Hika hizketan
-
Bikotearekin zuka
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Euren bikoteekin zuka egiten dute. Inguruan ezagutzen dute elkarrekin hika egiten duen bikoteren bat, baina oso arraroa egiten zaie, hori ez zen izaten ohikoa eta.
-
Ume txikiei hikarik ez
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Maritxuk ume txikiei ez die hika egin izan; koskortutakoan bai. Alabei, adibidez, gerora hasi zen hika egiten. Ramonek umeei ez die inoiz hika egin izan eta uste du behin zuka hasiz gero, ohitura hori ez dela aldatzen gerora. Maritxuren alabek normaltasunez hartu izan dute amak hika egitea. Ohituta daude gurasoak euren senideekin hika entzuten. Hikak konfiantza ematen duela dio Ramonek.
-
Hika konfiantza handiagoa
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Hikak konfiantza handiagoa ematen duela dio Maritxuk; zuka errespetuzkoagoa iruditzen zaio. Ramonek, berriz, gertuko herri batera joanez gero hika egiten duela dio, baina urrunxeago joanez gero, lehenbizi zuka hasten dela. Gazteekin ere zuka, gazteek euskara batuan egiten dutelako.
-
Animaliei toka
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Animaliei hika egin izan diete; arra zein emea izan, toka hitz egiten diete.
-
Arrasaten gutxik egiten zioten euskaraz Ramoni
Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Ramon 12 urterekin Arrasatera joan zen eskolara eta oso gutxik egiten zioten euskaraz. Besteek ez zekiten edo ez zuten egiten. Horietako asko gerora euskaraz hasi ziren eta euskaraz egiten dute gaur egun. Orduan euskaraz egiten zutenekin hika egin izan du beti; besteekin, berriz, zuka.
-
Hizkuntza-ohiturak lantegian
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Maritxu Maringo eskolan ibili zen eta 19 urterekin Copreci lantegian hasi zen lanean. Bertan lan egiten zuten emakume asko baserrietakoak ziren eta hika egiten zuten elkarrekin. Ramonek, berriz, Fagorren lan egin izan du Arrasaten. Euskara zen nagusi lantegian. Gizonezkoei hika egiten zien eta emakumezkoei zuka. Gazteak sartzen hasi zirenean, haiei zuka egiten hasi zen. Zaharragoei hika egitea ez da ondo ikusita egon, hala ere, Ramonek ohitura kontua dela gehiago uste du.
-
Hizkuntza-ohiturak Marin auzoan
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Marin auzoan denek elkar ezagutzen dute. Maritxuk dio batzuei hika egiten diela eta beste batzuei ez, baina ez daki zergatik. Ramonek adin batetik gorako gizonezkoei hika egiten die, baina emakumezkoei ez.
-
Euskara batuaren eragina hitanoaren galeran
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Hitanoa gainbehera doa Euskal Herri osoan. Ramonen ustez euskara batuaren etorrerak eta horrek sortutako aldaketak izan dezake eragina, euskara batuak gauza oso onak ekarri dituen arren.
-
Arrasaten emakume gutxik egiten zuen euskaraz
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Ramonek dio, bera gaztea zenean, oso emakume gutxik egiten zutela euskaraz Arrasaten, jakin arren. Zorionez, gaur egun emakume horietako gehienek euskaraz egiten ei dute. Euskaraz egin ezean, hika are gutxiago. Emakumeen artean hikaren egoera okerragoa izatea hortik etor daitekeela iruditzen zaio.
-
Euskararen egoera Eskoriatzan
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Gaur egun gazteek kalean gaztelaniarako joera dute, ta horrek nahi gabe gaztelaniaz jarraitzera eramaten gaituela. Gainera, euskaraz ez dakienen bat egonez gero, gaztelaniara jotzen dugu. Hala ere, garai batetik euskararen egoera asko hobetu dela iruditzen zaio, nahiz eta erabilera areagotzeko lan handia egin beharra dagoen oraindik ere.
