Hika hizketan

  • Patxi Oliden Garai bateko bizimodua: jertseak kakorratzekin, artilezko galtzerdiak

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Garai batean emakumeek kakorratzekin egiten zituzten jertseak. Artilezko galtzerdiak egiteko, artilea garbitu, matazan hartu, bihurria eman eta haria atera behar izaten zen.

  • Patxi Oliden Txipiroitarako tresnak beraiek eginak

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Garai batean txipiroitan nola egiten zuten. Pitarik ez zegoenez, zurdak (zaldien buztaneko ileak) erabiltzen ziren. "Kodainak" ere beraiek egiten zituzten, orratzak bihurrituta. Geroago Zumaiako lagun bat hasi zen makinarekin egiten.

  • Patxi Oliden Garai baten dena eskuz egina

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Gaur egun dena erosten ohituta gaude, baina garai batean eskuz egin behar izaten ziren, askoz ere esku-lan gehiago egiten zen. Egindako arroparik ere ez zen izaten, josi egiten ziren.

  • Patxi Oliden Lehenengo notak nola ikasi zituen

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Frontoian ibiltzen zen mutikotan. Frontoia nolakoa zen. Karmelo Eizagirrek irakatsi zizkion lehenengo notak frontoian, lurrean teilarekin marrak eginda. Ordurako haiek tiple taldea egina zeukaten. Horrelaxe hasi zen solfeoa ikasten. Gazterik hasi zen mezan koruan abesten. Errepublikaren hasieraren inguruko oroitzapenak.

  • Patxi Oliden Koruan gizonezkoak bakarrik

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Elizako koruan abesten zuen. Euskarazko kantak gutxi; liturgian dena latinez abesten zen. Koruan gizonezkoak bakarrik egoten ziren. Emakumezkoek ere abesten zuten, baina behetik. Aian organoa jotzen zuen garaian Zarautzera joan ziren kantura, fraideetara. Lehenengo aldia izan omen zen emakumezkoa korura igotzen zena. Emakumeek buruko zapiarekin joan behar izaten zuten elizara.

  • Patxi Oliden Embil pilotariaren omenaldian eztabaida, mezaren harira

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Santiago Azurza organistak tiple taldea zuen. Tipleak mutikoak izan ohi ziren. Gizonezkoei 14 urte ingururekin ahotsa aldatzen zaie, baina emakumeei ez. Victor Embil pilotariari omenaldia egin zitzaionean, `Stella Maris´ meza abestu behar zuten. Victorren semeak gizonezkoen ahotsean abestea nahi zuen, bera ere tenorea zen eta. Baina organista ez zegoen ados eta eztabaida horren harira haserretu egin ziren. Jende asko joan zen omenaldira, Iparraldeko jendea ere bai.

  • Patxi Oliden Gerra garaiko oroitzapenak; anaia frontean

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Gerra garaiko oroitzapenak. Kanoia jarri zuten Aldapeko mendian, Mendizorrotzera disparatzeko. Milizianoak etorri ziren handik. Zubiak leherrarazi zituzten eta beraiek Aginagara joan ziren, tropak pasa bitartean. Frontea Bizkaia alderantz joan zen. Anaia soldadutzatik libratu zen arren (aita falta zutelako), gerrara joan beharra izan zuen. Zugaztietatik (La Arboleda) idatzi zien eskutitz bat.

  • Patxi Oliden Anaiak gogor lan egin behar, familia aurrera ateratzeko

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Anaiak bihotzeko gaitza izan zuen, baina aurrera atera zen. Lan asko egin behar izan zuen familia aurrera ateratzeko, aita falta baitzuten. Zortzi lagun bizi ziren etxean, bi izeba ezkongabe ere beraiekin bizi ziren eta. Singer josteko makinak saltzen ibiltzen zenari amak esandakoa.

  • Patxi Oliden Perretxikoen esporak aztertzen mikroskopioarekin

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Behin Donostian perretxikoen inguruko liburu bat ikusi zuen. Beti kuriositate handikoa izan denez, hura hartu eta eskolatik ekarritako mikroskopioarekin perretxikoen esporak aztertzen hasi zen. Esporak zer diren; kolore ezberdinetakoak izaten dira.

