Hika hizketan

  • Imanol Amuriza Ardo zahagia Bizkargin, letania jotzen zuenarentzat

    Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano

    Garai batean bi taberna zeuden auzoan. Gaztetan ez zuten ardorik edaten etxean, egun berezietan bakarrik. Jaietan limonada. Santa Kurutz egunean zahagia egoten zen Bizkargin. Litro bat ardo ematen zieten, letania joz gero. Inguru ezberdinetatik abiatutako letaniak elkartzen ziren. Gero meza eta bedeinkazioa.

  • Imanol Amuriza Luistarren kofradiarekin Santa Ageda eta abendua kantatzen

    Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano

    Garai bateko abadeak gogorrak. Orduan bi edo hiru abade egoten ziren Etxanon. Bera umea zenean on Luis Goiria zen parrokoa eta hari laguntzen on Frantzisko. Luistarren kofradia. Santa Ageda edo abendua kantatzen irteten ziren. 13-14 urte zituenean, anaiak idatzitako bertsoak kantatzen zituzten. Ordurako bat-bateko batzuk ere botatzen zituen. Irabazitako diruarekin bazkaria egiten zuten gero.

  • Imanol Amuriza Herrira, mezara eta plazara

    Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano

    Mezara nora joaten ziren. Goizeko seietako mezara, gero baserriko lanak egiteko. Ama plazara joaten zen arrautzak saltzera.

  • Imanol Amuriza Domekero Muniketako erromeriara

    Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano

    Larunbata lan-eguna izaten zen. Domeka goizean ere lana. Bera gazterik hasi zen erromerian, 15 urte ingururekin. Dantza zalea izan da. Muniketara joaten ziren domekero erromeriara. Normalean dantza soltea egiten zuten, baina lotuta ere bai.

  • Imanol Amuriza Bizkargiko eta Autzaganako erromeriak; dantzan egiteko, ordaindu

    Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano

    Santa Kurutz eguna Bizkargin, egun berezia. Hiru orkestra egoten ziren: Morgakoa, Larrabetzukoa eta Etxanokoa. Mutilek ordaindu egin behar izaten zuten dantza egiteagatik. Txartel bat jartzen zieten, ordaindu zutela adierazteko. Goizean txartel bat eta arratsaldean bestea. Baina dantzan ari zirela beste herri bateko eremura pasatuz gero, hango diru-biltzaileak kobratu egiten zien eta beste txartel bat jarri. Handik Autzaganara jaisten ziren eta hango erromerian berriz ere ordaindu egin behar.

  • Imanol Amuriza Abarketak apurtu, erromerian dantzan

    Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano

    Garai batean mutil asko lotsatu egiten ziren neskekin dantza egiten. Lotsa eta errespetua. Mutilen janzkera: milarraiazko galtzak, brusa eta abarketak. Urte batean Bizkargiko erromerian abarketak apurtu zitzaizkion eta Autzaganara jaitsitakoan ezin dantzarik egin. Hurrengo urtean beste pare bat laga zuen sasi artean gordeta, badaezpada.

  • Pilar Galarraga Etxera ura ekarri zutenekoa

    Pilar Galarraga Urkizu (1931) Errezil

    Ura baserrira amaren garaian ekarri omen zuten (1927 urte aldera), etxe atarira. Berak beti ezagutu ditu argia eta ura etxean.

  • Pilar Galarraga Umetatik irratia etxean

    Pilar Galarraga Urkizu (1931) Errezil

    Irratia umetatik ezagutu zuen etxean. Aitak gaixo zegoen auzoko mutiko bat besoetan hartuta eramaten zuen etxera, irratia entzutera.

  • Pilar Galarraga `Urtain´en borrokaldia telebistan

    Pilar Galarraga Urkizu (1931) Errezil

    Inguruetan ez zen telebista asko, baina euren etxean bai. `Urtain´en boxeo-borrokaldia ikustera auzoko jendea joan zen; sukaldea beteta egon zen.

  • Pilar Galarraga Lehen autoa: Plymouth markakoa

    Pilar Galarraga Urkizu (1931) Errezil

    Izan zuten lehen autoa Plymouth markakoa zen eta Donostiatik ekarri zuten.

