Hika hizketan

  • 1114 Aldatze kaleko etxea, baserri kutsuarekin eraikia

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Aldatzeko etxea oso ederra zen. Aitxitxak berak egin zuen, bere modura. Umetan bizi izateko oso egokia zen. Mendia bertan zuen, frontoi txiki bat ere bazuen, urtegi txiki bat ere bai (tailerrerako erabiltzen zena),... eta umeentzat oso leku erakargarria zen. Aitxitxak ortua ere bazuen (porruak, tomatea...), oilategia... Aitxitxa baserritarra zen eta lantegi gainean ia-ia baserria sortu zuen. Janariari, gainera, garrantzi berezia ematen zion (sasoi hartan ez zen batere arrunta).

  • 1114 Aitxitxa Ciriacok ukendua egiten zuen etxean

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Aitxitxa baserritarra zuen eta ukendu eta sendabelarrak asko erabiltzen zituen. Pasmo-belarrarekin oso ukendu ona egiten zuen eta auzotarrei banatzen zien. Beheko sua ere bazuten etxean (baserrikoaren antzekoa) eta su gainean Kefir estiloko onddo moduko bat izaten zuten. Onddo horrek sortzen zuen likidoa ere hartzen zuen aitxitxak. Lotara joan aurretik, eukaliptoa jartzen zuen ur beroarekin, bere lurrunarekin lo egiteko. Enpresa gizona zen, baina baserritar petoa zen. Bere afizio bakarra bere emaztea, familia eta etxea izan ziren. Gizon langilea eta on hutsa.

  • 1114 Ciriaco eta Segunda, aitxitxa-amamak, Bergara-Antzuolatik Eibarrera etorriak

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Ciriaco Mendizabal, bere aitxitxa, Bergaran jaio zen, Amatiño baserrian (1888. urtean). Gazte-gazte etorri zen Eibarrera eta Segunda Lete ezagutu zuen. Segunda Lete, amama, Antzuolan jaiotakoa zen. Gaztetan Donostiara bidali zuten erdara ikastera eta harrezkero garrantzi berezia ematen zion erdaraz jakiteari.

  • 1114 Abuztuan Donostiara urtero

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Aitxitxak eta amamak astebete igarotzen zuten urtero Donostian, abuztuan, Iriondo pentsioan. Abuztuaren 8an aitxitxaren urtebetetzea zen eta familia guztia bertara joaten zen: Igeldora joan, hondartzara... egun berezia izaten zen.

  • 1114 Familia euskalduna izan arren, osaba-izebek erdaraz hitz egiten zuten

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Bere amamaren izena Segunda Lete zen, Olazabal baserrikoa, antzuolarra. Aitxitxa-amamak baserritarrak eta euskaldunak izan arren, 3 seme-alabetatik bakarrak egiten zuen euskaraz etxean, gazteenak, Amatiñoren amak, alegia (senarraren eraginarengatik).

  • 1114 Aitaren familian, 18 anai-arreba

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Aitaren aldeko beste aitxitxa-amamak ez zituen ezagutu, bera jaio ordurako hilda baitzeuden. Beste belaunaldi batekoak ziren. Izan ere, 18 seme-alaba izan zituzten eta Amatiñoren aita gazteena izan zen. Horregatik, Amatiño jaio orduko, aitxitxa-amamak hilda zeuden. Bere izeba bat, Venancia, izan zen amamaren lekua hartu zuena.

  • 1114 Argentinako senideak euskaldunak eta Eibarkoak erdaldunak

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Aranberritarren artean ere, Amatiñoren osaba eta izeben etxeetan, gehienbat erdaraz egiten zuten, ez ziren euskaltzaleak. 1960. urte inguruan, bere lehengusina bat (Maritxu Aranberri) Argentinatik itzuli zen Eibarrera (gerran ihes egin ondoren). Han jaiotako seme-alabak euskaldunak ziren, eta Eibarren jaiotako lehengusuak, ostera, ez.

  • 1114 Aita, Luis Aranberri; 18. semea izatearen gorabeherak

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Amatiñoren aita, Luis "Koldo" Aranberri, erradikala zen euskara kontuetan. Hizkuntza kontuetan probokatzaile hutsa zen. Aita Elgoibarko Andikao baserrikoa zuen (eta ama Mallabikoa). 18 anai-arreba izan ziren eta Koldo denetan gazteena. Umetan seminariora bidali zuten eta gero Argentinara joan zen lanera, 1925 inguruan, beste pare bat anairekin.

  • 1114 Margola tindategiaren sorrera

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Bere aita, Luis Aranberri, Argentinan egon zen pare bat urtez, eta handik itzultzean tindategia jarri zuen. Garai hartarako oso lanbide bereziak egin zituen (armaginaren semea izan arren): dependiente Argentinako denda batean, kosmetiko fabrika bat ere jarri zuen, eta azkenean tindategia izan zuen, Tintorería Margola. Tindategia anaiak sortu zuen, Gumer Aranberrik, gerra aurrean, baina gutxira Koldok hartu zuen tindategiaren ardura. Tindategiaren izenean (Margola) eta logotipoan (berde-gorri-zuria) nabarmen erakutsi zuen bere jarrera euskaltzale eta abertzalea.

