Hika hizketan

  • Mirari Guridi Umeen heziketa lehen eta orain

    Mirari Guridi Grisaleña (1955) Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati

    Umeen heziketa gaur egun aitona-amonen esku. Hazi eta hezi ez direla gauza bera. Beraiek umetan obedienteagoak ziren. Adibidez, ez ziren mahaitik altxatzen, denak jaiki arte. Heztea zer den. Ezkertiarrak ez zeuden onartuta garai batean.

  • Mirari Guridi Gizonek askatasun gehiago?

    Mirari Guridi Grisaleña (1955) Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati

    Orain gizonek lehen baino gehiago egiten dituzte etxeko lanak. Orain aitajun-amandreak dira askatasun gutxiago dutenak, gurasoek aisialdia izan dezaten. Garai batean gizonak tabernara joaten ziren, emakumeak ez.

  • Zumalde ahizpak Txorizotxo Eguna, Araotzen

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Txorizotxo Eguna egun handia izaten zen Araotzen. Koadrilaka joaten ziren Aitzgain aldera, eta otei sua emanda egiten zuten sua, txorizoak erretzeko.

  • Zumalde ahizpak Txorizotxo Eguna II

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Txorizotxo egunean mutilekin elkartzen ziren, eta lehen zigarroak erretzeko ere aprobetxatzen zuten.

  • Zumalde ahizpak Arropa garbitzeko modua

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    'Subana'. Labaderoan 'jotzen' zuten arropa. Erramua ipintzen zioten, usain goxoa emateko, eta zelaian zabaldu. Otsein markakoa zen lehenengo garbigailua, baina ez zuen aklaratzen.

  • Zumalde ahizpak Ezkondu eta gero lanean jarraitzea

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Ezkontzean normala zen lana uztea; derrigortuta zeuden sasoi batean, legez. Ez zegoen ondo ikusita jarraitzea. Beraiek lanean jarraitu zuten, eta kritikak entzun zituzten. Haurdun egonda umea jaio arte jarraitzen zuten lanean.

  • Zumalde ahizpak Kongregazioa eta bekatuak

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Mariaren alaben kongregazioa; eugeni ez zen kongregaziokoa izan. Bekatuak asmatzen ibiltzen ziren, konfesatzera joan behar zutenean. Mutilekin dantza egitea debekatuta zegoen, garai batean.

  • Zumalde ahizpak Mutilek askatasun gehiago?

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Neskek baino askatasun gehiago zuten mutilek. Beraiek neskak ziren denak, eta baserriko lanak zein barrukoak, denak egiten zituzten. Etxe askotan mutilek bakarrik egiten zituzten ikasketak.

  • Zumalde ahizpak Neskak mutilek ateratzen zituzten dantzara

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Zain egoten ziren mutilek dantzara noiz aterako zituzten.

  • Zumalde ahizpak Nesken eta mutilen jolasak desberdinak?

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Mutilak pelotan ibiltzen ziren eta borrokan, neskak ez. Beraiek pauloka eta torre-torreka ibiltzen ziren. Txirikilan ere neskak bakarrik ibiltzen ziren normalean.

  • Zumalde ahizpak Umetako lanak

    None Zumalde Zumalde ahizpak () Oñati

    Zaharrenetik gazteenera 10 urteko diferentzia dute, eta elkar zaintzen zuten. Umezaintzaz aparte,

  • Mertxe Odriozola Familia ugariak baserrietan

    Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati

    Garai bateko familiak oso handiak ziren. Beraiek etxeko txikienak dira biak, baina bestela etxean anai-arreba txikiagoak zaintzea zen ohikoena. Mahaia jendez beteta beti. Mertxek-eta neska denek logela bakarrean egiten zuten lo. 2 eta 3 ohe berean.

  • Mertxe Odriozola Emakumea eta prakak

    Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati

    Edurne uniformearekin joaten zen eskolara. Lehennego prakak gimnasia egiteko jantzi zituen. 14-15 urterekin minifalda jantzita ibiltzen ziren.

  • Mertxe Odriozola Lehenengo labadora

    Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati

    Mertxek gogoan du noiz erosi zuten lehenengo garbigailua; hala ere, errekara joaten ziren arropa aklaratzera. Edurnek ere albergan garbitzen zuen arropa.

  • Mertxe Odriozola Mutilek askatasun gehiago?

    Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati

    Etxean ez zuten mutilek baino askatasun gutxiago, baina kalean bai. Ez zegoen ondo ikusita neskak tabernara sartzea. Beraiei ez zieten ordurik ipintzen, etxeko gazteenak zirelako, baina beren ahizpei bai.

  • Mertxe Odriozola Galdutako ohiturak: arrosarioa errezatzea

    Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati

    Galdutako ohiturei buruz dihardute: denek elkarrekin bazkaltzea eta jaietan elkartzea. Errosarioa eta letaniak errezatzea.

  • Mertxe Odriozola Neskak tabernara bai?

    Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati

    Beraien garairako neskak hasita zeuden tabernara sartzen, baina bakarrik ez. Gaizki ikusita zegoen. Txaketuan geratzen ziren. Arantzazun, gizonak Milikuanera sartzen ziren eta emazteak kanpoan geratzen ziren.

  • Mertxe Odriozola Mutilek dantzara noiz aterako

    Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati

    Zain egoten ziren, mutilek dantzara noiz aterako zituzten. Idahon eta erromerietan. Golden diskotekara ere joaten ziren. Mertxe gaizki sentitzen zen kalabazak ematen. Eserita egoten ziren, ilaran.

  • Mertxe Odriozola Etxean neskame lanetan

    Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati

    Neskame lanetan ez dira ibili, gaztetxotan hasi zirelako lantegian lanean, baina etxean bai. Mutilek egiten zituzten baserriko lanak eta neskek etxekoak. Edurnek ez du baserriko lanik egin: belarretan, adibidez. Mertxek bai, baserrikoak eta etxekoak, biak.

  • Mertxe Odriozola Sexu harremanik bai ezkondu aurretik?

    Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati

    Ezkondu aurretik sexu harremanak bai, baina ezkutuan, gurasoei esan gabe. Mertxeren ahizpak beste garai batekoak dira. Informazioa falta zuten.