Hika hizketan

  • 1114 Kazetari zela, politikarekin topo egin zuenekoa

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    ELA sindikatuak bere kongresua 1977 inguruan Eibarren antolatu zuenean, lehenengo aldiz ukatu zioten berriemaile izatea; ELAkoek jakinarazi zioten beste bat ekarri zutela kazetari lana egiteko.

  • 1114 "Amatiño" eta beste gaitzizenak

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    "Mielotxin" gaitzizena Branka aldizkari klandestinoan erabili zuen. Zeruko Argian elkarrizketak "Koldo Olazabal" izenarekin sinatzen zituen, informazioa "Amatiño" moduan eta bestelakoak "Andikao" izenarekin.

  • 1114 Artikuluak idazmakinan idatzi eta errekadistarekin bidali

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    "Olivetti" idazmakina zeukan eta kopia egiteko papera jartzen zion, idatzitakoa gordetzeko. Errekadista bati ematen zion bidal zezan. Eztabaidak izaten zituzten luzeraren kontura.

  • 1114 Euskara batuaren arauak, 60. hamarkadan

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Euskara batuaren sorreraren bueltan hasi zen idazten. Bera idazten hasi zenerako, beraz, bazekien gutxi gorabehera arauak zein ziren. Harro dago hasieratik erabili izan duen euskararekin.

  • 1114 Euskara batuaren inguruko eztabaidak

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Euskara batuaren inguruan sortutako eztabaidak ideologikoak izan zirela dio.

  • 1114 Klandestinitatea bizi

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Klandestinitatea hurretik ezagutu zuten, bai kultura eta bai politikari dagokionez. Azalpenak ematen ditu.

  • 1114 Anaiaren ihesa, ETAn sartzeko gonbidapena eta beste

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Anaiak ihes egin zuen hemezortzi urterekin, 1965ean, eta tarteka agertu egiten zen. Normaltasunez bizi zuen egoera hori. ETAn sartzeko gonbidapena jaso zuenekoa kontatzen du. Burgosko epaiketaren harira, telegrama bidali zion Francori indultua eskatuz, beste askok bezala.

  • 1114 Euskalgintzan aritzearren, poliziarekin izandako arazoak

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Poliziarekin behin izandako arazoa kontatzen du: Axularren testuen kopiak kendu zizkieten. Rikardo Arregik prestatzen zituen alfabetatze klaseak emateko. Beste behin etxera etorri zitzaizkion poliziak Euskal Jaietako diru-kontuengatik.

  • 1114 Eibarren euskal kontzientzia piztea

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Kulturaleko Euskara Batzordearen helburuak aipatzen ditu; nagusiki, Eibarren euskal kontzientzia piztea. Deportiboarekiko aldeak azaltzen ditu.

  • 1114 Enpresariengana diru eske euskalgintzarako

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Enpresariengana dirua eskatzera joaten ziren Kulturaleko Euskara Batzordetik. Berari osabarengana joatea tokatzen zitzaion.

  • 1114 Euskal jaia, antzerkiak, hitzaldiak eta jaialdiak

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Euskal Jaia zen ekimen nagusia baina hari esker txistulari taldea zeukaten eta antzerki emanaldiak, hitzaldiak eta jaialdiak ere antolatzen zituzten. (Ramon) Saizarbitoria etorri zenekoa kontatzen du.

  • 1114 Mutikotako planak

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Mutikotan, futbolean egitera Arratera joaten ziren, baita Eztiagara edo Urkira ere. Zaldibarko Sallobentera joaten ziren bainatzera. Debara bizikletaz ere joaten ziren. Mutilak bakarrik ibiltzen ziren, hamabost urte ingurura arte.

  • 1114 Ermuko zinemara

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Ermura zinemara joaten ziren. Filmen sailkapena azaltzen du; bost mota zeuden. Zinema non zegoen esaten du.

  • 1114 Eibarko eskubaloi taldean

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Oronozko barnetegian egon zenean, eskubaloian hasi zen eta Eibarrera etorritakoan, jarraitu egin zuen. Aldagelak eta dutxak non zeuden azaltzen du. Eskubaloiko taldeko gehienak kanpoan ikasitakoak ziren.

  • 1114 Bere belaunaldiari tokatutako berritasunak

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Bere belaunaldiari tokatu zitzaizkion berritasunak azaltzen ditu: herria egitea, modernitatea (dantzalekuak eta beste), kafetegiak... Dirua zegoen, denerako (kirolerako zein kulturarako). Gizartea mobilizatzea, demokrazia ekartzea... tokatu zitzaiela dio. Olatuaren gainean joatearen sentsazioa izan zuten. Zortekoa izan dela dio.

  • 1114 Dena egiteko zegoen, baina aurrekoak ahaztu zituzten

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Euskararen, politikaren zein gizarte arloan gora egiten jarraitzea zaila ikusten du. Bere garaian dena erraza izan zela dio, dena zegoelako egiteko. Horren ifrentzua azaltzen du: aurreko belaunaldikoak aintzat hartu ez izana.

  • 1423 Abadeak zigortu egiten zituen

    Joxe Iturbe Garai (1933) Arrasate

    Abadeak zigortu egiten zituen. Oiloei harrika egitearren artaleen gainean belauniko ipini zituen mutikoak. Auzotarrek egurra eramaten zieten abadeari eta honek mutikoak ipintzen zituen egurra mozten.

  • 1423 Idiekin egurra garraiatzen zuen

    Joxe Iturbe Garai (1933) Arrasate

    Behiak, ardiak eta idiak zituzten etxean. Idiekin asko ibiltzen zen bera. Egurra garraiatzen jarduten zuen. Zuhaitzak trontzarekin botatzen zituzten.

  • 1423 Pinudiekin asko irabazten zen hasieran

    Joxe Iturbe Garai (1933) Arrasate

    Bera gaztea zela pinu askorik ez zegoenez, pinudiak zituenak irabazi handiak izaten zituen.

  • 1423 Gari eta artasoroak eskuz mozten zituzten

    Joxe Iturbe Garai (1933) Arrasate

    Gari eta artasoroak zituzten. Idiekin ibiltzen zen makina behin edo behin erabili zuten baina inguru malkartsuak direnez, igitaiarekin mozten zuten gehienetan. Belarra ere segarekin mozten zuten, baina gerora makina ekarri zuten, hiruren artean erosita.