Hika hizketan

  • Karmele Agirregabiria Agirre Euren buruari hika

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Euren buruari hika egiten diote. Zalantza dute euren buruarekin ari direnean toka ala noka egingo ote duten. Zenbait adibide. Axunek dio, gaztelaniaz ikasi zuenez, batzuetan oraindik gaztelania ere etortzen zaiola burura.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Animaliei hika, baina erleei zuka

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Animaliei hika egiten diete: txakur arrei toka; Axunek, berriz, etxean duen katu emeari noka. Karmelek gogoan du aitak erleei zuka egiten ziela.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Seme-alabei hika ez transmititzeko arrazoiak

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Berak gurasoengandik hika jaso arren, Axunek ez die seme-alabei transmititu, baina ez daki ziur zergatik. Senarrak ez zuen hika egiten eta, kalean ere ez zenez egiten, hori izango zela arrazoia uste du. Karmeleren kasuan, senarrarekin hika egiten du, baina, alabak jaio zirenean, haiei zuka egiten hasi ziren eta, nahiz eta koskortutakoan hika hasi, gerora kosta egiten dela ohiturak aldatzea dio. Hala ere, euren seme-alabek hika asko entzun dutela eta egiteko gai izango liratekeela uste dute.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Hitanoaren fama garai batetik hona

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Ez dute uste gaur egun hitanoaren inguruko aurreiritzirik dagoenik. Besterik gabe ez da egiten edo dakienak ez dauka norekin egin. Garai batean zuka egitea hika egitea baino dotoreagotzat jotzen zen eta are gehiago gaztelaniaz egitea.

  • Karmele Agirregabiria Agirre "Hi" gaztelaniazko "tú"ren pareko?

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Axunek aipatzen du hitanoa gaztelaniazko "tu"ren parekoa ote den, baina Karmeleri ez zaio hala iruditzen, ez direla konparagarriak uste du. Euskarazko eta gaztelaniazko tratamenduak.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Irakasle eta abadeei berorika; anekdotak

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Garai batean irakasleei, medikuei eta abadeei berorika egiten zitzaien. Axunek osaba abadearekin eta izeba maistrarekin gertatutako anekdotak kontatzen ditu. Izebarekin hika egiten zuen normalean, baina eskolan zuka egin zionean, izebak berorika egiteko eskatu zion.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Euskalkiaren lanketa ikastetxeetan

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Kike Amunarrizek biraoen inguruan kontatutako anekdota. Euskaraz ez dagoela biraorik esaten da, baina etxeko euskara jatorra duenak asmatzen du nola iraindu edo birao egin. Karmeleren ustez, euskarari bizitasuna emateko eta horrekin gazteen erabilera bultatzeko, berebiziko garrantzia du euskalkia eskolan lantzeak. Bergarako Aranzadi ikastolako adibidea jartzen du: HHn eta LHn euskalkia erabiltzen dute ahozkorako eta mailetan gora egin ahala txertatzen dute euskara batua.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Hitanoaren egoera Bergaran; Osintxuko kasua

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Bergaran norekin egiten duen hika Karmelek. Osintxun hika gehiago egiten da, bai gizonezkoek eta baita emakumezkoek ere. Mutilek hika gehiago egitea kontu orokorra da.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Hika bultzatzeko, hikalaguna binaka

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Hika biziberritzeko zer egin behar ote litzatekeen. Hikalaguna jarriz gero, bikoteak egin behar lirateke, taldean ez delako hika egiten, biren artean baizik. Hau da, hikalagun bat hartu eta harekin aritu.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Garbigailua eta igogailua asmakizunik onenak

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Garbigailua sekulako asmakizuna izan zen. Axunen ustez igogailua da beste asmakuntza garrantzitsu bat. Karmelek kontatzen du amaren etxean igogailua jartzeko arazoak izan zituztela, bizilagun batzuek beharrik ez zutelako ikusten. Lehenengo garbigailuak nolakoak ziren. Aurretik etxe aurreko putzuan garbitzen zituzten arropak.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Garai bateko emakumeen bizimodua

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Garai batean gizonezkoen lana lantegira joatea zen eta etxeko lanak emakumeek egin behar. Baserrian, gainera, kanpoko lanak ere egin behar izaten zituzten emakumeek. Gizonek siestarako aukera izaten zuten, baina emakumeek segi egin behar. Gauzak asko aldatu dira. Hala ere, gauzak atzerantz ote doazen dute sentipena.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Teknologiak ekarritako aldaketak

