Hika hizketan

  • Fernando Aranbarri Etxeko atea beti zabalik Olotzan

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Etxeko atea beti zabalik egoten zen Olotzan. Baserritar batzuek Intxausti edo Bizkargi lantegietan gauez lan egiten zuten eta Olotzatik pasatzen ziren bizikleta hartzera eta, bueltan, lagatzera. Ama alarguna zen eta bere kezkatxoa izango zuela dio.

  • 486 Amak ehuna egiten zuen linuarekin (lihoarekin)

    Francisca Lizarralde Mujika (1930) Maria Angeles Lizarralde Mujika () Teresa Lizarralde Mujika (1938) Beasain

    Amak ehuna egiten zuen linuarekin (lihoarekin). Linasoroak (liho-soroak) nolakoak izaten ziren; "liñadie". Toponimia. Lihoaren inguruko lanak; tresnak: txarrantxa; etab. Lixiba nola egiten zuten. Emakumeen bizimodua baserrian. Ura etxera ekarri aurretik, garbitu beharreko arropak buru gainean ipini eta errekara joan behar izaten ziren garbiketak egitera.

  • 511 Errementari baserrian jaioa

    Xanti Enparantza Leunda (1946) Beasain

    Xanti Enparantza Leunda (1946-02-07), Beasainen bertan jaiotakoa, Errementari izeneko baserrian. Garai batean aitona eta aita errementari eta perratzaile lanetan aritutakoak. Baserriko tresnak ere egiten zituzten. 1965 inguruan utzi zuen aitak.

  • 511 Beasaingo Errementari baserria

    Xanti Enparantza Leunda (1946) Beasain

    Duela gutxira arte "Ermentari" (Errementari) baserrian bizi izan dira.

  • 410 Garai hartan seminariora joandakoak asko izan ziren

    Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain

    Ospitaleko mojekin ikasi zuen lehendabizi (haur hezkuntza); geroago fraideekin ikasi zuen 12 urte bete zituen arte. Ondoren Saturrarango Seminarioan hiru urte eta erdi egin zituen.

  • 410 Aitaren zaletasunak: ehiza eta soinua

    Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain

    Aita soinujolea zen. Inguruko mendi-erromerietan jotzen zuen; Lierniko erromeria. Zeraingo gazteak bertara joaten ziren. Aitaren zaletasun nagusiak: ehiza eta soinua.

  • 410 Aitak eskopeta berreskuratu zuenekoa

    Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain

    Joxek etxean duen eskopetaren inguruko azalpenak. Gerra garaian, eskopetak konfiskatu egin zituzten eta aitak bere eskopeta nola berreskuratu zuen kontatzen du.

  • 410 Beasaingo alkateak ehiztariak guardian jarri zituen gerra garaian

    Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain

    Aita 1905ean jaiotakoa zen. Gerra Zibila hasi zenean, Beasainen sozialistak zeuden Udalean. Víctor Bernedo zegoen alkate. Udalak ehiztariei deitu zien eta guardia egiten jarri zituen ospitalean eta eliz atarian. Beasainen kanpotik etorritako langile asko zeuden, eta tartean sozialista asko. Altsasun Francoren tropek zer egin zuten ikusi ondoren, ikaratu eta ihes egin zuten. Aitak eta beste beasaindar batzuek gerratik ihesi egin zuten ibilbidea azaltzen du. "Subille".

  • 410 Gudariei Bilbo defendatzera joateko dei egin zitzaien

    Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain

    Eusko Jaurlaritzak gudariei egindako deia; Bilbo defendatzera joateko eskaera. Beasaindik ihes egindako batzuek Bilborako bidea hartu zuten. Gosea. Bilbo erori zenean, Urduñako kartzelara eraman zuten. Bitartean, ama-umeak Zerainera joan ziren bizi izatera. Ama Zeraindik Bernedoren lantegira joaten zen egunero bizikletan. Guardia Zibilek salbokonduktoa eman zioten.

  • 410 Gerra ondorengo samina

    Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain

    Aitaren gerra ondorengo samina, desilusioa. Euskaltzaletasuna gorde eta bizi guztian mantendu zuen. Autodidakta.

