Hika hizketan
-
Araozgo eskolan ia zukarik ez
Agurtzane Zumalde Barrena (1956) Koldo Zumalde Barrena (1957) Oñati
Araozgo eskolan ia inork ez zuen zuka erabiltzen. Ohitura kontua da hika. Agurtzanek fabrikan gaizki pasa zuen hika gaizki egiten zizotelako. Oñatiko hitanoa.
-
Lagun gutxirekin hika
Jone Arriaran Etxeberria (1937) Mari Karmen Arriaran Etxeberria (1935) Oñati
Lagunekin zuka egiten dute. Mari Karmenek lagun bakar batekin hitz egin izan du hika. Beste lagunen batekin hitz solteak bakarrik. Ohitura kontua da. Konfiantza handia izanez gero, nahi gabe ateratzen omen dira hitz edo esamolde solteak.
-
Hikak sortzen dien sentipena; hikaren etorkizuna
None Zurutuza Urrutia anai-arrebak () Oñati
Hikak konfiantza handiagoa ematen die; zukak errespetua. Pertsona batzuekin automatikoki ateratzen zaie, baina beste batzuekin hika egitea (adibidez alabekin) pentsaezina da eurentzat. Hika galtzea pena litzatekeela diote, baina beraiek ez dutenez transmititu, galtze hori etor daitekeela ikusten dute.
-
Zergatik galdu da noka?
Esperanza Aiastui Aiastui (1942) Joxepi Arregi Aranburu (1936) Mariaxun Arregi Aranburu (1936) Pilar Guridi Aiastui (1935) Oñati
Emakumeen artean hitanoa galdu izanaren arrazoiei buruz dihardute. Emakumeek gaztelerarako joera gehiago izan dute. Oñatiko hitanoa
-
Ikasleei gela barruan euskara batuan eta zuka
Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia
Magisteritza ikasi eta berehala Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastetxean hasi zen lanean. Irakasleen artean hika erabiltzen zuten, baina zalantza zuten ikasleei nola zuzendu. Gelatik kanpora erabiltzen zuten hitanoa, baina gela barruan euskara batua eta zuka. Gogoan du elkarrizketa batzuk hitanoz zituen Nemesio Etxanizen antzerki bat irakurri izan zutela eskolan, baina, horrez gain, ez zuten lanketa berezirik egiten. Herriko euskara ere ez da landu izan.
-
Atzerritik etorritako ikasle mutilak hika
Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia
Duela 20 urte inguru hasi zirela atzerritik ikasleak etortzen dio. Mutil pakistandarrek, bertakoekin nahastean, hika ikasten dute. Neskek, berriz, bertakoekin harreman gutxiago izaten dutela eta gutxiago ikasten dutela uste du. Mutilek toka ikasten dute lagunartean eta berari ere halaxe egin izan diote noizbait. Hegoamerikarren kasuan, ez dutela euskara ikasteko hainbeste behar sentitzen iruditzen zaio.
-
Zukatik hikara aldatzeak esfortzua eskatzen du
Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia
Askotan ez du ulertzen nolatan ari den galtzen noka, beraiek hain naturalki erabili izan dutenean. Seme-alabek ez dute elkarrekin hika egiten. Hizkuntza-ohitura aldatzeak esfortzua eskatzen du.
-
Adjektibo ezkorrak: zanpana, zarbua, txolina...
Ixabel Jauregi Alberdi (1956) Azkoitia
Bere buruari hika egiten dio. "Hi haiz zanpana" espresioa. "Zarbua" izateak zer esan nahi duen. Mutilentzat erabiltzen da batez ere. Neskentzat kalifikatzaile gehiago daude: zanpana, txolina, zontzona... Bakoitzaren adiera.
-
Ohitura, hika
Mari Jose Arana Aranburu (1950) Maillolli Manterola Arrieta (1953) Domi Unsain Iartzabal (1949) Oiartzun
Hikari buruz: zenbat aritzen diren. Nor nori aritzen zaion. Normalean semeei hika errazago egiten diete alabei baino. Hika.
-
Norekin hika eta norekin zuka
Mari Jose Arana Aranburu (1950) Maillolli Manterola Arrieta (1953) Domi Unsain Iartzabal (1949) Oiartzun
Auzokoekin hika aritzen dira: zaharragoekin zuka, eta edadekoekin eta gazteagoekin hika. Hika.
