Hika hizketan
-
Pilotaria eta iturgina
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Pilota partida jokatu eta hurrengo astelehenean obrara joaten zen, iturgintza lanetara. Orduko iturgintza gogorragoa zen gaurkoa baino.
-
Gerraosteko industria-garapen zaila
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Arrasaten gerraosteko industria-garapena zaila izan zela dio Joxek, ezerezetik sortu zirela tailer asko.
-
Lanera, hodiak hartuta, bizikletaz
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Arrasaten sei auto besterik ez zeudenean, Joxek hodiak eta tresneria bizikletaz eramaten zituen obrara. Citroen "dos caballos" izan zen Joxeren lehenengo lanerako autoa, "cuatro-cuatro" baino lehenago irtendakoa. Pilota partidetara joateko Volkswagen bat zuen.
-
Pilotari modernoa
Joxe Arriaran Aranburu (1926) Arrasate
Joxek izan zuen moduko Volkswagena, Oñatin bat eta Bergaran beste bat besterik ez zeuden garai hartan. Urik gabeko kotxeak ziren.
-
Eibarko ikastolako arduradun 1966-1972 bitartean
Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar
Eibarko Ikastola 1960. hamarkada hasieran sortu zen. Serafin Basaurik 1966. urtean (elkarrizketan 1967 dio) hartu zituen ikastolako ardurak (diruzain, idazkari...). Garai hartan oraindik ere lokaletan ematen zituzten eskolak (Zezenbiden), baina indartzen ari zen (1967. urtean pasa zen ikastola guraso elkartearen eskuetara). Garai hartan bi irakasle besterik ez zeuden: Mari Tere Munduate eta Marisol Aranzeta. Serafin Ikastolako arduradun zegoela, Margarita Murgizu kontratatzea lortu zuten. Imanol Larrañaga ere orduan sartu zen ikastolan, eta baita Amaia Aseginolaza ere (eta, ondoren, beste batzuk). Ikastolarako dirua lortzeko hainbat ekitaldi antolatzen zituzten. Hasiera batean, ume txikientzako klaseak bakarrik zeuden; gero ikasketa guztiak egiteko aukera jarri zuten.
-
Mutila etxera laguntzen baino nahiago linterna eta makila
Eusebia Etxeberria Amiano (1920) Gabiria
Gabiriara joaten ziren erromeriara igande arratsaldetan. Bueltatzerako, ilun egoten zen eta farola batekin argi eginez itzultzen ziren etxera. Horrekin lotutako pasadizo bat kontatzen du.
-
Azkoitia inguruan euskara gehiago I
Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar
Kalean gaztelaniaz egiten zuten asko gaztetan. Gaur egun ere Azkoitia-Azpeitia inguruko ume edo gazteak euskaraz entzuten ditu, baina elgoibartarrak gaztelaniaz.
-
Angel Iriondo kantu lehiaketara Hernanira
Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar
Euskal kantak ikasi egiten zituzten. Familiaren interesaren arabera. Angel Iriondo `Angelo´ zen abeslari ezagunenetakoa herrian. Bereziartua organo-jotzailearekin entseatzen zuen. "La voz de España"ren lehiaketan parte hartu zuen. Egunkari banatzailearekin joan zen Hernanira.
-
Beste herri batzuetatik lanera etorritako jendea
Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar
Elgoibarrera kanpoko jende asko etorri zen San Pedro eta Sigma lantegiek egindako etxeetara. Gerra aurrean Araba aldetik etorri zen jendea San Pedro lantegira. Patxiren lagun baten gurasoak ere Ilarduia ingurutik etorriak ziren. Familia euskalduna zen eta Elgoibarrera etorritako senideek euskaraz egiten zuten, baina Araban geratu zirenek galdu egin zuten euskara.
-
Jaimen Font Andreu obispoari arkua egin zioten
Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar
Bera ez da dantzaria izan, baina gogoan du behin dantzari moduan praka zuriekin jantzi eta arkua egin ziotela ezpatekin Jaime Font Andreu Gipuzkoako lehen obispoari.
-
Eibarren futbol partidak Lerunen
Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar
Garai batean Eibarren futbol zelairik gabe egon ziren eta Elgoibarrera joaten ziren jokatzera. Lerunera joan aurretik Iruretaneko tabernan hartzen zuten kafea. Jokalarien arropak otarretan eramaten zituzten. Lerungo lehenengo "aldagelak" Lerun baserrian zeuden. Jokalariak hara edo Leruntxiki baserriko askara joaten ziren garbitzera. Leruntxikikoek San Pedro lantegiko bagoiak mugitzen zituzten idiekin. Bagoiak eramateko, errailak zituen zubiak.
