Hika hizketan

  • 899 Eibarko kale eta dendak

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Eibarko "Katxoneko etxea" eta Birjinapeko pasabidea aipatzen ditu. "Tanborreneko denda", Solaguren; Birjinapean erretzen zen kafea. Birjinapea 10 metroko tunela zen. Kasinoa eta Gipuzkoano bankua.

  • 899 Birjinape kalea

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Birjinape kalean Ama Birjinaren irudia zegoen. Denden kokapena eta kaleak izendatzen ditu. Bi okindegi zeuden Birjinapetik behera. Txantonekoen aipamena egiten du.

  • 899 Fermin Kalbeton eta Untzaga plaza

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Eskuadra zaharreko taldean elkartzen zirenak musikarekin Bilbora joaten ziren. Fermin Kalbeton Eibarko kalearen eta pertsonaia beraren aipamena. Untzaga plaza huntz landarean izenetik datorren izena da. Errepublika.

  • 900 Villareal herrira 15.000 soldadu

    Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Espainiako Villarrealera 15.000 soldadu bidali zituzten Euskal Herritik eta inguruetatik, baina ez zuen balio izan. Bertan zeuden Guardia Zibilak, lauzpabost, profesionalak ziren; eta, dorretxetik, metraileta batekin egin zieten eraso. Gainera, lautadak ziren bertan eta ez zuten aukerarik izan aurrera egiteko. Bertan gelditu zen frontea. Albertia mendian pasatu zituzten Gabon batzuk, mendi punta zuritu batean.

  • 899 Eibarko Frontoizarra, Txantxazelaian

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Frontoizarra non zegoen azaltzen du. Frontoizarra Untzaga gainean zegoen, frontoi ederra zen. Alboan Villabellaneko lima-fabrika zegoen eta pilotak askotan bere kunbora jausten ziren (Ubitxa errekako ura batzen zuten bertan, indarra lortzeko). Palaz gutxi egiten zen orduan, baina zestaz asko, Eibarren zaletasun handia zegoelako. Frontoi ondoan Eibarko herri eskola zaharra zegoen. Pilotari onak irten ziren handik. Frontoi alboan, hormaren beste aldean, bolatokia zegoen, Nocheneko taberna gainean. Eibarren zaletasun handia zegoen pilotan egiteko, eskuz eta zestaz. Onaindiatar anaiak onak izan ziren, anaia bi, bata Mexikora joandakoa.

  • 899 Astelena frontoiko pilotak umeek "biguntzen" zituzten partiduen aurretik

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Umeek edonon egiten zuten pilotan. Edozein kaletan. Astelena frontoira ere joaten ziren pilotan egitera. Partiduen aurretik, pilotak biguntzeko, ume eta gazteei uzten zizkieten pilotak, eurek bigundu zitzaten, partiduetan erabili ahal izateko. Horrela, doan jokatzeko aukera izaten zuten. Eibarren eskuz eta zestaz jokatzen zen; palaz ez zegoen afiziorik. Eta emakumeek raketaz. Pilotari onek, gainera, denetara jokatzen zuten, eskuz, palaz, zestaz... Eibarko Txikito pilotari ezagunak ere horrela egiten zuen, baita botila batekin ere. Astelena frontoian jokatzeko alkilatu egin behar izaten zen. Kantxeroa egoten zen eta berari ordaindu behar izaten zitzaion.

  • 899 Eibarko raketistak

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Raketista gehienak Eibar ingurukoak ziren. "Chiquita de Irura" ere ona izan zen. Eibarren neska asko ibili zen raketan; batzuk ez hain onak, beste batzuk bai. Gehienak Donostiako Urumea frontoian hasten ziren. Raketisten frontoiak ez ziren handiegiak; ez zuten behar zestalariek bezalako frontoi luzerik. Raketisten kontua kanpotik etorritakoa zen.