  • Pilar Galarraga Inguruetako erromeriak eta festak

    Pilar Galarraga Urkizu (1931) Errezil

    Bere garaiko erromeriak Potzubentan edo Zurruntzolan izaten ziren. Jaiak Goiatzen, Bidanian... Normalean dantza soltean jarduten zuten. Zelatunen "agarrauan" dantza egiteagatik elizako kongregazioan arazoak. Senarra Potzubentako erromerian ezagutu zuen. Nire anaia Enrikek aurretik ezagutzen zuten.

  • Pilar Galarraga Bi-hiru eguneko ezteiak eta arreoa

    Pilar Galarraga Urkizu (1931) Errezil

    Berak ez zuen lihoa jotzen ezagutu, baina amaren arreoa ezagutu zuen lihoz egina. Berak ere arreoa eraman zuen ezkondu zenean; amak emandakoak. Gurdian joateko ohitura, hotsa atereaz. Ezteien ohitura: bi hiru eguneko ezteiak izan ohi ziren. Errezilgo Artauntza baserrian bi eguneko ezteia. Dultzaina eta danbor jotzaileak ganbaran.

  • Pilar Galarraga Umeak jaio zireneko bizipenak

    Pilar Galarraga Urkizu (1931) Errezil

    Umeetatik hiru etxean izan nituen, beste biak ospitalean. Berarentzat gogorrena umeak etxean utzi eta ospitalera joatea izan omen zen. Seme-alaba bakoitza jaio zeneko esperientzia. Baserrian lanean aritzen zen azken unera arte.

  • Pilar Galarraga Gaztak egin eta azoketan saltzen

    Pilar Galarraga Urkizu (1931) Errezil

    Iraola baserrian gazta egiten zuten, baita berak alde egin eta gero ere. Altzagan hasieran negutik udaberrira egiten zituzten gaztak, ardi eta behi esnea nahastuta. Gerora hasi ziren urte osoan egiten. Azpeitia, Zarautz, Eibar eta Ermuko azoketan ibilitakoa da gaztak saltzen. Gerora, esnea saltzen hasi ziren.

  • Pilar Galarraga Senarra basoan lanean, dirua irabazteko

    Pilar Galarraga Urkizu (1931) Errezil

    Santos senarrak etxetik kanpora lan egiten zuen, basoan, zerbait irabazteko. Belarra ebakitzen ere bai. Bizimodu gogorra izan zuen.

  • Zelan hil da Kristo?

    Luisa Egia Agirrebeitia (1921) Ermua

    Pazkuazkoa egiteko txartel berdea lortu behar zen. Horretarako, dotrinari buruzko galdeketa gainditu behar. Kristo zelan hil zen galdetu zion apaizak bati. Txiste barregarria.

  • 1282 Mojekin ikasi zuen Mixerikordian

    Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia

    Eskolan Mixerikordian ibili zen mojekin, baina goizetan interina lanetan hasi zen 14 urterekin eta, arratsaldeetan laborea ematen zutenez eskolan, ez zuen askorik ikasterik izan. Neskak bakarrik ibiltzen ziren mojekin; mojak kanpotarrak ziren. Gaztelaniaz ikasten zuten dena.

  • 906 Gerra ostean asko jaitsi zen kalitatea

    Serafin Basauri Arteaga (1935) Dunixi Murua Sarasqueta (1931) Eibar

    Gerra aurretik eta gerra ostean damaskinatuak aldaketa handia izan zuen, kalitatean batez ere. Beraien aurrekoenak ongi egindako lanak izaten ziren; beraienak, arinagoak. Placido Zuloagaren lanak ikusgarriak zirela diote.

  • Arenduikoak Baserriko lanen banaketa

    None Zurutuza Urrutia anai-arrebak () Oñati

    Mutilen lanak baserrian gogorragoak ziren: pinuak sartu... Neskek etxeko lanak gehiago. Aitak ardiak bai, baina ez zuen behirik jezten: beti amak.

  • Arenduikoak Mutilek dantzara noiz aterako zain

    None Zurutuza Urrutia anai-arrebak () Oñati

    "Bailamos?", eskatzen zuten mutilek. Zain egoten ziren neskak.