Hika hizketan

  • Julen Abasolo Kanpai joaldi motak: hil-kanpaiak, suteenak...

    Julen Abasolo Gallastegi (1963) Aretxabaleta

    Kanpaiak jotzeko partitura digitalak sortu zituzten. Kanpai-jotzaile bakoitzak bere ukitua ematen dio. Jotzeko hamahiru era daudela azaltzen du: gaixoaldiak, heriotzak, suteak, jaiak... Konjuruak ere egiten ziren kanpaiekin.

  • Josu Lasagabaster Lagun artean hika gerora hasi ziren

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Bere inguruan hika egiten dutenak baserriarekin loturaren bat dutenak izaten direla uste du. Denborarekin hasi izan dira hika lagun artean, gerora. Hika egitea erabaki baten ondoriozkoa eta landutakoa izan dela dio Aitorrek.

  • Josu Lasagabaster Hika entzun arren, egiteko lagunak falta

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Batzuek hika etxean jaso arren etxean, gurasoei nagusiagoak izanda, ez diete hika erantzuten eta lagun artean ere ez dute umetan egiten. Kuadrillan hikarako ohitura badago natural, errazagoa izaten da besteek ikastea ere.

  • Josu Lasagabaster Semeari hika egitearren kontu hartu ziotenekoa

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Hika egitea gaizki ikusita egon dela entzun izan du Aitorrek. Mutikoei hika egitearren agure batek kontu hartu zionekoa kontatzen du Josuk. Aitorrek ez du ohiturarik hartu oraindik semeari hika egiteko.

  • Aitor Zubizarreta Aitak eta izebak hika egin diotelako ikasi du

    Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Aitak eta izebak hika egin izan diote. Amandreek eta aitajaunak zuka egiten zioten. Aitak alabari zuka egin izan diola dio. Auzokoen artean entzun izan du hika baina haiekin egiteko aukerarik ez du izan.

  • Josu Lasagabaster Auzotarrak hika

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Josuren auzoan emakumeek ere hika gizonek beste egin izan dute; Aitorrenean, amandreak ahizpa zaharrenarekin ez.

  • Josu Lasagabaster Bertako aditz-taulak lagungarri

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Eskolan euskara batua ikasi zuten. Bertako irakasleek bertako euskara erabiltzen zuten ahozkoan. Batuko hika tauletatik eta telebistatik ikasi zuten. Aretxabaletako aditz-taulak ere baliagarri egin zaizkio Aitorri.

  • Josu Lasagabaster Hika indartzeko aukerak

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Hikako formak ikasitakoan, ohitura hartzea dela zailena dio Aitorrek. Hala ere, gazteen artean gaztelerari aurre egiteko aukera bakartzak ikusten du. Hikak gertutasuna eta konfidantza ematen dutela uste du. Josuk uste du zail dagoela hika indartzea, transmisioa apurtuta dagoelako.

  • Josu Lasagabaster Hika nahastean

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Hika eta zuka nahasten dutenak izaten dira, baita mutilei moduan neskei egiten dietenak ere. Egitea dela garrantzitsuena diote. Kuadrilla askotan batzuk hika hasi direla diote.

  • Josu Lasagabaster Euskaraz ondo egiteko zuzentzea, estimutan

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Gazteen euskara aldatuz doala uste dute eta aldatzen jarraituko duela. Amak zuzendu egiten ziela gogoan du Josuk, baita Aitorrek ere.

  • Josu Lasagabaster Beste herrietako gazteekin hika

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Josuri samurragoa egin izan zaio beste herri batzuetako lagunekin hika egitea. Hikak konfidantza ematen duela, gertukoa dela eta zuka baino zuzenagoa dela uste dute.

  • Josu Lasagabaster Hika erabiltzeko arauak

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Denekin hika egiten duten batzuek ez dute zuka jakin ere egiten. Inork ez die argi esan hika norekin erabili. Adinean saltoa badago, zaila egiten zaio Josuri hika egitea. Aitorrek entzunda du hika zela garai batean gehien-gehien berba egiten zena.

  • Josu Lasagabaster Hika, euskara gordetzeko aukera

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Hika gorde den herrietan euskara ere gehiago gorde dela uste dute. Hikak euskara gordetzeko aukera gehiago ematen duela uste du Aitorrek. Hika baserritarrekin lotu izan da herrian.

  • Josu Lasagabaster Hika, berrogei urtetik gorakoen artean bakarrik

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aretxabaleta

    Berrogei urtetik gorakoen artean, hika egiten dute batzuek, kontzientziagatik eta entzun egin dutelako. Baina hortik beherakoek egitea oso zail ikusten du Josuk. Eskolatik etxera euskara kaxkarragoarekin datozela ere sentitu izan du.

  • Josu Lasagabaster Beraien buruei hika

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Josuk hika egiten die txakurrei. Beraien buruei hika egiten diete biek.

  • Josu Lasagabaster Hika pizteko aukerak

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Euskara kontzienteki bueltatu direnentzat, aukera izan daitekeela hika aritzea uste du Aitorrek. Herrietako gazteak hika egiteko elkartzea aukera bat izan daitekeela uste du Josuk. Parrandara, musikara... gerturatzea aukera bat izan daitekeela uste du.

  • Josu Lasagabaster Mugikor gabeko garaiak

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Mugikor gabeko garaiez ari dira. Mugikorra oso erabilgarria dela diote baina biziatuta daudela uste dute.

  • Josu Lasagabaster Mugikorraren tresnak eta sare sozialak

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Mugikorrak dituen tresnez eta sare sozialei buruz ari dira.

  • Josu Lasagabaster Lagun artea ezinbesteko

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Kuadrillaren garrantziaz ari dira. Zoriontzeko erabiltzen dira kuadrillako watsapak; beraiek ez dute horretarako erabiltzen.

  • Josu Lasagabaster Gaztelerarekin komeriak

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Umeentzako euskarazko liburu asko daudela diote, baita beraien garaian ere. Gaztelerarekin komeriak izan dituzte.