Hika hizketan

  • Damiana Belaustegi Errotariari tranpak egiten laguntzen zioten

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Gerraostean errotak itxita egon ziren eta guardia zibilak haiek zaintzen ibiltzen ziren. Euren etxe ondoan zegoen errotara jende asko joaten zen. Errotariari laguntzen zioten tranpak egiten: zigilua jarri eta kendu, guardia zibilak zetozenean abisatu, irin-zakuak edo astoak euren etxean ezkutatu, errotariaren ordez aurpegia eman... Ez zuten pentsatzen, harrapatuz gero, beraiek ere errudun izango zirenik.

  • Damiana Belaustegi Milizianoek umeentzat erretako ogia eraman

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Umetan amari esaten zioten ogia nahi zutela. Aldameneko etxekoekin batera gari anega bat erosi, errotan eho eta gauez ogia egin zuten amak eta aldameneko andreak, umeei emateko. Baina ogia erretzeaz bat, milizianoek eraman zuten eta ogi barik geratu ziren.

  • Damiana Belaustegi Amak errazionamenduko ogia ez jateko esaten zien

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Gerraostean garia eta artoa herrian entregatu behar izaten zituzten. Hainbat elikagai errazionamenduan ematen zituzten gerraostean. Ogia nolako eskasa izaten zen. Amak ez jateko esaten zien.

  • Damiana Belaustegi Kafea eta tabakoa etxean erein eta jaso

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Gerraostean tabakoarekin eta kafearekin larri ibili ziren. Aitak harrapatzen zuena erretzen zuen: arto-bizarrak, mahats orriak... Bai tabakoa eta bai kafea etxean erein zituzten. Kafe-landarea nolakoa izaten den. Gero txigortu egin behar eta zartaginean ez zen ondo txigortzen. Tabako landarea. Hostoak lehortu egin behar. Gerora, Albizko tabernakoek ekartzen zituzten tabakoa eta beste hainbat gauza.

  • Damiana Belaustegi Indabak eta taloak egunero

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Garai batean baserriko ohiko jatordua indabak izaten ziren. Taloak ere asko jaten ziren. Berari inoiz ez zaizkio gustatu. Txerri handiak hiltzen ziren. Goizean, taloekin batera, urdaia, zartaginean pasatuta. Denek ontzi batetik jaten zuten. Bizilagun batek horren inguruan kontatutako bizipenak.

  • Damiana Belaustegi Aitak abarkak eta kordelak egiten zituen

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Aitak larruzko abarka dotoreak egiten zituen. Geroago gurpilen gomarekin egiten ziren. Abarka-kordelak ere etxean egiten zituzten ardi-ilearekin. Ardi gutxi batzuk bazituzten aitaren lagun batekin batera. Aitari ardi zaharra jatea gustatzen zitzaion.

  • Damiana Belaustegi Jaunartzea, dotore jantzita

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Soineko luzeak erabiltzen zituzten. Prakarik inoiz ez. Tela erosi eta harekin egiten ziren jantziak. Etxean egoten zen josten gutxi gorabehera zekien norbait. Ezagun bati jaunartzerako soinekoa nola egin zioten. Berak dotore jantzita egin zuen jaunartzea. Abadeak ontza bat txokolate eta ogia ematen zien armosutarako eta hura jateko pozik!

  • Damiana Belaustegi Mendatarrek egurra, doktrinara joandakoan

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Jose Luis Irazola izan zen garai batean Mendatako abadea. Berreñon ez zeukaten doktrinarik eta Mendatara joaten ziren. Hangoek egurra ematen zieten. Doktrina gaztelaniaz izaten zen. Mezak, berriz, latinez. Abadea bizkarra emanda egoten zen aldarean. Sermoiak pulpitutik. Denak joaten ziren mezatara.

  • Damiana Belaustegi Alkateak isuna, domeka arratsaldean paseatzearren

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Garai batean alkate "zoro" bat egon zela Mendatan dio. Dantza lotua debekatu egin zuen. Muniketa auzoan erromeria egiten zen. Damianak ez zuen hara joan nahi izaten, baina behin igande arratsaldeko mezara joan ostean, han geratu zen lagun batzuekin. Jokoan egin eta paseatu egin zuten. Alkateak ikusi egin zituen eta isuna ipini zien. Ez ordaintzea erabaki zuten.