  • 899 Garai bateko pilotari eta gazteek, eskuak ondo gogortuta izaten zituzten

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Eibarren zestaz eta palaz ere jokatzen zen, baina bertakoa eskuz jokatzea zen. Eta eskuz ondo jokatzen zutenak, beste modalitateetan ere ondo aritzen ziren. Zestaz ere ondo. Garai hartan eskuak ondo gogortuta izaten zituzten denek, lan asko eginda; takorik eta babesik ez zen ezagutzen. Eskuetako minari "ultzekua" esaten zitzaion (esku erdian mina izatea). Ultzekoarekin ez zuten jokatzen, mina osatu arte. Pilotak ere ezberdinak ziren. Pilotarien entrenamendua eta zainketa ere ez zen ezagutzen. Txikitori gertatutakoa kontatzen du, partidua jokatu aurretik mozkortuta aurkitu zutela, eta hala ere irabazi egin zuela.

  • 899 Atano eta Gallastegi, bata artista, bestea indartsua

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Atanoren eta Migel Gallastegiren partidak ere ezagutu eta ikusi zituen. Gallastegik askotan jokatzen zuen biren aurka (eta irabazi). Eta beste batekin hirukotearen aurka ere bai. Migel Gallastegi atzelaria zen; Atano aurrelaria. Orduan sakea librea izaten zen, 3 t'erdia pasatuz. Atano artista bat zen, baina Migel indartsuagoa. Gainera, Migel asko eta ondo zaintzen zen. Beti mendian zebilen, entrenatzen. Atano, ostera, artistagoa zen, baina ahulagoa eta eskuz ere askotan arazoak zituena. Atanoren eta Gallastegiren gorabeherak kontatzen ditu.

  • 899 Migel Gallastegik Kiputxaneko zineko aulkiak jasotzen zituenekoa

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Migel Gallastegi pilotaria asko zaintzen zen. Gaztea zela, Isasi kaleko Kiputxaneko zineko aulki guztiak jasotzen zituen gauez, behin pelikula amaituta. Horren ordez, bertako frontoian (zinea frontoia ere bazelako) doan egitea lortzen zuen. Horrela entrenatzen zuen.

  • 899 Garai bateko pilotarien arropak

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Atanok oso ile gutxi zeukan eta horregatik ez zuen sekula txapelik kentzen. Pilotan ere txapelarekin jokatzen zuen. Atanotarrak asko izan ziren, anai mordoa. Pilotariek, garai hartan, arropak frontis ondoan uzten zituzten. Pilotariek, orduan ere, fraka zuriz jokatzen zuten, gaur bezala. Eta gerrikoarekin, urdina edo gorria. "Fraka zurixa jantzittakua da" esaten zen, afizionatuetatik profesionaletara pasatutakoa zela adierazteko.

  • 899 Eibarko lehenengo trinketea eta taberna

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Bartolok ez zuen ezagutu Eibarko Trinkete zaharra, baina bai Trinkete izeneko taberna. Taberna hori tailer baten ondoan zegoen eta hantxe egon ei zen Eibarko lehenengo trinketea, Errebal eta Bidebarrieta kaleen artean, gaur egungo San Agustin kale inguruan, gutxi gorabehera. Lehenengo solairuan kafetegia zegoen eta goian jantokia. Baina Bartoloren sasoirako atzeko aldeko frontoia kenduta zeukan eta tailerra zegoen. Tailerrerako sarrera Bidebarrieta kaleko zubi txiki batetik egiten zen.

  • 899 Bartolo Mendaron jaio zen (Mendaro, artean, Mutriku zela)

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Bartolo Mendaron jaio zen. Garai hartan Mendaro ez zen herria. Bi auzo ziren, Azpilgoeta (Mutrikuko partea) eta Garagartza (Elgoibarkoa). Bartolo Mutrikun jaioa zen, beraz. Hala ere, "bere herrian", Mutrikun, 65 urterekin izan zen lehenbizikoz (jubilatu ondoren agiri batzuk jasotzera). Bestela, beste gauza guztiak Mendaron bertan egiten ziren, bertako parrokiaren bitartez. Jaiotza agiriekin ere arazoren bat izan zuen, epaitegian ez baitzen azaltzen Bartolo. Behin nagusituta "jaio zen" ofizialki.