  • 1114 Eibarko Margola tindategia, Espainiako handiena

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Margola tindategia Bista Alegre kalean zegoen. Gerra aurrean eraikitakoa zen (1950 urte ingurura arte horrela jarraitu zuen). Sarrera Urki aldetik zen, gaur egun Mutiola kalea dagoen ingurutik. Urteak igaro ahala, handitzen joan zen. Aita bakar-bakarrik hasi zen lanean, baina urteekin Espainiako tindategi handiena bilakatu zen. 70 langile izatera iritsi zen. Izan ere, horixe izan zen tindategiaren galbidea; handiegia zen eta 1980. hamarkadako krisialdiak harrapatu zuen.

  • 1114 Tindategiko lanak egiteko, isocarroa

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Tindategiak "servicio a domicilio" ere bazuen. Isocarroa zen, 3 gurpildun ibilgailua, eta etxerik etxe ibiltzen zen arropa zikina jaso eta garbia banatzen. Amatiño ere sarri ibiltzen zen isocarroan, askotan ezkutuan.

  • 1114 Arropa tindatzearen garrantzia

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Tindategian esku-lan handia zegoen. Amatiñok ezagutu zuenerako nahiko mekanizatuta zegoen, baina lehenago ez. Eta tindatze-prozesua beti izan zen oso artesanala. Garai hartan arropa tindatzea oso lan garrantzitsua zen; arropa asko tindatzen zen. Horrelaxe ezagutu ziren, esate baterako, Amatiñoren gurasoak. Aita tindategian lanean zegoela, 13 urte inguruko neskatila sartu zen lantegira eta aitak esan ei zion, "zer? aittan abriguaz zuri trajia ein bihar detsue, ala?". Lehen hori oso arrunta zen. Oihalak askoz hobeak ziren, material ona, kalitatezkoa... arropak asko irauten zuen eta konpondu/tindatu egiten zen.

  • 1114 "Sikuan" garbitzea zer den (ura beharrean, kimikagaiak erabiliz)

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Tindatzeaz gainera, garbitu ere egiten zen arropa. Lehengo arropa desberdina zen (kotoizko asko), etxeetan ez zegoen labadorarik, uretan garbitu ezin daitekeen arropa... Horregatik, diru gutxiago egon arren, lehen arropa asko eramaten zen tindategietara. Batez ere, uretan garbitu ezin zitekeena, "lehorrean" garbitzen dena, petrolioaren eratorriak diren produktuekin. Disolbenteak erabiltzen ziren arropa garbitzeko. Lehen jende guzti-guztiak zituen artilezko berokiak edo gabardinak, eta tindategietan garbitu behar izaten ziren, etxean ezin ziren garbitu. Urtaro aldaketa iristen zenean, milaka-milaka gabardina biltzen ziren Margolan. Mendikadak. Udan, berriz, milrayas frakak eta udako arropak, eta abar.

  • 1114 Lutoaren eraginez, arropa asko tindatzen zen

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Lutoa ere oso garrantzitsua zen tindategietan. Familiakoren bat hiltzen zenean, senide guztiek arropa tindatu egiten zuten. Askotan, etxe batean norbait hilzorian bazegoen, Margolara joaten ziren abixatzera, senidea hil orduko arropa guztia beltz tindatu ahal izateko.

  • 1114 Familiaren tindategian lanean 16 urtez

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Amatiñok 15-16 urtez egin zuen lan aitaren lantegian, Margola tindategian. 18 urte bete berri hasi zen lanean eta 34 urtera arte, gutxi gorabehera (1979. urtera arte). Ofizioa ikastera ere joan zen kanpora (plantxatzen ikastera, eta abar), baina batez ere kudeaketa eta diru-kontuetaz arduratu zen.

  • 1114 Margolak 17 denda Euskal Herri osoan

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Tindategiko beste lanetako bat "arropa ateratzea" zen. Hau da, dendara sartu den arropa ea ondo markatu ote zen ziurtatzea. Arropa zikina zakuetan iristen zen Eibarrera, inguruko herrietatik, eta zaku horretan arroparen zerrenda eta albaranak ere iristen ziren. Eibarrera heldu ahala, jasotako guztia ondo zegoela ziurtatu behar zen. Margolak 17 denda izan zituen, Euskal Herrian barrena: Bergara, Plazentzia, Arrasate, Bilbo, Gasteiz, Donostia...

  • Bizente Areta Txahala errapera bota behar

    Vicente Areta Lezeta (1938) Eibar

    Txahal jaioberria behiaren errapera eraman eta esnea hartzen erakutsi behar izaten zaio. Mendian dabiltzanei ez, baina baserrian daudenei lagundu egiten zaie.

  • Bizente Areta Behien gaixotasunak: zuringa

    Vicente Areta Lezeta (1938) Eibar

    Behien gaixotasunak: "txuringia"; Ipurzuloa kanporantz irtetzen zaio behiari.

  • Bizente Areta Behien gaixotasunak: erroibea

    Vicente Areta Lezeta (1938) Eibar

    Behien gaixotasunak: txixan odola irtetzea; "erroibia", errapea gogortzeari esaten zaio. Behiak errape bakarra du eta lau titi. Erroibeak normalian titi bakarra harrapatzen du, edo alde erdi bat (titi bi).

  • Bizente Areta Behia ume eske

    Vicente Areta Lezeta (1938) Eibar

    Behia ume eske dagoenean, igarri egiten zaio. Normalean, urtean txahal bat egiten dute. Larre-behiak direnean, izkua inguruan eduki ezkero "bera enkargatzen dok". Etxeko behietan, albaitariari deitu edo izkua etxean izan ezkero, orduan txabolara eramaten dira izkua eta behia eta bertan lagatzen dira. Baserrian ez badago, auzoan dagoen izkoren bategana eramaten da. "Hi! botakotzak izkua?"