  • Damiana Belaustegi Senarra nola ezagutu zuen

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Senarra Gernikan ezagutu zuen. Etxebarrira joan zenean, ahaztuta eduki omen zuen, baina handik itzulitakoan, berriz elkartu ziren. Muniketako lagunen bitartez ezagutu zuen. Gernikara plazara edo egun berezietan bakarrik joaten ziren.

  • Damiana Belaustegi Gernikako, Zornotzako eta Durangoko azoketara saltzera

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Gernikako plazara joaten ziren saltzera astelehenetan. Astoak plaza barrenean lotzen zituzten. Garai hartan eramandako guztia saltzen zen. "Regaterak" ere etortzen ziren Bilbotik. Durangoko azoka izaten zen onena. Larunbatetan izaten zen eta jende gehien bertan ibiltzen zen. Domeketan Zornotzara. Astean zehar ere batzuetan joaten ziren azokara.

  • Damiana Belaustegi Hirugarren deiunea bota orduko, aita hil

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Aita gaixorik zebilen, baina hobeto zegoela pentsatuta, ezkontzea erabaki zuen. Garai hartan "deixune" (deiunea) bota behar izaten zen elizaz ezkontzeko. Aita gaizki sentitzen hasi zen eta hirugarren deia bota orduko hil zen. Abadeak ezkontza geldiarazi eta gutxienez hiru hilabetean ezin zela ezkondu esan zion. Handik 3-4 hilabetera Urkiolan ezkondu ziren. Lehenengo gaua Gasteizen pasa zuten.

  • Damiana Belaustegi Ezkondu zenean, arreoan bi gurdikada

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Ezkondu zenean arreoa eraman zuen Ibarrurira (Muxikara): bi gurdikada handi. Goiko bidea ez zegoen eta sororik soro joan behar. Logela bat, arropak eta etxerako gauzak eraman zituen.

  • Damiana Belaustegi Ferratzailea Aulestitik Mendatara eguenetan

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Uztargileak ibiltzen ziren baserririk baserri uztarriak egiten. Ganaduarentzat ferrak egiten zituztenak ere baziren. Mendatara Aulestitik joaten zen ferratzailea eguenetan.

  • Mari Tere Azkoitia "Ya vienen las caseras"

    Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Araoztarrak baserri munduarekin lotzen zituzten beti, eta burla egiten zieten horregatik. Araozgoak beti elkarrekin egoten ziren, eta orokorrean mutil artean. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Tere Azkoitia Eskola oso gaztetan utzi beharra

    Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Eskolara joateko gogorik ez zuten izaten, nahiago zuten etxean lanean gelditu. Eskolan gaizki pasatzen zuten, ez baitzuten erdararik ulertzen. Eskola, ordea, oso gaztetan utzi zuten, 12-13 urterekin, lanean hasteko. Gau eskolara joaten ziren gero. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Tere Azkoitia Emakumeak galtzak jartzen

    Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Gaztetan gona gehiago erabiltzen zuten. Garai bateko jantziak, artilezko galtzerdiak eta albarkak. Berokiari buelta ematen zioten zaharra zegoenean. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Tere Azkoitia Umetako jolasak: sakaponak, torre-torreka...

    Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Errekreoan, frontoian... jolasean ibiltzen zirenekoak. Aixenak ateratzen ibiltzen ziren soka saltoan aritzeko. Frontoira mutilak hurbildu orduko alde egiten zuten neskek. Torre-torreka, gorde-gordeka, tabetara... Sakaponak gozoki-paperez margotzen zituzten. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Tere Azkoitia Txirikiletan jolasean

    Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Txirikiletan ibiltzen ziren Errotabarrin eta txirikilalekuan. Berokiari buelta emanda aritzen ziren. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Tere Azkoitia Elurretako jolasa: goikoak behekoen kontra

    Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati

    Elur-pelotaka ibiltzen ziren, goikoak behekoen kontra aritzen ziren. Harria sartzen zuten elurraren barruan. Oñatiko hitanoa.