  • 410 Aralarren lan etnografikoak egin zituen; Jose Migel Barandiaranekin harremana

    Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain

    Etnografia gaietan nola sartu zen azaltzen du Joxek. Aitak piztu zion zaletasun hori. Aralar; bertako elementu etnografikoen bilketa. Kartografiari buruzko ezagutzak. Testigantzen bilketa. Joxe Migel Barandiaranekin hartu-emana. Arantzazuko Ama Birjinaren agerpenaren inguruko pasadizoa. Aralarko pilotalekuak.

  • 410 Joxe Miguel Barandiaran eta artzainen pilotalekuak

    Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain

    Joxe Migel Barandiaranek apaiz ikasketak non egin zituen. Orduko kontuak. Aralarrera egindako irteera; artzainekin harremana. Pilotalekuaren berri nola izan zuten. Joxe Miguel gerra garaian ihes egin eta Iparraldeko artzain batzuekin hizketan bertako pilotalekuak non zeuden aipatu zioten. 1953an itzuli zenean, beste lan batzuetan hasi zen. Salamanca; Iruñea. Joxe Zufiaurrek Barandiaranen esanei jarraituz, bederatzi pilotaleku aurkitu zituen Aralarren.

  • 410 Etniker, etnografia-taldeak

    Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain

    Barandiaranek probintzia bakoitzean Etniker taldeak sortu zituen. Jose Zufiaurre Etniker taldeen batzarrera gonbidatu zuen. Urte hartako batzarra Urkiolan egin zen eta elkarrekin joan ziren. Euskal Herrian aurkitu zen lehenengo trikuharria. Karmele Goñi; Jose Letona; Fermin Leizaola. Orduan hasi zen Joxe Beasaingo lan monografikoa egiten.

  • 410 Euskal gaien inguruko interesa; euskal kantutegia

    Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain

    Euskal gaien inguruko interesa aitak piztu zion eta seminarioan indartu egin zitzaion. Seminarioan, euskal kantak ikasi zituen. Euskal kantutegi baten bilduma egin zuten bertan. Hainbat kantutegi erakusten ditu.

  • 410 Seminarioan ikasi zituen euskarazko kantak

    Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain

    Euskal Kantutegia Seminarioan biltzen hasi zen. Aurretik ez zuen euskal kanturik ia ezagutzen. Eskolan fraideekin ibili zen eta dena erdaraz ikasten zuten. Heziketa gogorra.

  • 410 Seminarioan politika konturik ez; euskal kultura, berriz, bai

    Jose Zufiaurre Goia (1934) Beasain

    Seminarioan abertzaletasunaz ez zen hitz egiten. Politika alde batera geratzen zen. Kulturalki asko jantzi omen zen seminarioan egondako garaian.

  • udalekuetako sukaldariak Haurrak portaera ona normalean

    Euskal Udalekuak: sukaldariak () Lazkao

    Haurrak ondo portatzen omen ziren jateko orduan. Behin Joxek logelatik atera zituen lau ume kanpora, zigortuta. Normala omen da 120 umetatik batzuk ez ondo portatzea. Gainera "haizea hartzen dute" elkarrekin.

  • Mirari Guridi Kalera jaitsitakoan, koplexuak etorri

    Mirari Guridi Grisaleña (1955) Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati

    Agurtzane kalera jaitsi zenean, oso gaizki pasa zuen erdaraz ez zekielako, baserritarra zelako... Konplexuz beteta bizi zen. Mirarik ere gaizki pasa zuen oso, kalean bizi ziren auzotarrak bildu ziren arte.

  • Mertxe Arregi Nesken lana, itaurrean

    Mertxe Arregi Erostarbe (1953) Rosa Igartua Urkia (1952) Oñati

    Neskatilen lana itaurrean izan ohi zen. Oso lan aspergarria izaten zen Mertxe eta Rosarentzat. Hondarra batzen ere aritzen ziren. Eskola garaian,josten erakustera joaten zen emakume bat Mertxeren eskolara. Oñatiko hitanoa.

  • Mertxe Arregi Tabenetan sartzen ziren gaztetatik

    Mertxe Arregi Erostarbe (1953) Rosa Igartua Urkia (1952) Oñati

    Arantzazun kongregazioa zegoela gogoratzen du Mertxek. Mertxe eta Rosa gaztetatik joan izan dira tabernara, ez zen gizonen eremura bakarrik mugatzen. Oñatiko hitanoa.