Hika hizketan
-
Billar mahaiak Eibarko taberna gehienetan
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Garai hartan elkarte eta egoitza guztietan billarra izaten zen: Casinoan, Modernoan, Salon Crucetan, alderdien egoitzetan (Errepublikazalean, Casa del Pueblon...), Rialtoan,... Hori bai, beti hiru bolako billarra; zulodunik ez. Txapelketak ere izaten ziren.
-
Lehenengo Aberri Eguna eta alderdien arteko liskarrak
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Bidebarrietako batzokia txikia zen. Etxe bateko lehenengo solairua. Bartolok lehenengo Aberri Eguna gogoratzen du. Egun horretan sozialistak batzokira sartu eta ikurrina Untzagan erre egin zuten. Abertzaleen eta sozialisten arten sarri izaten ziren liskarrak. Abertzaleak askoz gutxiago ziren eta "hartzea" egokitzen zitzaien. Abertzaleen artean Satur Olariaga zen ezagunena. Bere arreba Matea ere ezaguna zen, taberna zeukalako.
-
"Perderreneko" sutea izan zenekoa
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Ibarkurutzeko "Perderrenian" sutea izan zen egun batean (Garatetarren etxea). Kartutxoak saltzen zituzten bertan. Zigarro baten erruz su hartu omen zuen bai dendak eta bai etxe osoak. Azkenengo solairuan Matea Olariaga bizi zen; bosgarren solairutik salto egin behar izan zuen eta bizirik irten. Ordutik aurrera, bizitzako kontu guztiak lasaitasun osoz hartzen omen zituen. Beste batzuek aizkora batekin zuloa egin eta teilatura irten zuten.
-
Eibarren 4-5 etxe bakarrik ziren porlanezkoak
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Etxerik gehienak egurrezkoak ziren. Gerra aurretik 2-3 etxe bakarrik ziren zementozkoak: Banco Guipuzcoano, Gautxorineko etxeak Untzagan, Ciriaco Agirrre medikuaren etxea parrokiaren aurka eta besteren bat. Udaletxea ere zementuzkoa zen (Eibarko lehenengoa).
-
Eibarko suhiltzaileak
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Etxerik gehienak egurrezkoak ziren eta suteak sarri gertatzen ziren. Tximinia inguruak larregi berotu eta suteak berehala hasten ziren. Suhiltzaileak ere baziren garai hartan. Hainbat lan egiten zituzten, baita hildakoen gorpuak eraman ere (seniderik ez zenean). Suhiltzaileen egoitza Kontsejuzarrean zegoen, parrokia parean. Beheko solairuan, sartu eta eskuinera. Hasiera-hasieran ez zeukaten ezta materialik ere. Eskailera berria ekarri zutenean aurrerakada handia izan zen, Magirus frantses bat.
-
Kontsejuzarra: suhiltzaileak, aguazilak eta dibujo-eskola
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Kontsejuzarrean hainbat kontu biltzen ziren: suhiltzaileak, marrazki-eskola, aguazilen egokitza... Sarreran arkupe bat zeukan eta Eibarko kalabozoa ere bertan zegoen, aguazilen alboan. Goiko solairuan dibujo-eskola zegoen (hainbat irakasle zeuden, Olabe, Artamendi, Zulaika... Eibarren ume askok ikasten zuten dibujoa, armagintzarako eta grabaturako garrantzitsua zelako.
-
Eibarko umeak arma artean lanean
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Bartolo 11 urterekin hasi zen lanean. Garai hartan arrunta zen hori, umeak gazte-gazterik lanean hastea. Umerik gehienek arma-lantegietan egiten zuten lan eta anekdota deigarriak gertatzen ziren, sarri ikusten zirelako ume txikiak armaz josita Eibarko kaleetan.
-
Trenbidea eraiki zenekoa
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Trenbidea 1905 inguruan heldu zen Eibarrera. Donostiatik Bilborako trenbidearen inguruko anekdotak kontatzen ditu. Trena Ermura nola iritsi zen ere aipatzen dute.
-
Maltzagan igerian eta trenbidetik jauzi egiten
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Igeri egiteko lekurik onena Maltzaga zen. Ausartenek trenbidetik egiten zuten salto, hango baranda gainetik. Ibaiak sakonera handia zeukan han, trenbide azpian.
-
Debako hondartza, baineroak eta bainujantziak
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Bartolo Mendaron jaio zen eta hantxe bizi izan zen zazpi urte bete arte. Handik Debara joaten ziren hondartzara; Arrate egunean joaten ziren, eibartarrik ez zelako egoten. Hondartza guztietan baineroak egoten ziren, itsasoan bainua hartzen laguntzen zutenak. Hondartzan egurrezko kaxetak ere egoten ziren, arropak aldatzeko. Gurpildunak izaten ziren, udan atera eta neguan gordetzeko. Hondartzara joateko "taparroiak" erabiltzen zituzten, bainujantzi modukoak. Eta andrakumeak goitik behera jantzita.
-
Barrenkaleko merkatu zaharra eta arraindunak
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Udaletxea 1900 inguruan eraiki zen. Ordura arte erreka osoa libre zegoen. Orduan hasi ziren estaltzen; besteak beste, Barrenkale ondoko merkatu plaza ere erreka gainean eraiki zen. Azoka ederra zen, handia. Behean arraindunak egoten ziren eta goian baserritarrak.