  • Patxi Oliden Perretxiko bat sailkatu nahian esporekin izan zituen gorabeherak

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    150 perretxiko mota ezagutuko dituela dio. Perretxiko bat sailkatu nahian haren esporekin nolako buruhausteak izan zituen kontatzen du. Perretxikoen sailkapena: hilgarriak, jangarriak...

  • Patxi Oliden Perretxikotarako filosofia

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Perretxikoekin pixkanaka hasi beharra dago, pixkanaka ezagutzen joan eta argi ibili. Igerian jakitearekin egiten du konparaketa: ez dakiena ez da hiltzen, ez delako ausartzen; zerbait dakienak edo zerbait dakiela uste duenak izaten du arriskua. Perretxikoen mundua oso zabala da.

  • Patxi Oliden Surf-oholak egiten

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Lantegia utzi ostean, Donostian surf-ohol bat ikusi zuen behin erakusleihoan eta orduantxe hasi zen oholak egiten. Bera familia behartsukoa izan denez, ohol merkeak egiten hasi zen hasieran. Gero, gazteek eskatuta, "foam"arekin hasi zen. Nola eta zenbat denboran egiten zituen.

  • Patxi Oliden Kanaberak egiteko, tornua nola prestatu zuen

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Surf-oholak eta kanaberak egiten zituen garai baten, bizimodua ateratzeko. Kanaberako egiteko, berak prestatu zuen tornua, "rotabatorra"ren motorra erabilita.

  • Patxi Oliden Gerra garaian zubi birakaria lehertu zuten

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Gerra garaian zubia apurtu zuten. Zubia biratu egiten zen karga-ontziak pasatzeko. Arozena fabrikara joaten ziren materiala eramatera. Nola leherrarazi zuten zubia biratuta zegoen unean. Leherketaren ondorioak eraikinetan.

  • Patxi Oliden Presoek berregin zuten gerran lehertutako zubia

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Gerra sasoian lehertu zuten zubia nola konpondu zuten. Hasieran egurrezkoa egin zuten, baina gutxi iraun zuen. Gero, preso hartu zituzten milizianoak jarri zituzten zubia berregiten. Beraz, zubia errepublikanoek apurtu zuten eta beraiek berregin behar izan zuten. Zubiaren obren inguruko azalpenak.

  • Patxi Oliden Garai bateko Orio; toponimoak

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Gaur egun Zakilaneko aldapa esaten diotenari Kartzela kalea deitzen zion amak, garai batean kartzela zegoelako. Beraiek Hondartzako aldapa esaten zioten. Garai bateko Orio. Kofradia ondotik hasten zen arrapala. Olatuek gogor jotzen zuten.

  • Patxi Oliden Garai batean arrain gehiago

    Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio

    Arrantza-kontuak. Garai batean erresakak "amabirjiña" ("jibia") ugari ekartzen zituen. Garai batean batelak arrainez beteta ekartzen zituzten.

  • Mila Etxezarreta Hika, bata mutikotatik, bestea gaztetxotan hasita

    Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola

    Joxe Marik mutikotatik egiten du hika, etxetik jaso du eta. Milak, ostera, etxean entzuten zuen baina ez zuen egiten, animaliei ez bazen; hamabost urte ingururekin hasi zen. Auzokoek hika egiten zioten Joxe Mariri. Lagunartean beti hika egin izan du Joxe Marik. Batzuekin hika egiten hasi zen Mila.

  • Mila Etxezarreta Lagun artean hika, bestela aldakor

    Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola

    Milak lagunartean egiten du hika. Institutuan batzuekin egiten zuen eta beste batzuekin ez. Joxe Marik orokorrean herrian hika egiten duela dio; lantokian berriz, mutilei hika eta neskei, batzuei bakarrik. Ez dakite zergatik gertatzen zaien hori, batzuen aurrean irteten diela hikak eta beste batzuen aurrean ez. Boladaka ere izaten dela diote.

  • Mila Etxezarreta Hitanorik ez adinekoei edo konfidantzarik ez dutenei

    Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola

    Gurasoei ezingo lieke egin Milak, eta ilobak bere aitari hika egitea gogorra egiten zaio, nahiz eta galtzea baino hobeto iruditzen zaion. Joxe Marik gaztetako pasarte bat kontatzen du. Ez dute hika egiten adinekoekin eta konfidantza handirik ez dutenekin. Hainbat adibide jartzen dituzte.