Hika hizketan
-
Nondik dator nokaren beherakada?
Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia
Ez du entzun inoiz hikaren aurkako hitz txarrik, baina nokaren beherakadaren atzean zerbait egon behar dela iruditzen zaio. Bere etxean, esaterako, anaiari hika eta berari zuka egin izan diete eta berak normaltasunez jaso du hori. Berari hika hasteko kontzientzia piztu zitzaion, baina beste askok ez dute pauso hori ematen. Neska gazteagoek gutxik darabilte hika.
-
Musikak dedikazioa behar
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
Bere kontura ikasi izan du asko. Etxean Argiaren egutegia hartzen zuten eta kantak ikasten zituen handik. Sei urte zituenerako koruan abesten zuen. Eskola garaian, bolada batez gorrotoa ere izan zion musikari, lagunak jolasean zebiltzan bitartean berak han egon behar izaten zuelako. Musika jolerik onena ordu gehien sartzen dituena dela dio.
-
Musikako titulurik ez
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
Santiago Azurza organistarekin ikasi zuen, baina ez du musikako titulurik. Horren inguruko gogoetak.
-
Musika ikasteko aukera bakarra elizaren bueltan
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
Garai batean musika ikasteko aukera bakarra elizaren bueltan zen. Kontserbatorioa Donostian bakarrik zegoen. Unibertsitaterik ere ez zen; ikasketak egitera kanpora joan behar. Elizan organoa ikasten zen, beste instrumentuak geroago etorri ziren. Remigio txistularia; berak egin zion txistua ebanoarekin.
-
Berak asmatutako melodiak partituretan jartzen ditu
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
Berari burura etortzen zaizkion melodiak partituretan jartzen ditu. Lehendik buruan ditugun doinuek eragina izaten dute, baina bera denak ezberdinak egiten saiatzen da. Berak sortutako melodia baten inguruko istorioa.
-
Erretiroa hartu ostean hasi zen ordenagailuarekin
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
Erretiroa hartu zuenean, aktibitateren bat behar zuela eta ordenagailuarekin hasi zen. Ikastaro batzuk egin zituen eta hainbat kontu egiten ikasi zuen ordenagailuarekin: kalkuluak, programak...
-
7000 partituratik gora ordenagailuz eginak
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
Erretiroa hartu ostean hasi zen ordenagailuarekin eta hainbat kontu egiten ikasi zuen. Interneta erabiltzeko ikastaroa ere egin zuen, baina ez da sartzen, denbora asko galarazten duelako. Halako batean, bestelako kontuak utzi eta musikarekin zentratu zen. Pixka bat desfasatuta dagoela ikusi arren, ez zaio axola, 91 urte izanda, nahikoa badelako horretan aritzea. 7000 partituratik gora ditu eginak. Ordu asko sartzen ditu.
-
Erregenetan Orion kantatzen den kanta
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
Erregenetan Orion kantatzen den kanta Santiago Azurzaren eskuizkribu batetik ateratakoa da. Antxiolak eta Irurak kantatzen zuten koruan. Berak txukundu eta partitura atera zuen. Orion bakarrik kantatzen omen da eta berak zabalkundea eman nahi lioke.
-
Su bedeinkatuarekin abesten zuten kanta
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
Duela urte asko Aita Donostia eta Resurreccion Maria Azkue ibili ziren herri-kanta zaharrak biltzen. Aste Santuan goizean izaten zen elizkizuna eta gero su-bedeinkatuarekin eskean ibiltzen ziren etxerik etxe. Hauxe abesten zuten: "Su zaharra kanpora, su berria etxera...".
-
Fotokopiagailua, asmakizun ona
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
Fotokopiagailua asmakizun oso ona izan dela dio. Garai batean nola konpontzen ziren kopiak egiteko.
-
Ikasketekin jarraitzeko, herritik kanpora joan behar
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
14 urtera arte ibili zen eskolan. Batxilerra egin nahi zuena Donostiara joan behar izaten zen eta unibertsitate-ikasketak nahi zituena, berriz, Zaragozara, Valladolidera edo Salamancara.
-
Garai bateko familia-transmisiorik ez
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
Garai batean etxeetan ez zegoen telebistarik eta aitona-amonek istorio asko kontatzen zizkieten bilobei. Telebistak familia-giroa hondatu du. Gizonezkoek lan egiten zuten etxetik kanpora eta emakumeek josi egiten zuten.
-
Arraunen garrantzia
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
Arraunaren inguruko kontuak. 1935ean egindako marka bat oraindik hobetu gabe dagoela eta zergatik ote zen ikertzen hasi zen. Arraunen garrantzia. Entrenamenduak
-
Aulki mugikorraren eta finkoaren (trainerua) arteko ezberdintasunak
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
"Banko mobil" edo aulki mugikorrak hondatzen duela trainerua dio. Bien arteko ezberdintasunak azaltzen ditu.
-
Gizonak itsasoan eta emakumeak herrian; "eskabetxeria"
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
Garai baten gizonak itsasora joaten ziren eta emakumeak eta alabak geratzen ziren herrian. Ekonomika etxeetan; emakumeak hari egurra sartzen, jatekoa prestatzeko. Eskabetxe-lantegian udaberrian izaten zen lana.
-
Fabian Loidiren olerkiko pertsonaia bera zela ohartu zen
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
Fabian Loidi bertsolari eta olerkaria Orion hazi zen, aita gazterik hil zitzaiolako. Hark idatzitako olerki bat irakurtzean (`Orioko umezurtza´) berari buruz ari zela konturatu zen. Musika jarri zion olerki horri.
-
Pianoak afinatzen ibilia
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
Loiditarrek pianoak afinatzen dituztela eta berak ere makina bat afinatu dituela dio. Bi piano ekarri zituen ontziolatik, barkuak desegiteko tokitik eta konpondu egin zituen. Handik hasi zen pianoak afinatzen. Azkenengoz afinatu nahian ibili zenarekin zer gertatu zitzaion. Pianoen sokak.
-
Landareek argirantz joateko joera
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
Hainbat gairen inguruko interesa du eta esperimentatzea gustatzen zaio. Hazia lurrean bota, estali eta estalkiari zulo bat eginez gero, landareak argirantz joateko joera du.
-
Itsasoaren indarra, energia sortzeko
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
Bizi guztian bere buruhausteetako bat izan dan beste gai bat: "marrotak" edo marea-errotak. Berari itsasoaren indarra aprobetxatzeko bi puntu gutxienez bururatzen zaizkio. Azalpenak ematen ditu. Energia-iturriak beharrezkoak dira, gero eta energia gehiago kontsumitzen da eta. Mundu-mailako arazo handi bat da, energia-iturriak agortu egiten direlako.
-
Garai bateko jolasak berreskuratzea zaila
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
Garai batean uztaia prestatu bere txardangoarekin eta haren atzetik korrika ibiltzen ziren jolasean. Gaur egun ahalegina egin arren garai bateko jolasak berreskuratzeko, umeek errazenera jotzen dute (sarritan teknologietara).