Hika hizketan
-
Euskararen inguruko gogoeta
Jesus Mari Astigarraga Zubiaurre (1951) Elgoibar
Euskararen bidea luzea da eta ez da egun batetik besterako kontua. Ikastolaren zeregina inportantea. Ikastolan gaztelania asko entzuten du gaur egun, garai baten baino gehiago. Bakoitzak bere mailan eutsi behar dio euskarari. Jon Sarasuari esan izan diona euskararen inguruan.
-
Extremaduratik etorritako euskaldun berri baten kasua
Jesus Mari Astigarraga Zubiaurre (1951) Elgoibar
Osabaren lantegian ezagutu zuen gizon batekin harrituta geratu zen Extremaduratik etorria zela jakin zuenean, euskaraz ondo egiten zuelako. Itxuraz, barku batera lanera joan zenean ikasi zuen euskara: patroiak esan zion lehenengo egunean bakarrik entzungo zuela gaztelania.
-
Gurasoek zer irakurtzen zuten
Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar
Amak ez zuen ikasketarik, baina Jesusen Bihotzaren takoan etortzen zen "un minuto de filosofía" irakurtzea gustatzen zitzaion. Aitak irakurtzeko zaletasuna zuen eta Zeruko Argia aldizkaria aste osoan poltsikoan erabiltzen zuen.
-
Antzerki-taldearen amaiera; telebistak etxeetan
Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar
Berez-berez utzi zioten antzerkiak egiteari, ez arrazoi zehatz bategatik. Etxeetan telebistak gehitzeak ere eragina izango zuen. Lehenengo telebista jarri zutenean, ama jada nagusia zen. Amarekin eta telebistarekin bizitako anekdotak.
-
Zinemara joateko dirua lortzeko, txatartegitik lapurretan
Iñaki Gorostiza Etxaniz (1932) Elgoibar
Elgoibarren fundizio asko zegoen eta txatartegiak ere bazeuden. Bat San Roke aldean zegoen eta beste bat Geltoki inguruan. Domeketan itxita egoten ziren eta txatarrak lapurtzera joaten ziren. Batetik hartutakoa besteari saltzen zioten. Erreala behar izaten zen zinemara joateko, eta huraxe lortzearren egiten zuten. Gozokiak ere egoten ziren. Errealarekin karamelu paketea.
-
Errekan arrantzan
Iñaki Gorostiza Etxaniz (1932) Elgoibar
Arrainak harrapatzen ere ibiltzen ziren errekan, eskuz. Loinak, barboak... Gogoan du batzuek plazako zubitik salto egin eta arrainak ateratzen zituztela. Arrain asko egoten zen. Lagun batek uholdeak zirenean ezkailuak harrapatzen zituen sarearekin. Lantegien eraginez gutxitu ziren arrainak.
-
Magisteritza bukatu ostean, Altzolara
Nekane Iturbe Balda (1940) Elgoibar
Nekane umetan Ikaztegietako eskolan ibili zen. Maistra bakarra zegoen, erdalduna. Geroago Magisteritza ikasi zuen eta lehen urtea Altzolan egin zuen, bertako mojen komentuan. Moja sekularrak ziren, italiarrak, eta ez zekiten gaztelaniaz. Espainiako neska gazte taldeak izaten zituzten eta Nekanek "ingreso" ematen zien, hau da, batxilerra egin ahal izateko azterketarako prestatzen zituen. Feli Etxeberriak, berriz, lehen maila ematen zien. On Jazinto Fernandez Setien abade euskaltzalea ezagutu zuten bertan.
-
Anaia: Martin Iturbe apaiza
Nekane Iturbe Balda (1940) Elgoibar
Nekaneren anaia Hondarribiko parrokoa izan zen 40 urtez: Martin Iturbe. Zenbait gauza idatzi zituen euskaraz eta baita itzulpenak egin ere. Hondarribiko seme kuttun izendatu zuten. Euskaltzalea izanik, garai batean ondo zelatatuta egoten zela dio Nekanek. Euskarazko sermoiak Gobernu Zibilera bidali behar izaten zituzten eta "eta" zenbat aldiz esaten zuen zenbatzen omen zuten.
-
Elizaren eta parrokoen laguntza
Jone Etxabe Garate (1946) Nekane Iturbe Balda (1940) Elgoibar
Elgoibarko parrokoek asko lagundu zioten euskarari eta ikastolari. Beristain mutrikuarra. Abade gehienak izan ziren euskaltzaleak. Elizaren lokalak erabiltzen zituen ikastolak.
