Hika hizketan

  • Mertxe Arregi Gona motza janzteko trikimailuak

    Mertxe Arregi Erostarbe (1953) Rosa Igartua Urkia (1952) Oñati

    Gizonek askatasun handiagoa izan dute beti, etxera beranduago bueltatzeko, adibidez. Gona motza jartzeko trikimailuak. Emakumeak itxuraz ere formala eman behar zuen. Oñatiko hitanoa.

  • Mertxe Arregi Mutilekin dantzan

    Mertxe Arregi Erostarbe (1953) Rosa Igartua Urkia (1952) Oñati

    Mutilek dantza egiteko gonbidatzeko zain egoten ziren askotan neskak. Hala ere, nesken artean ere dantzatzen aritzen ziren. Oñatiko hitanoa.

  • Mertxe Arregi Ume askoko familiak eta neskame joan beharra

    Mertxe Arregi Erostarbe (1953) Rosa Igartua Urkia (1952) Oñati

    Ume askoko familiak izaten ziren garai batekoak, eta askotan denek ez zuten eskolara joateko aukerarik izaten. Neskame joaten ziren neska asko. Oñatiko hitanoa.

  • Eli Igarzabal Auzotik kalera, penaz

    Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Martinez de Zuazo ahizpak kalera jaitsi ziren bizitzera, eta penaz bizi izan zuen hori Elik. Auzotarrek oso harreman estua izaten zuten, eta auzotik kalera jaistea urrutira bizitzera joatearen modukoa zen. Oñatiko hitanoa.

  • Eli Igarzabal Bederatzietan berbernatik etxera

    Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Zubillagatik kalerko berbenara jaisten ziren dantza egitera. Bederatziak eta bostean izaten zuten azken autobusa auzora itzultzeko. Ahalik eta gehien luzatzen zuten dantza, eta gero korrika joan behar izaten zuten autobusa hartzera, etxera berandu ez iristeko. Oñatiko hitanoa.

  • Eli Igarzabal Gizonen sozializazioa, desberdina

    Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Elkarteek, tabernek... leku handia zuten gizonen sozializazioan. Bertan elkartzen ziren ia egunero, eta beharbada, hika gordetzen lagundu du honek. Emakumeak, ordea, ez ziren ia kalean egoten, eta gutxiago tabernetan. Honen ondorioz, tabernetan egoteko ohitura horrek jarraitu egin du, eta gizonen arteko harreman-sarea belaunaldiz-belaunaldi mantendu egin da. Belaunaldi batetik aurrera,auzoko eskola itxi, eta kalera jaisten ziren eskolara. Oñatiko hitanoa.

  • Eli Igarzabal Zein baldintza behar dira hika egiteko?

    Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Hika egitearen atzean zenbait baldintza daude, ezin da edozeinekin hika egin. Haien artean: gertutasuna, konfiantza, ohitura... Oñatiko hitanoa.

  • Eli Igarzabal Umetan, neska-mutilak batera?

    Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Neskak sakaponetan, salto-saltoka, pelotan, bole-boleka... Mutilekin batera ibiltzen ziren askotan eskolan. Futbolerako lekurik ez zegoenez, beste jolas batzuk biltzen zituzten. Oñatiko hitanoa.

  • Eli Igarzabal Berorika erabiltzeko eskatu

    Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Elik berorika erabili behar izateari buruzko anekdota bat kontatzen du. Oñatiko hitanoa.

  • Eli Igarzabal Neskek laboreak, mutilek marrazkia

    Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Madalenako eskolako kideak eta lagunak. Adin ezbedineko ikasleak nahasturik egoten ziren. Atean egun batean neskek laboreak izaten zituzten, eta mutilek marrazkiak egiten zituzten. Oñatiko hitanoa.

  • Eli Igarzabal Jatekoa kontserbatzeko trikimailuak

    Eli Igarzabal Erostegi (1947) Mila Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1943) Sara Martinez de Zuazo Unzurrunzaga (1944) Mariaxun Villar Lizarazu (1948) Oñati

    Jateko ohiturak asko aldatu dira garai batetik hona. Ezkontzetan, adibidez, oilaskoa jaten zen lehen. Garia ereitea. Janaria ondo mantentzeko egiten zituztenak. Oñatiko hitanoa.

  • Beatriz Ugarte Nola jaso duzue hika?

    Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Oñati

    Etxean hika entzun dute betidanik, izan ere, mugimendu handia zegoen euren baserrian. Aitaren lagun eta senide asko joaten ziren bertara denbora pasatzera, eta haiekin denekin hika egiten zuen. Marijeri eta Beatrizi hasieran zuka egiten zien, gero dena hika. Amak ere hika egiten zien. Senideen artean gehienekin hika egiten dute, gazteenarekin izan ezik.

  • Mari Karmen Inza Hika eta idatzi gabeko arauak

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Idatzi gabeko arauak daude hikaren erabileran. Marijeren iritziz, txikitan zuka egiten zitzaien umeei, baina behin 6 urteak bete zituztenean (Jaunartzea egitean), hikara pasaten ziren gurasoak. Beatrizek haren alabari ez dio hika transmititu. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza Eskolek asko erdaldundu zituzten gazteak

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Kolegioek eragin handia izan zuten mutilengan, eta asko erdaldundu zituen. Marije eta Beatrizek auzo -eskolan ikasi zuten, eta eskolatik atera bezain pronto, euskaraz eta hika egiten zuten. Maistrak zigortu egiten zituen euskaraz egiteagatik. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza Kalean bizi ziren auzotarrak lagun

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Auzotik kalera jaitsi zen familia bizitzera. Bertan, ordea, auzotik jaitsitako gazte guztiak bildu eta lagun-taldea egin zuten. Hika hitz egiten zuten haien artean. Ahizpa moja joan zen eta moja nagusiari hika egitetik berorika egitera pasa behar izan zuen. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza Mutilarteko hika biziago

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Familian eta etxean hika egiten dute, baita euren adineko gertuko jendearekin ere. Mutilei samurrago egiten die hika Marijek. Mutilen arteko hika biziago dagoela uste du. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza Kale-giroan hika gaizki ikusirik

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Eskolan auzoko umeek egiten zuten hika, eta, bartez ere, mutilen artean erabiltzen zen. Hikak ez zeukan inongo prestigiorik, eta ez zegoen ondo ikusirik. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza Hika norekin erabili izatea da gakoa

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Beatrizek ez dio alabari hika transmititu, gurasoei egiterik ez baitie, eta haren lagunenartean hikarik ez dute erabiltzen. Hika jakitea kontu bat da, eta hika norekin hitz egin edukitzea beste bat. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza "Niri egin hika neskaren moduan!"

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Nesken arteko hika gehiago galdu da mutilen artekoa baino. Ondorioz, mutilena bakarrik dakien jendeak, hori bera erabiltzen du bai neska bai mutilekin. Neskek, ordea, normalean bi formak jakiten dituzte. Oñatiko hitanoa.

  • Mari Karmen Inza Zergatik galdu da gehiago nesken arteko hika?

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Beatriz Ugarte Garitaonandia (1961) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Emakumeak beste fase batean egon omen dira beti, zintzoagoak, finagoak... izan behar. Hika ez zen dotorea gizartearentzat, eta hori dela eta, emakumeak hika egiteari utzi ziotela uste du Marijek. Beatrizek denbora askoan ez zuen norekin hika egin. Oñatiko hitanoa.