Hika hizketan

  • Amaia Aiastui Euskaraz hika, baina erdararako joera ere bai

    Amaia Aiastui Leibar (1956) Arrasate

    Ahizpen artean hika egin izan dute baina erdararako joera ere izan dute, eskolan erdaraz egin behar izatearen ondorioz. Auzoko eskolan elkarrekin euskaraz egiten zuten.

  • Amaia Aiastui Hika batzuekin bakarrik

    Amaia Aiastui Leibar (1956) Arrasate

    Hika zeinekin egin izan duten kontatzen du Amaiak.

  • Amaia Aiastui Seme-alabei hika oso tarteka

    Amaia Aiastui Leibar (1956) Arrasate

    Seme-alabekin zuka egin izan du. Hika tarteka egin izan die. Semeak lagun batzuk baditu hika egiten dutenak. Ez du uste alabak hika egiten duenik.

  • Amaia Aiastui Hika zakarra omen da

    Amaia Aiastui Leibar (1956) Primi Iñarra Leibar (1956) Arrasate

    Bere ustez hika gutxiago zergatik egiten den azaltzen du Primik. Hika oso zakarra dela entzun izan dute.

  • Amaia Aiastui Irakasleen aldetik, hikarekiko eta euskalkiarekiko interes gutxi

    Amaia Aiastui Leibar (1956) Primi Iñarra Leibar (1956) Arrasate

    Irakasle askok baserriko bizimoduaren berri ez dutela izan diote eta horrek hiztegian eragina duela. Hikarekiko interes handirik ez dute sumatu lankideen artean.

  • Amaia Aiastui Hika, euskalkia eta euskara beherantz

    Amaia Aiastui Leibar (1956) Primi Iñarra Leibar (1956) Arrasate

    Hogeita hamabost urte ingurutik gorakoek egiten dutela hika uste dute. Hika, euskalkia zein euskara bera beheranzko joeran dihoazela uste dute.

  • Amaia Aiastui Umeak erdaraz lehen baino gehiago

    Amaia Aiastui Leibar (1956) Primi Iñarra Leibar (1956) Arrasate

    Umeak erdaraz ari direla kontatzen du Amaiak. Primiren ustez migrazioak zerikusi handia du horretan.

  • Amaia Aiastui Hikak gertutasuna eta konfiantza ematen du

    Amaia Aiastui Leibar (1956) Primi Iñarra Leibar (1956) Arrasate

    Hikak gertutasuna eta hizkera informala ematen dituela uste dute. Biek erabili izan dute tarteka ikasleei hitz egiteko.

  • Amaia Aiastui Eskolan tartea hitanoarentzat

    Amaia Aiastui Leibar (1956) Primi Iñarra Leibar (1956) Arrasate

    Eskolan tarte batzuetan hika egitea ondo legokeela uste dute.

  • Amaia Aiastui Euskalkia indartzea aberasgarri

    Amaia Aiastui Leibar (1956) Primi Iñarra Leibar (1956) Arrasate

    Euskarazko berbak galtzen ari direla uste dute. Batuari indarra eman nahi izaterakoan, euskalkiaren garrantziari ez diotela erreparatu uste dute.

  • Amaia Aiastui Mugikorrik gabe lasaiago bizi ginen

    Amaia Aiastui Leibar (1956) Primi Iñarra Leibar (1956) Arrasate

    Telefono mugikorrik gabe urte askoan lasai asko bizi izan direla uste dute. Orain ere ez dute gehiegi erabiltzen baina dependentzia sortzen duela diote eta gero eta gehiago erabiltzen dutela beraiek ere.

  • Inma Gaztañaga Erdara noiz eta zela ikasi zuen

    Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Arrasate

    Ama eta osaba erdaraz aritzen ziren umeek ez ulertzeko. Arrasaten eskolan hasi zenean, aldamenean euskalduna zeukan baina gainerakoek erdaraz egin behar izaten zioten.

  • Inma Gaztañaga Hika etxean jaso du

    Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Arrasate

    Gurasoek hika egin izan diete seme-alabei. Anai-arrebekin hika egin izan du. Lagun jakin batzuekin ere egin izan du.

  • Inma Gaztañaga Hika seme-alabekin eta bilobekin noiz eta zela egiten duen

    Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Arrasate

    Mutila den bilobari hika egiten dio. Hamasei urteko bilobarekin, neska denarekin, hika egingo diola adostu du. Seme-alabei haserretutakoan hika egiten zien. Pasarte bat kontatzen du.

  • Inma Gaztañaga Zeinekin aritzen diren hika

    Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate

    Nagusiei eta senarrari zuka egin izan die; errespetu falta zen hika egitea. Joxepik bilobekin hika egiten du; haiek ere bai berari. Inmak alabarekin tratua egin zuen elkarri hika egiteko, alabak praktikatu ahal izateko.

  • Joxepi Hika zeinekin egiten zuen umetan

    Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate

    Gurasoek seme-alabekin hika egiten zuten, baita lagunekin eta ere. Eskolako lagunekin hika egiten zuen, eskola barruan erdaraz. Umetako pasarte batzuk kontatzen ditu.

  • Joxepi Arrasaten ia denekin erdaraz

    Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate

    Hamasei urterekin eskola profesionalera joaten hasi zen. Ordurako batera eta bestera ibiltzen zen. Bere auzokoarekin hika egiten zuen baina gainontzeko ikasleekin erdaraz.

  • Inma Gaztañaga Kaletik etxera erdara eramaten zuten umeek

    Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate

    Eskolan eta kalean erdaraz ikasi eta etxera erdaraz joatea ohikoa zen. Inmak pasarte bat kontatzen du.

  • Joxepi Hika, ondo egiten zuenarekin

    Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate

    Fagorren lan egin zuten elkarrekin eta han egin ziren lagun. Hika egiten zuen ondo zekienarekin.

  • Inma Gaztañaga Neskei eta mutilei hika

    Inma Gaztañaga Txintxurreta (1948) Joxepi Letona Badiola (1944) Arrasate

    Mutilek neskei hika egiten ez dakitela dio Joxepik. Inmak berak egin izan dio biloba bati hika, mutila izanda, eta besteari zuke, neska izanda.