-
Gizonezkoek hika aritzeko aukera gehiago I
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Garai batean gizonezkoak tabernan edo elkarteetan elkartzen ziren, baina emakumeak ez. Bai gizonezkoek eta bai emakumezkoek hika erabiltzen zuten lagunekin elkartzean, baina gizonezkoak gehiago elkartuko ziren ziurrenik.
-
Gizonezkoek hika aritzeko aukera gehiago II
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Gizonezkoek, tabernan elkartzen zirenean, hika egiten zuten elkarrekin eta, laguna izan ez arren, han ezagututakoari hurrengoan ere hika egiten zioten, konfiantza-puntua hartzen zutelako. Maritxuk dio norbaiti hika egin eta zuka erantzuten badu, konfiantza falta iruditzen zaiola.
-
Hikaren aurkako iruzkinak
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Hika zakarra dela entzun izan dute. Eta hika eginez gero, "hori baserrittarra izangon" bezalako iruzkinak ere bai. Pertsona batzuen aurreiritziak direla diote. Ramonek dio berak ez duela izan inoiz ikuspegi hori, berak konfiantza gehien duen pertsonekin egiten duelako hika.
-
Telebistan eta irratian hika gutxi
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Zaila izaten da hizkuntza-ohiturak aldatzea. Telebistan eta irratian ez da hikarik entzuten eta horrek ere badu eragina. Umeek hika entzuteko eta ikasteko, egokia litzateke marrazki bizidunetan hika sartzea.
-
Gero eta baserritar gutxiago; Maringo egoera
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Gero eta baserritar gutxiago dago. Etxeek iraungo dutela uste du Ramonek, baina baserritarrek ez. Marinen 1700 inguruan 37 baserri zeuden; gaur egun ez dago baserritik bizi denik. Baserritarren protestak. Egoera okerrera doa. Gazteak auzoetara bizitzera joateko oztopoak: zerbitzurik ez.
-
Marinen denek euskaraz
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Marinen euskaraz egiten dute, baita gazteek ere.
-
Baserriko emakumeek lan handia
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Garai batean emakumeek lan asko egin behar izaten zuten baserrian, soroko lanez gain etxeko lan guztiak ere euren gain izaten zituztelako. Gizonek ez zuten etxeko lanik egiten. Gaur egun egoera hobetu da emakume baserritarrentzat. Kalean, ostera, egoera ez ote den okertu dio Ramonek: oraindik ere emakumeek izaten dute umeen ardura eta, gainera, etxetik kanpora lan egiten dute.
-
Garai batetik aldaketa handia; teknologia eta berrikuntzak
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Garai batean errekara joaten ziren arropak garbitzera. Ur gutxi izaten zen etxeetan eta argia ere gutxi. "Txirristolia" erabiltzen zen argi egiteko. Gauzak asko aldatu dira, teknologiak onurak ekarri ditu. Badira okerrerako diren berrikuntzak ere, baina bakoitzak hartu behar neurria. Garai batean, baserri batetik bestera abisua pasatzeko, ulu egin behar. Ordua kanpaiei esker jakiten zuten.
-
Gaztelaniaz ere egin arren, euskara nagusi gazteen artean
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Beraiek ere izan zuten gaztelaniarako joera, baina euskararen aldeko bultzadari esker euskaraz egiten jarraitu zuten. Gazteek gaur egun gaztelaniaz egiten dutela tarteka, baina euskara dela nagusi iruditzen zaie. Ramonek ez du uste gaztelaniarako joera gehitzen joango denik.
-
Telefonoa: ez izatetik gabe ezin bizi izatera
Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza
Telefonoa aurrerapen handia izan zen. Maringo lehen telefonoa beraien etxean jarri zuten eta norbaitek deitutakoan etxe hartara abisua ematera joan behar. Mugikorrak hasi aurretik, bidaietara ere telefonorik eta bestelakorik gabe joan behar, baina orduan ez zen horren beharrik sentitzen. Gaur egun, berriz, ez dakigu telefono gabe bizitzen.