Hika hizketan
-
Hasieran zuka, konfiantzarekin hika
Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati
Hitanoa erabiltzea ez zaie edozeinekin irteten. Hasiera batean zuka egiten dute, eta konfiantza izandakoan hika. Ez zaie erraza egiten gazteei hika egitea, baina penaz ikusten dute hitanoaren transmisio falta. Konplexuak hika egiteagatik. Oñatiko hitanoa.
-
Osasuntsu ikusten al duzue hitanoa Oñatin?
Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati
Mutilen artean gordetzen dela konturatu dira, baina nesken artekoaren egoera txarra da. Seme-alabei ez diete transmititu, baina haserretzen direnean irteten zaie hika egitea. Oñatiko hitanoa.
-
Emakumeen artean gaztelania nagusi
Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati
Mutilek askotan euren artean hika egiten dute, baina ez diete emakumeei hika egiten. Euskara ere kasu askotan gizonen artean hobeto gorde da tamalez. Araotzen, ordea, denek mantendu dute euskaraz egiteko ohitura. Oñatiko hitanoa.
-
Zergatik galdu da noka?
Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati
Aspalditik datorren kontua dela diote, izan ere, betidanik hitz egin dute gizonek euren artean bai euskaraz, eta baita hika ere. Emakumeek, ordea, behin etxetik irtendakoan, ez zuten hika egiten, ordinarioa zelakoan. Oñatiko hitanoa.
-
Txakurrari hika
Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati
Animaliei orokorrean hika egin izan diete, kasu gehienetan aginduak baitira. Oñatiko hitanoa.
-
Zure buruari hika egiten al diozu?
Mari Tere Azkoitia Guridi (1948) Maria Angeles Zelaia Zubia (1946) Jesusa Zumalde Barrena (1947) Oñati
Gizonen forma erabili ohi izan dute askotan euren buruarekin hitz egitean. Oñatiko hitanoa.
-
Auzoan kalean baino hika gehiago?
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Kalera jaistean, euskararen erabilera txikiagoa zen, eta ondorioz, hikaren erabilera ere bai. Gizonen artean hika egitea ohikoagoa zen, emakumeen arteko noka, berriz, oso gutxi entzun zuten kalean. Oñatiko hitanoa.
-
Euskararen kontrako jarrerak
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Garai batea bizi izan zituzten euskararen kontrako jarrerak, gaztelaniaren inposaketa. Hala ere, gaur egun gertatzen ez dela uste dute. Hika 'zakarra' zelako pentsamendua. Oñatiko hitanoa.
-
Transmisio-etena, kontzienteki
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Bai Oñatiko euskara eta bai Oñatiko hika 'zakarra' iruditu izan zaie zenbaiti, euskara eredugarria Tolosakoa zelakoan. Gaur egungo hikaren egoera transmisio faltak eragindakoa dela diote, batzuren kasuan, nahita utzi zaio hika transmititzeari, zakarra, errespetu falta... zelakoan. Oñatiko hitanoa.
-
Baserritarrek euskara gehiago
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
50-60. hamarkadan hobeto gorde zuten euskara (eta hika) baserritarrek. Eskola erdaraz izateak ere kalte handia egin zuen. Gizonek, ordea, hobeto gorde dute. Oñatiko hitanoa.
-
Hikaren inguruko kontzientzia-hartzea
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Hikaren inguruan orain hasi da jendea kontzientzia hartzen. Kanpotik bizitzen du jende askok, ikastea beharrezkoa izango ez balitz bezala. Seme-alabei transmititzea hautu kontziente bat da. Oñatiko hitanoa.
-
Ohiturak aldatzea, oso zaila
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Behin zuka egitera ohituta, oso zaila da hika egitera pasatzea. Askorentzat erronka euskara mantentzea da. Harreman motak tratamenduan asko eragiten du, baita aldarteak ere. Oñatiko hitanoa.
-
Katu arrari noka
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Beatrizek katuari hika egiten dio, gainera, batzuetan noka irteten zaio katuarekin. Pilik, ordea, mandoari eta astoari hika, behiari zuka. Oñatiko hitanoa.
-
Euren buruarekin hika
Pili Irazabal Gorosabel (1953) Beatriz Irizar Elortza (1948) Oñati
Pilik bere buruari noka egiten dio. Beatrizek bai hika eta bai zuka egiten du bere buruarekin. Oñatiko hitanoa.
-
Gizonen eta emakumeen sozializazioa, desberdina?
Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati
Hika oso loturik dago sozializazioarekin. Emakumeen eta gizonen sozializazioa, ordea, oso desberdina zen, eta horrek hikaren erabileran, galeran eta transmisio faltan eragina izan dezake. Gainera, Mari Karmenen garaian, neskak eta mutilak ez ziren denak elkarrekin egoten, baizik eta bakoitza bere aldetik. Auzoz auzo, ordea, asko aldatzen da egoera, izan ere, Araotzen neska-mutilak batera egoten ziren beti. Oñatiko hitanoa.
-
Desberdina zen kaletarra edo baserritarra izatea
Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati
Mari Karmenen garaian, emakumeak ez ziren bakarrik tabernara joaten, kategoria baxukoa balitz bezala ikusten zen hori gizartean. Lagun guztiak kaletarrak izateak ere euskararen erabileran (eta hikarenean) eragiten zuen. Oñatiko hitanoa.
-
Hika egitea errebelde izatea al da?
Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati
Hika egitea errebelde izateko beste modu bat da Mari Karmen eta Marijerentzat. Emakumeei mutilen hika egitea. Hurbiltasuna eta konfiantza ematen du hikak. Oñatiko hitanoa.
-
Bikotearekin normalean zuka
Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati
Araotzen neskak eta mutilak denak batera egoten ziren. Lagun-taldetik, bikoteak sortu eta elkarri hika egiten zioten. Marijerentzat, ordea, bikotean zuka egitea iruditzen zaio naturalena. Oñatiko hitanoa.
-
Norberarekin hitz egiteko, mutilen hika
Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati
Mari Karmenek bere buruarekin emakumeen hika darabil. Marijek, ordea, bai hika eta bai zuka, hikaren kasuan, mutilena. Ametsetan, egoera larritan, hika, besteala zuka. Mari Karmenek erdaraz hitz egiten du ametsetan. Oñatiko hitanoa.
-
Animaliei eta landareei hika
Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati
Animaliei normalean hika egin izan diete, batez ere txakurrari. Marijek behiei zuka. Mari Karmenen amak loreei hika egiten zien, mutilen forman. Oñatiko hitanoa.