten.
-
Mutil nagusiagoen jazarpena eta nesken babesa
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Bera izaten zen eskolara bazkariarekin joaten zen bakarra, besteak gertuago bizi ziren eta. Nagusiagoek eurei jarritako zigorren kopiak egitera behartzen zuten batzuetan. Mutikoek orduan belarrondokoa ere erraz ematen zieten txikiagoei. Gogoan du nesken babesa ere izaten zuela. Elizpean neska-mutilek elkarrekin egiten zuten jolasaren inguruko azalpenak.
-
Umetako baserriko lanak: behizain eta itaurrean
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Eskolatik etxera joandakoan, behiak zaintzea izaten zen bere lan nagusienetako bat. Urtean zehar beste lan batzuk ere egin behar izaten zituen: behiekin itaurrean ibili, egurra ekarri... Itaurrean egitea zer den. Lan gogaikarria zela eta orduan erabaki zuela fraide joatea dio.
-
Amak etxeko martxa; aitak jornala eta alegrantzia
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Aita igeltseroa zen eta etxetik kanpo lan egiten zuen. Oinez egiten zuen Zornotzara joan-etorria. Amak eramaten zuen etxeko martxa, baita ekonomia ere. Lau anai-arreba dira, arreba nagusiena eta hiru mutil. Anai gazteena bera baino bederatzi urte gazteagoa. Euren familiako giroa pixka bat berezia zela dio. Aita oso ameslaria zen eta alaitasuna jartzen zuen etxean. Ez zien kasurik egiten auzokoen artean egoten ziren pikeei. Orduko familietako giroa.
-
Abadegaien kategoria
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Domeketan derrigorra izaten zen mezara joatea. Gizonak goizeko mezara eta andreak eta umeak hamarretakora. Abadegaia zen sasoian, bietara joan behar, baina gustura. Abadegaiek kategoria izaten zuten eta ondo ikusita zeuden. Baina ezin izaten ziren lagunekin ibili, debekatuta zuten.
-
Aita Luzio. Larreatik, abadegai bila
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Larreako komentutik Aita Luzio joaten zen bai eskolara eta bai elizara, mutilak abadegai joan zitezen "propaganda" egitera. Arrosarioak egiten abila zen eta hark erabiltzen zituen zilarrezko aliketak gustatzen zitzaizkion Xabierri. Maistrarekin hitz egiten zuten abadeek, komenturako moduko mutilak zein izan zitezkeen jakiteko. Abade eta fraidegaiek kategoria izaten zuten eta, hori ikusita, baiezkoa eman zuen berak ere.
-
Larreako komentura joan zeneko bizipenak
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Larreako komentuan diziplina gogorra zegoen. Fraideak eurak ez ziren hain gogorrak, eta, herrikoa izanik, euskaraz ere egiten zioten pixka bat, nahiz eta gaztelania izan oinarri. Etxera joan barik denbora luzez han egon beharra zen gogorrena.
-
Derioko seminarioa, kartzelaren pareko
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Zornotzako komentutik Derioko seminariora joan zenean, izugarrizko aldaketa izan zen. Ez zieten euskaraz egiten uzten eta diziplina oso zorrotza bete behar izaten zuten. Gainera, ume asko zeuden batera. 12-14 urteko umeak artean ez du defentsarik eta berarentzat kartzelaren parekoa izan zela seminarioa dio.
-
Hamarrena kobratzen ibili beharra
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Hamarrena kobratzen ibili behar izaten zuenekoa kontatzen du. Denetarik entzun behar izaten zuten eta beldurtu ere egiten ziren.
-
Etxanoko abadeekin, ondo
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Bertako abadearekin ondo konpontzen zen. Batzuk izendatzen ditu. Abadeen inguruan gustura ibiltzen zen, eliz-mutil eta. Beti eskuratzen zuen zerbait, diru pixka bat edo merienda bazen ere.
-
Mutikotatik kantuan
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Hamaika urterekin joan zen seminariora eta udan etxera etortzen zen. Aitaren inguruan egiten zuen bertsotan mutikotan, eta kantuan ere jarduten zuen. Jendeari grazia egiten zion bera kantuz entzuteak. Txitxiburduntzi egunean kuadrillak elkartzen zirenean edo etxeren batera gonbidatu joaten zenean, bertsoak kantatzeko eskatzen zioten.
-
Herritarren eta maistraren kariñoa
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Mutikotan zintzoa zela eta buru handia zeukala dio, eta jendeak kariñoa ziola. Eskolako bortizkeria kenduta, haurtzaroko oroitzapen ona dauka. Maistrak kariño handia zion eta Xabierri ez zitzaion gustatzen besteen aurrean halako kariñorik agertzerik.
-
Etxano elizak batzen zuen
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Etxano eta Zornotzaren arteko anexioa oharkabean gertatu zela kontatzen du. Etxano izan da beretzat herria. Elizak batzen zuen Etxano. Auzoak aipatzen ditu.
-
Etxanok adierazten zituen eliza aldea eta herri osoa
Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano
Etxano eliza aldearekin lotzen zuten. Etxanok bere izaera mantentzen duela dio, baina gazteentzat auzoa dela, ez badira elizara edo bertako eskolara joaten.
-
Isilik egoteko mehatxua
Agustin Legorburu Uriarte (1928) Antonia Uriarte Iriondo (1934) Amorebieta-Etxano
Aitari gertatutako pasarte bat kontatzen du Agustinek, isilik egoteko mehatxua jaso zuenekoa.
-
Garizuman ez dantzarik eta ez txisturik
Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano
Elizak indar handia zuen. Garizuman ezin zen dantzarik egin eta txisturik jo ere ez. Berari txistua jotzea gustatzen zitzaion, baina, deskuidatuz gero, amamaren errieta entzun behar. Luze egiten ziren zazpi aste erromeriarik barik. Baina betetzen ez zuenari ez zion absoluziorik ematen abadeak eta hori gogorra zen herri txiki batean.
-
Emakumeak kanpoan paseatzen eta gizonak tabernan
Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano
Garai batean emakumeak ez ziren tabernan sartzen. Nobioarekin sartuta ere, jendeak begiratu txarra. Eguraldi txarra bazen ere, emakumeak kalean paseatzen eta gizonak taberna barruan.