-
Zaharragoei, zuka
Mari Jose Arana Aranburu (1950) Maillolli Manterola Arrieta (1953) Domi Unsain Iartzabal (1949) Oiartzun
Edadeak markatzen du nori egin hika eta nori zuka. Zaharragoari errespetuarengatik zuka egiten zaio. Neskek gutxiago dakite hika mutilek baino. Hika.
-
Txikierdiko dantzaldia
Mari Jose Arana Aranburu (1950) Maillolli Manterola Arrieta (1953) Domi Unsain Iartzabal (1949) Oiartzun
Neskatxak egin eta dantzaldietara joateko erdaraz ikasi behar izaten zuten. Txikierdi gogoan. Dena bekatua zen eta arrimatzeko beldurrez ibiltzen ziren. Hika.
-
Auzoan beti hika
Mari Jose Arana Aranburu (1950) Maillolli Manterola Arrieta (1953) Domi Unsain Iartzabal (1949) Oiartzun
Hika: auzoan, lagunen artean denek hika egiten dute. Beste auzokoekin hika hasten dira, eta, ikusten badute ez dakiela, zuka. Konfiantza asko dagoenean, hika. Biek aritu behar dute hika, bestela, zaila da bestea zuka ari bada. Hika.
-
Iturriotz: hikaren tenploa
Mari Jose Arana Aranburu (1950) Maillolli Manterola Arrieta (1953) Domi Unsain Iartzabal (1949) Oiartzun
Gehiena Iturriotzen hitz egiten da hika. "Burla itten zigutenan, zakarkian hitz eingo bagenuke bezala, ziki-zaka ta... Ta hara oain, guk gorde azkenin!". Hika.
-
Hikarako ohiturak aldatzen
Mari Jose Arana Aranburu (1950) Maillolli Manterola Arrieta (1953) Domi Unsain Iartzabal (1949) Oiartzun
Auzoan, neska eta mutilekin hika, baina senar-emazteen artean zuka. Hikarako ohitura hori berreskuratzea zaila da. Hika.
-
Errezilen, gurasoei eta aitona-amonei "berori"
Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia
Errezilen, "berori" esaten zieten gurasoei eta aitona-amonei . Apaizari ere berorika egin behar izaten zitzaion. Apaizari hika egiten zion mutil baten pasadizoa kontatzen du.
-
Nondik dator nokaren beherakada?
Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia
Ez du entzun inoiz hikaren aurkako hitz txarrik, baina nokaren beherakadaren atzean zerbait egon behar dela iruditzen zaio. Bere etxean, esaterako, anaiari hika eta berari zuka egin izan diete eta berak normaltasunez jaso du hori. Berari hika hasteko kontzientzia piztu zitzaion, baina beste askok ez dute pauso hori ematen. Neska gazteagoek gutxik darabilte hika.
-
Hika, bata mutikotatik, bestea gaztetxotan hasita
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Joxe Marik mutikotatik egiten du hika, etxetik jaso du eta. Milak, ostera, etxean entzuten zuen baina ez zuen egiten, animaliei ez bazen; hamabost urte ingururekin hasi zen. Auzokoek hika egiten zioten Joxe Mariri. Lagunartean beti hika egin izan du Joxe Marik. Batzuekin hika egiten hasi zen Mila.
-
Lagun artean hika, bestela aldakor
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Milak lagunartean egiten du hika. Institutuan batzuekin egiten zuen eta beste batzuekin ez. Joxe Marik orokorrean herrian hika egiten duela dio; lantokian berriz, mutilei hika eta neskei, batzuei bakarrik. Ez dakite zergatik gertatzen zaien hori, batzuen aurrean irteten diela hikak eta beste batzuen aurrean ez. Boladaka ere izaten dela diote.
-
Hitanorik ez adinekoei edo konfidantzarik ez dutenei
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Gurasoei ezingo lieke egin Milak, eta ilobak bere aitari hika egitea gogorra egiten zaio, nahiz eta galtzea baino hobeto iruditzen zaion. Joxe Marik gaztetako pasarte bat kontatzen du. Ez dute hika egiten adinekoekin eta konfidantza handirik ez dutenekin. Hainbat adibide jartzen dituzte.


