Hika hizketan
-
Neskame zela, gose zelako egindako gaiztakeria
Joxepa Arregi Egidazu (1919) Arrasate
Neskame egon zenean zeraman bizimodua azaltzen du. Goseak egoten zen; eta, behin, harategitik okela erosi zuenean, bat beretzat gorde zuen. Nolanahi ere, nagusia jabetu egin zen.
-
Bi neskameren artean, nagusiei egindako gaiztakeria
Joxepa Arregi Egidazu (1919) Arrasate
Etxeko nagusiak ahizpa Madrilen bizi zuen. Mutikoak jaunartzea egin behar zuela eta, Madrilgoak etorri ziren eta ez zeukaten denak mantentzako lain genero. Eurak ere goseak egoten ziren. Madrilgo neskamearen eta bien artean egindako gaiztakeria azaltzen du.
-
Errekete batekin pasatako gertakizuna
Joxepa Arregi Egidazu (1919) Arrasate
Hiru urte egin zituen neskame, gerra hasi arte. Nagusiak Gasteizera joan ziren eta bera etxera itzuli zen. Gerra denboran, San Prudentzion erreketeak formatzen ziren eta eurak hara joaten ziren "dotoreena" zein zen begiratzera, hari zerbitzatzera joateko. Errekete batekin gertatu zitzaion pasadizoa kontatzen du.
-
Senarra plazan ezagutu zuen
Joxepa Arregi Egidazu (1919) Arrasate
Lehenbiziko senargaia karlista zen, baina hura aberatsa zen eta bera pobrea eta mutilari ez zion utzi familiak berarekin ibiltzen. Gerora plazan dantzara joanda ezagutu zuen Tomas, bere senarra izan zena.
-
Pilotari profesionala
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Pilotan profesionaletan jokatzen zuen, baina iturgintza zuen ogibide nagusia. Aurrerago saneamenduko biltegia jarri zuen. Joxek bere lehenengo pilota partida Ondarroan jokatu, eta irabazi egin zuen.
-
Soldadu eta pilotari
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Gasteizko pilota enpresariaren aholkua jarraituz, soldadutzara boluntario joan zen. Destinoa Gasteizen aukeratu zuen, pilotan jokatzen jarraitu ahal izateko.
-
Beste garai bateko pilota jokoa
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Joxek gogoratzen duen partidarik gogorrena "Zurdo de Mondragón"en kontra Bergaran jokatu zuena izan zen. Sake librera jokatzen zen orduan pilotan. Garai hartako frontoiak, pilotak eta arauak ezberdinak ziren.
-
Gerraostean euskara baztertu
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Gerrarekin ikastolak kendu eta eskoletan euskaraz mintzatzea debekatu zuten. Maisuak jartzen zizkien zigorrak gogoan ditu Joxek.
-
Mutikotako jolasak
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Pilotan eta futbolean jolasten zuten mutikotan. Pilotak nola egiten zituzten azaltzen du.
-
Joxe aitaren baserrian
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Gaztetan asko joaten zen aita jaio zen baserrira, Mazmela auzoko Etxenausira. Hamasei urte zituela artzaintza, itaurreko lana eta baserriko lan ugari ezagutu zituen. Mazmelako artzain handienetako bat zen Joxeren osaba.
-
Baserrian gustura egoten zen
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Eskolako oporraldietan Joxe baserrira gustura joaten zen. Etxenausiko behiek sariak irabazten zituzten Arrasateko ferietan. Argindarra eta ura baziren baserrian, baina bainugela berak jarri zuen geroago. Pujeta (lixiba) egiten, latsarria eta labesua ezagutu zituen Joxek baserrian.
-
"Bittor hojalateruena" denda
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Arrasaten gerraostean gosea ezagutu zuten; Joxeren familiak ez hainbeste, baserriko gauzei esker. Amak denda zuen, eta baserritar askorekin harreman ona. Denda horri "Bittor hojalateruena" deitzen zioten.
-
Gose larria Arrasaten gerraostean
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Arrasaten gose larria ezagutu zuten, jendea hiltzerainoko bestekoa, dio Joxek. Falangisten "Auxilio Socialen" banatzen zen errazionamendua. Joxek pilotan jolasten ziharduela, frontoian bonba bat erori zen.
-
Etxeko umeak Eskoriatzara babesera
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Gorriek Arrasate bonbardatzen zutenean, nazionalek herriko plazara ateratzen zituzten preso zituzten gudariak. Joxe eta bere anai-arrebak aitaren baserrira eraman zituzten orduan, Eskoriatzara.
-
Gerran senidea galdu zuen
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Gorriek lau eskopeta besterik ez zituztela dio Joxek. Osaba bik hanka egin behar izan zuten, eta beste bat, udaletxeko diruzaina, fusilatu egin zuten Oiartzunen.
-
Oiartzunen arrasatearrak fusilatu
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Osabarekin batera hiru abade fusilatu zituzten Oiartzunen. Hirurak ezagutzen zituen Joxek.
-
Gaztetako dantzak
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Plaza erdian zegoen kioskoaren bueltan gazteek dantza egiten zuten, gurasoak begira zeudela.
-
Inguruetako erromeriak
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Aretxabaleta, Bergara eta Oñatiko erromerietara joaten ziren batzuetan. Bedoña auzora joateko senda gogoan du Joxek. Otalora Zelaita, San Prudentzio eta Santa Agedako erromerietara ere joaten ziren. Auzoetako jaietara joateko baimena erraz lortzen zen lantegietan garai haietan. Jendea zoriontsuago bizi omen zen, behar gutxiago zeudelako.
-
Trenbide zaharrak; salbokonduktoa
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Gasteizen pilota-partida jokatu eta azkenengo trena galdutakoan, bertan egin behar izaten zuen lo. Gasteiztik Maltzagarainoko trenbidearen geltokiak aipatzen ditu. Gerra denboran, Mazmelara trenez joateko, ibiltzeko baimena atera behar izaten zuten udaletxean.
-
Pilotari esker ezagutu zuen emaztegaia
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Azkoitiko Enkarnazion Elortza hartu zuen emazte. Seme bi ditu. Pilota partida baten ostean ezagutu zuen emaztegaia.