Hika hizketan
-
Marin auzoan hika galdu egin da
Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate
Beraien gazte garaian baserri auzoetan hika egiten zuten. Eskoriatzako Marin auzoan hika galdu egin dela dio Joxepik.
-
Lehenengo erlojua izan zutenekoa
Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate
Duela hirurogeita hamar urte moduan bizi nahiko luke Joxepik urtebetez. Lehenengo soldatarekin erlojua erosi zuen Joxepik. Inmak opari jaso zuen erlojua eta itsasoan bainatuta, hondatu.
-
Euskara galdu zutenekin mintzapraktikan
Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate
Mintzapraktikan jarduten du Joxepik. Bere bi taldekideek euskara galdu egin zuten. Zer dela eta gertatu den hori azaltzen dute.
-
Mutilekin eta senarrarekin zela hitz egiten duten
Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate
Inma eta bere senarrak hasieran erdaraz egiten zuten elkarrekin. Joxepik hika egin izan die beti bere adineko mutil eta gizonei. Inmak senarrarekin bietara egiten du orain, euskaraz eta erdaraz, nahastean.
-
Baserritarrak izatearren zapalkuntza
Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate
Arrasaten euskara atzeratuen kontutzat hartzen zela dio. Baserritarrak izatearren jasan zituzten zapalkuntzez berba egiten dute.
-
Hikak konfidantza eta gertutasuna ematen ditu
Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate
Hikak konfidantza edo gertutasuna ematen duela diote, taldetu egiten duela. Euskaraz oso ondo egiten duenarekin hikara pasatzen dira berehala.
-
Telefonorik gabeko garaia
Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate
Telefono gabeko garaiaz ari dira. Medikuaren bila joan egin behar izaten zuten bertara. Zerbait gertatutakoan, abisua etxe guztietara eramaten zen. Telefonoaren etorreraz hitz egiten du Joxepik. Telefono mugikorrarekin lehenengoz norbait ikusi zuenekoa kontatzen du Inmak.
-
Telefonoaren beldur
Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate
Telefonoa bestaldera hartu zuen bati buruzkoak kontatzen ditu Joxepik. Telefonoari beldurra ziotenekoa kontatzen du Inmak.
-
Arropa garbitzea lan nekeza
Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate
Arropak garbitzea lan handia zela diote; amandreek zela garbitzen zituzten kontatzen dute.
-
Lehengo eta oraingo bizimodua emakumeentzat
Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Arrasate
Belaunaldi bakoitzean bizimoduan alde handia egon dela dio Inmak. Haurdun geratu zenean, lantegian galdezka ibili zen zenbateko baja tokatzen zitzaion. Berehala lanean hasi behar izan zuen.
-
Baserritar izatearren konplexua eta euskaltzaletasuna
Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate
Inmak "casera" esatearren konplejua izan izan du. Amak euskara barruraino sartu ziela dio Joxepik. Euskaraz irakurtzearren zoriondu egin zuen behin irakasle batek Joxepi.
-
Umetako jolasak
Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate
Joxepik txirikilan jolasten zuen; Inmak ez. Elizan gizonak eta emakumeak aparte egoten ziren. Inmak mutilekin jolasten zuen. Joxepik jolas asko ditu gogoan.
-
Zigarrolakoa, ez arrasatearra
Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate
Zigarrola auzoan bizi zirela, ez ziren arrasatear sentitzen, Zigarrolakoak baizik. Ijitoekin jolasean ibiltzen zen. Ama baserrikoa zen eta aita kaletarra.
-
Etxean hika jaso zuen eta lagun artean berehala egin
Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate
Mutilduz gero, hika hasten ziren auzotarren artean. Lagun artean ere hika egin izan dute, nahiz eta tarte baten erdaraz ere aritu ziren. Aitak hika egiten zien, amak ez hainbeste. Hitanoa zakarregia zela esaten zien amak, baina berak ere hala egiten zuen ahizpekin eta. Haserretutakoan egiten zien.
-
Emaztearekin eta seme-alabekin hika
Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate
Noka eta toka berdin egiten duela dio. Emaztearekin, lagun zirela hika egiten zuten eta erabaki zuten, bikote izan arren eta gaizki ikusia egon, transmisioaren onerako, hika egiten jarraitzea. Semeei ere hika egiten diete, baina batzuetan zuka ere bai.
-
Hitano ikastaroak ematen
Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate
Hitano ikastaroak ematen zela hasi zen kontatzen du.
-
Euskaltegian hitanoa bai ala ez
Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate
Euskaltegian hitanoa erakutsi ala ez, iritzia ematen du.
-
Gatzagako hitano ikastaroa
Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate
Gatzagan eman zuen hitano ikastaroari buruzko nondik norakoak kontatzen ditu.
-
Hitanoa berreskuratzeko, euskara indartsu behar
Joxerra Agirreurreta Zeziaga (1959) Arrasate
Hitanoa berreskuratzeko euskarak indartsu behar duela uste du.
-
Amak eta anai-arrebek hika berari
Amaia Altuna Sagasta (1961) Arrasate
Amak hika egin izan dio berari beti, baita bere anai-arrebei ere. Anai-arrebek hika egiten diote baina berak ez. Hamar urterekin kalera etorri zen bizitzera eta hor erdaraz hasi zen. Erdararik ez zekiela joan zen eskolara.