-
Arraindunak kalerik kale saltzen
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Garai batean, arraindunak 11ak arte azokan egoten ziren, baina hortik aurrera baimena zeukaten kalerik kale saltzeko. Elizan 11ak jo orduko arraindunak orroka hasten ziren arraina saltzen. Baita angulak ere, Sasiolatik ekarrita. Antxoa sasoian merke-merke saltzen ziren. Izan ere, batzuetan ongarri moduan ere erabiltzen ziren antxoak, larregi harrapatzen zelako. Orduan ez zegoen modurik janaria freskotan gordetzeko eta egunean jan behar zen.
-
Bidebarrietako zubiak: Trokaola, Otxoa, Norbertotxo, Arikitxa, Pedroman eta Urkizu
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Bidebarrietako zubiak: lehenengo Trokaolanekoa, oinezkoa (gaur egun San Agustin ingurua); ondoren Otxoaneko zubia, lantegi baterako sarrera; gero Norbertotxonekua, hori ere oinezkoena; eta amaitzeko Arikitxaneko zubia. Azken hori zen benetako zubi bakarra. Eta beherago Pedromaneko zubia, hori ere oinezkoa (Urkizu hasieran) eta gero Urkuzuko zubia (Agiñaspi parean). Azken hori zen denetan handiena. Arikitxaneko zubi ondoan labaderoa ere bazegoen, arropa garbitzeko harlauzak. "Arotz-haundixaneko" presatik hartzen zuen ura.
-
Eibarko lantegiek urari zor diote dena
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Eibarren ur asko egon da beti eta horregatik egon dira lantegi asko. Lehen ez zegoen argindarrik eta ura behar zen makinak mugiarazteko. Gero, argindarra agertu zenean, lantegiak edozein tokitan jartzeko aukera etorri zen, baina langilerik onenak Eibarren zeudenez, bertan jarraitu zuten. Eibarko industriaren zuztarra errekan dago. Lantegiak jartzeko leku hobeak ere bazeuden, Durangon esate baterako, baina Eibarko "gatza" falta!
-
Bidebarrietan jaio baina Untzagan bizi izan zuen ume garaia, Mototxeneko etxean
Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar
Bidebarrieta kalean jaio zen, Muñoatarren etxean (Hotela izandako eraikinean). Dena dela, 3-4 urte zituela Mototxeneko etxera joan ziren, Untzagara (Guridi taberna gaineko etxera). Horixe izan zen bere umezaroko etxea, ondo gogoratzen du.
-
Ume garaiko sukaldea: arropa lehortzeko tramankulua eta ekonomika
Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar
Bere etxeko sukaldea nolakoa zen. Amak arropa lehortzeko tramankulu bat izan zuen. Sua, berriz, ekonomika izan zuten 14-15 urtera arte, gutxienez.
-
Ciriaco Mendizabal, bere aitxitxa. Amortiguadores Record sortu zuen baserritarra
Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar
Bere aitxitxa, Ciriaco Mendizabal, Bergarakoa zen, Amatiño baserrikoa. Egunero baserritik jaitsi eta oinez joaten zen lanera, Eibarrera. Gerora, Eibarren geratu zen bizi izaten. Baserritarra izan arren, hainbat enpresa jarri zituen. Lehenengoa, gaseosa-fabrika izan zen. Ondoren, amortiguadore lantegia ipini zuen (Industrias Mendizabal). Oso gizon langilea izan zen, oso gutxi ikasitakoa baina argia eta langilea.
-
Etxea lantegi gainean, Aldatze kalean
Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar
Ciriaco Mendizabal, bere aitxitxak, lantegia jarri zuen Aldatze kalean, eta gainean etxea eraiki zuen familia osoarentzat. Baserritarra zenez, etxe gainean ia-ia baserri osoa jarri zuen: oilategia, baratzea, fruitarbolak, txakurrak, katuak... Luis Alberto bera ere hantxe bizi izan zen zenbait urtez.
-
Aitaren eraginez, euskara zen nagusi etxean
Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar
Bere aitxitxa Ciriaco Mendizabalek lantegia sortu zuen Aldatze kalean eta gainean 3 pisuko etxea sortu zuen, 3 seme-alabendako. Amatiño eta bere familia lehenengo pisuan bizi izan ziren, aitxitxa-amamarekin. Goiko pisuetan ez zen euskararik ez ikasi eta ez egin. Lehenengo pisuan, ostera, euskaraz egiten zuten. Batez ere, Amatiñoren aitaren eraginari esker, erabat euskaltzalea baitzen. Lehengusuek erdaldun hutsak izan ziren (horixe zen arruntena Eibarren), baina Amatiñoren etxean euskaraz egiten zuten.
-
Gerra ostean oso giro erdalduna Eibarren
Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar
Bere gaztaroko giroa erabat erdalduna zen Eibarren. 18 urte izan zituen arte, esate baterako, ez zuen jakin bere ikaskideen artean zein ote zen euskalduna. Ermuko mutil batekin bakarrik egiten zuen euskaraz. Nagusitan jakin zuen, jakin askok zekitela euskaraz, baina egin inork ere ez. Eta mutilen artean zeozer; baina neska-mutilen artean, sekula ere ez.