  • 899 Arriolatarrak Mendarotik etorri ziren Eibarrera 1920 inguruan

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Bartolo gaztetan etorri zen Eibarrera bizi izatera, gurasoekin batera. Hala ere, sarritan joaten zen Mendarora. Mendaron ez zegoen ezer: irin-fabrika txiki bat besterik ez. Lehenengo aita etorri zen Eibarrera eta Bartolo zazpi urterekin.

  • 899 Saint Gerons txokolateak (Mendaro)

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Mendaron ez zegoen lantegirik 1920 inguruan. Irin-fabrika txiki bat eta txokolate-fabrika bat: Saint Gerons ezaguna. Senide frantsesak zituzten, baina eurak Mendaron jaiotakoak. Orain ezagun egin da, baina garai hartan txokolate fabrika txiki-txiki bat besterik ez zen.

  • 899 Eskusoinua kanpotik ekarri zuen trenbideak

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Trenbidea egin zenean kanpotar asko etorri omen ziren kanpotik: frantsesak eta italianoak, esate baterako. Eskusoinua ere italiarrek ekarri omen zuten. Abadeek "inpernuko hauspoa" izena jarri zioten, soinuaren musikak dantza baitzekarren eta, ondorioz, lizunkerietarako aukera.

  • 899 Arraindegi kaleko eta Barrenkaleko dendak eta komertzioak (I)

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Bartolo eta bere gurasoak Mendarotik etorri ziren lanera. Eibarrera etorri zirenean, Barrenkalera joan ziren. Gaur egun ez dago kale hori. Errebal kaletik elizara igotzen zen, zuzen-zuzenean. Barrenkale ondoan Arraindegi kalea zegoen. Antza, garai batean, arraina hantxe saltzen omen zen. Arraindegi kalean denetarik zegoen: tenpleak, bainu-etxea, okindegiak (Larrañaga eta Eguren)... Barrenkalean ere gauza asko zegoen: Bazar Paquita arropa-denda, farmazia bat, tapizero bat (kanpotarra), oihal-denda bat, sastre bat... (hori guztia, igotzen eskuinetara).

  • 899 Arraindegi kaleko okindegiak: Kontxanekua eta Benitonekua

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Arraindegi kalean bi okindegi zeuden. Bata "Kontxanekoa" Ugalde eta Larrañagatarrena (gerraostean Grabadores kalera eraman zuten). Bertako semea, Justo Larrañaga, ezaguna izan zen. Eta horren alboan "Benitoneko" okindegia zegoen, Candido Eguren "Oka Txiki" ezagunaren gurasoen okindegia.

  • 899 Barrenkaleko dendak eta komertzioak (II)

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Barrenkaleko ezkerreko kaleko dendak. Behe-behean liburu-denda bat zegoen, goierritar batena; euskarazko liburuak ere saltzen zituzten. Alboan inprenta bat (haren gainean bizi ziren Bartolo eta bere senideak). Ondoren Charolaneko arropa-denda zegoen. Gero, goraxeago, "Serenuaneko" taberna ezaguna. Ondoren "Umaixoneko" etxea eta Arroitajauregitarren zapata-denda (Eibarko apaiz izandako senideena). Gorago, janari denda bat eta goi-goian "La dulce eibarresa", gozo-denda, txokolateria eta antzeko kontuak saltzen zituztenak (Bermeo ingurutik etorritakoak ziren).

  • 899 Eibarko "meaderoak", Barrenkalean eta parrokian

    Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Barrenkaleko goiko partean "meaderua" zegoen. Gizonezkoentzako txixa-lekua. Gaur egun Bidebarrieta kalea hasten den lekuan, gutxi gorabehera. Beste meadero bat parrokiaren kontra ere bazegoen (baina hori kendu egin zuten). Eibarko kale gehienak harrizkoak ziren, galtzada: Barrenkalea, Untzaga ingurua, eta abar.