-
`Aitona eta biloba´, euskarazko lehen antzezlana
Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar
`Aitona eta biloba´ izan zen euskaraz antzeztu zuten lehen obra, 1959an. Antzezleak: Maria Angeles Kortabitarte, Itziar Ajuria, Kontxita Armendia, Marisol Gurrutxaga, Angel Iriondo, Ion Arrieta... "Apuntadorea" Manolo Rementeria.
-
Euskara bultzatzeko ekitaldietara `Ixkiña Mutriku´monologoarekin
Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar
Leku askotan antzeztu zuten `Aitona eta biloba´ antzezlana. Berak monologoak egin izan zituen euskaraz. Esaterako, leku askotan egin zuen `Ixkiña Mutrikun´ monologoa : Bermeon, Soraluzen, Urretxun... Euskarazko ekitaldiak antolatzen ziren herrietan musika, dantza, antzerkia eta bestelakoak nahastuta. Ekitaldi horien barruan sartzen ziren euren antzezlan eta monologoak, laburrak izaten ziren eta.
-
Antzezlanak lehenengo Elgoibarren
Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar
Prestatzen zituzten antzezlanak lehenengo herrian bertan taularatzen zituzten. Hasieran "Accion Católica"ren elizako lokaletan. Igande arratsaldeetan bi saio ere egiten zituzten batzuetan, lokala txikia zelako. Geroago Maalan egiten zituzten antzezlanak, eskolan lekua eginda, Odeon antzokia sortu zen arte. Zinema zaharrean ere egingo zirela antzerkiak dio, baina berak ez zuen parte hartu.
-
Antzezlan batean gertatutako pasadizoa
Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar
Antzerkiko anekdotak. Behin `Los cinco robinsones´ antzezlanean aktoreetako bat pixka bat edanda zegoen eta ezin zuen ondo ahoskatu. Jose Zubiaurre ´Balle´k inprobisatzeko gaitasun handia zuen eta disimuluan kanpora atera zuen taldekidea.
-
Mutrikura monologoa egitera joan zenekoa
Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar
Gogoan du behin Mutrikura joan zela monologoa egitera eta bertsolariak ere bazirela. Berak Itziar Aizpurua eramatea proposatu zien, baina berarekin eta bertsolariekin nahikoa zutela esan zioten.
-
Mendia eta euskaltzaletasuna
Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar
Mendi-ibilaldietan izandako arazoak. Esaterako, Andoni Arrizabalaga beraiekin ibili zenean eta guardi zibilak haren bila. Urbiatik jaitsi eta alboko mendira igo ziren ikurrina handi batekin. Euskal Herri osoko mendizaleak zeuden eta beraiek ere atzetik joan ziren. Behera jaitsitakoan, guardi zibilak zituzten zain. Mendia euskaltzaletasunarekin lotu izan da; gutxi zekitenek ere euskaraz egiten zuten han.
-
Mendian abesteko ohituraren inguruko anekdota bitxia
Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar
Mendian abestu ere egiten zen euskaraz. Atxilotuta egon zen batek kontatu zien komisaldegian erakutsi zizkioten argazkietan Angel Iriondo eta biak agertzen zirela Urbian kantuan, elkarri lepotik helduta.
-
Mendia eta euskara; mendian abesten
Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar
Mendian abesteko zaletasuna egon izan da. Gogoan du behin Gorizen borobilean eseri eta abesten jardun zutela. Beste behin Curavacas jaisten ere bai. Mendia garrantzitsua izan da euskararentzat. Kalean errazegi jo izan dela gaztelaniara dio. Mendian nagusiagoekin ibiltzen zen askotan eta haiekin beti euskaraz. Oporrak hartu eta Urbiara joaten ziren astebeterako.
-
Monte Perdidora Felix Etxeberriarekin
Patxi Lizarralde Iriondo (1936) Elgoibar
Felix Etxeberria `Parapan´ekin Monte Perdidora joan zeneko kontuak. Neska batek min hartu zuen eta guardak hari laguntzeko eskatu zien. Azkenean helikopteroan eraman zuten.