-
Ikastolako lan-baldintzak
Jone Etxabe Garate (1946) Nekane Iturbe Balda (1940) Elgoibar
Gurasoek meritu handia izan zuten umeak ikastolara bidalita. Beraiek ere ez ziren lanean aritu baldintzarik onenetan: erdi-militantzian aritu ziren. Guraso batek behin irakasleei gehiago ordaindu behar zitzaiela esan zuen, baina horretarako gurasoei kobratzen zitzaien kuota igo behar. Denetariko lanak egin behar izaten zituzten: garbitu, zakarrak atera... Eta gizarte segurantzarik ez zuten. Aseguru partikular bat egin zieten istripuetarako.
-
Aubixa aterpetxea
Jone Etxabe Garate (1946) Nekane Iturbe Balda (1940) Elgoibar
Aubixa aterpetxerako diru-bilketa nola egin zen: kartoiak bildu eta saldu egiten ziren, dirua lortzeko. Baserria egokitu behar izan zen eta guraso asko joan zen lanera. Udan gero han egon behar umeekin. Joxepa, sukaldari ona.
-
Elgoibarko ikastolaren lehenengo gelak
Jone Etxabe Garate (1946) Nekane Iturbe Balda (1940) Elgoibar
Elgoibarko ikastolak eraikin berria egin aurretik izan zituen lokalak edo gelak zerrendatzen dituzte. Adinaren arabera, umeak lokal batetik bestera pasatzen ziren. Jangela jarri zutenean, umeak jangelara eraman behar.
-
San Pedro fundizioko emakumeei idazten eta irakurtzen irakasten
Nekane Iturbe Balda (1940) Elgoibar
Elgoibarren egon zen lehen urteetan Nekane San Pedro fundizioaren etxe batean egon zen beste maistra batekin batera. Orduan idazten ez zekitenek hatzarekin sinatzen zuten eta umiliazioa izaten zen. San Pedro fundizioan kanpoko jende asko zebilen lanean. Hango nagusiak eskola antzeko bat jarri zien bizi ziren etxearen behealdean, eta hango emakumeei irakurtzen eta idazten irakasten zieten iluntzeetan. Gogoan du soldadu joan behar zuen baserritar bati ere irakatsi ziola.
-
Fabrikako lana eta baserrikoa batera
Manuel Ugarte Lopetegi (1945) Zumaia
Lantegian egunean 10-12 ordu lan egiten zuten eta etxera etorrita han ere lanak egin behar. Larunbat goizetan ere lan egiten zuten hasieran eta hori kendu zenean lasaitua hartu zuten.
-
Agorra eginez arrantzan; "txingia" eta "esparbela"
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Gerra aurrean Eibarko umerik gehienak errekan bainatzen ziren. Amuarrainak ere baziren eta asko harrapatzen ziren. Erreka garbi-garbi zetorren. Gerraostean zikintzen joan zen. Bartolo eta Agustin ez dira arrantzaleak izan, baina agorra egin eta ezkailuak harrapatzen ibilitakoak dira. Harriekin presa modukoa egin, erreka agortu eta handik ezkailuak eta loinak harrapatu. Lekurik onena Plazentzia-Maltzaga ingurua zen. Ibaiaren alde batetik bestera sarea bota eta asko harrapatzen zen. Sare horri "txingia" deitzen zitzaion. Esparbelarekin ere aritzen ziren. Horretan ezagunena "Ferruel" zen.
-
Amatiño eta bere izenak (Luisal, Amatiño...)
Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar
Amatiñok bere burua aurkezten du eta bere izenaren inguruko argibideak ematen ditu. Batzuentzat Luis, beste batzuentzat Alberto, lagunentzat Luisal, idazten hasi zenean Amatiño eta Miel Otxin... Hainbat izen erabili izan ditu.
-
Eibarko presak
Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Errasti lantegiak zentrala zuen eta indarra nora banatzen zuen azaltzen du. Amaña auzoko errota, presa batzuk eta lantegiak izendatzen ditu.
-
Errotak, presak eta zentralak
Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Maltzagatik hasita zentralak izendatzen ditu, Apalategiko errota eta torloju lantegia, Kortasonekoa, Barrenazarrekoa, Orbeanekoa, Zerrategia eta labaderoa eta abar.
-
Lehenengo porlanezko lantegia
Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Eibarko lehenengo porlanezko lantegiaren aipamena egiten du eta Gaztañaga lantegia lekuz aldatu zutenekoa. Urtegi gehiago.
-
Urtegiei esker lantegiak bizirik
Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Eibar urtegiei esker bizi zen garai hartan, lantegiak haiei esker bizi ziren. Zentralak sortu arte errotak izan ziren.