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Teknologia berrien eragina. Lehen telefono-zenbakiak buruz jakiten ziren. Edozein tramite egiteko orain ordenagailuz egin behar. Askotan ordenagailuarekin ohituta egon arren, arazoak. Telefono mugikorrak baditu bere abantailak, baina gauza txarrak ere asko. Gainera, mugikorraren bitartez guztiz kontrolatuta gauzkatela dio Karmelek.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Inteligentzia artifiziala

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Unibertsitateetan arazoak sortzen ari omen da inteligentzia artifiziala. Karmelek dio berak probatu duela eta harrigarria dela nola funtzionatzen duen.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Hizkera batzuen fama; oraindik ere konplexuak euskalkiarekin

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Goierri aldean egiten dela hika gehiago. Bertako euskararen inguruko iritzia: oraindik ere euskara zatarraren konplexua dago. Gipuzkerak hizkera finagoaren fama. Beraiek ez dute Gipuzkoako edozein herritako euskara ulertzeko arazorik, eta alderantziz bai. Karmelek euskaltegiko zuzendaritzako bilera batean gertatutakoa kontatzen du.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Euskalkien inguruko metafora

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Gotzon Garatek artikulu batean euskalkien inguruko metafora egiten zuela dio Karmelek: euskalkiak Amazonas oihanarekin eta Versalleseko lorategiekin alderatzen zituen. Horren inguruko iritzia.

  • Maritxu Arrese Etxean eta lagunartean hika; neska-mutilak hika Marinen

    Maritxu Arrese Letona (1945) Eskoriatza

    Maritxu etxean hasi zen hika hitz egiten, senideen artean, eta lagunartean ere halaxe egiten zuten, nahiz eta eskolan gaztelaniaz ikasi. Abadeak ere hika egiten zien. Gurasoek euren anai-arrebekin hika egiten zuten. Seme-alabei zuka egiten zien aitak; amak, berriz, hika. Inguruko senideek (osaba-izebek, aitona-amonek) mutilei hika egiten zieten, baina neskei zuka. Marinen ohikoa zen neska-mutilak hika aritzea. Berak alabei ere hika egiten die.

  • Maritxu Arrese Hikaren gainbehera

    Maritxu Arrese Letona (1945) Eskoriatza

    Hikaren egoera aldatzen joan zen Marinen. Gazteak Eskoriatzara ikastera joateak izan dezake eragina. Berak alabei hika egiten die, baina ez daki beste etxeetan ere transmisio hori egon ote den. Alabek lagun batzuekin behintzat hika egingo dutela uste du.

  • Ramon Arrese Emakumezkoei hika gutxiago

    Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Lau senidetan gazteena da Ramon eta bera izan zen Bidebeitiagoikoa baserrian jaio zen azkena. Anaia nagusiagoek beti hika egiten zioten eta berak ere umetatik egin izan du. Amak hika egiten zien, baina aitak zuka. Arrebei eta lehengusinei hika egin izan dien arren, lagunartean neskei gutxiago egiten ziela dio. Gaur egun ere oso emakumezko gutxiri egiten die hika. Gizonezkoekin, berriz, askoz gehiago egiten du.

  • Maritxu Arrese Euskara batuaren eragina hikaren erabileran

    Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Ramonek ez du inoiz entzun hika ez dela emakumezkoentzako moduko hizkera eta ez du hala uste, gainera. Bere ustez euskara batuaren etorrerak du zeresana hikaren galeran. Lantegian euskaraz egin izan du beti gazteagoekin, baina haiek euskara batuan egiten zutenez, bera ere batura hurbiltzen saiatzen zen, eta, ondorioz, hika alde batera utzita zuka egin izan die gazteagoei. Ingurukoak izanez gero, berriz, mutilei hika, baina neskei zuka. Maritxuk, berriz, beste auzoetako emakumezkoekin hika egiten omen zuen lantegian.

  • Maritxu Arrese Ramonek semeei zuka; Maritxuk alabei hika

    Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Semeei beti zuka egin izan die Ramonek, baina ez daki zergatik, etxean eredu hori jaso zuelako edo. Hala ere, Maritxuk alabei hika egiten die.