Hika hizketan

  • 1114 1963an Zeruko Argian berriemaile, 1976an Deian

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    1963an hasi zen Zeruko Argiarentzat Eibarko berri-emaile. Lantegian ordu asko egiten zituen orduan. 1976an, Deia sortu zenean, lana eskaini zioten eta onartu egin zuen. Aitari esan zionean, oso momentu txarra pasatu zuen.

  • 1114 Untzagako eskolan eta Jardinetako institutuan

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Untzagan, udaletxean, ume txikien eskola zegoen, mojak maistra zituena. Corazonistetan lekurik ez, eta Jardinetako institutura joan zen, eskola nazionalera.

  • 1114 Bere abizenak irakasleak erdaraz, amak euskaraz

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Bederatzi urterekin, Corazonistetara joan zen. Giro espainola topatu zuen baina ez frankista. Abizenak gazteleraz idazten zizkioten eskolan, baina amak euskarazkoak zela beharko lukeen esaten zion. Orduan hasi zen nabaritzen jokaera bat baino gehiago zegoela.

  • 1114 Euskaraz argitaratzen zen guztia etxean

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Etxean politikaz entzun zuen lehen aldia, gurasoak Jose Antonio Agirreren hiletara joan zirenean izan zen. Aitak Etxezarretaren dendara bidaltzen zituen diskoak erostera eta Iraolagoitiarenera euskarazko liburuak erostera.

  • 1114 Aitak abertzaletasuna, amak irakurzaletasuna

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Etxean arbela zeukaten eta han berbak idazten zituzten. Arantzazuko egutegiaren orria irakurtzen zuten egunero. Aitak abertzaletasuna eta amak irakurzaletasuna transmititu dizkie. Anekdota bat kontatzen du.

  • 1114 Aitak euskalgintzari dirua

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Aitak dirua ematen zien ekintza edo argitalpen euskaltzaleei.

  • 1114 Barnetegitik aitari gutunak euskaraz

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Bilbon merkataritza-peritu ikasketak egitera joan zen baina ez zuen ezer egin. Handik barnetegira bidali zuten hamazazpi urterekin. Aitarekin gutun-trukea euskaraz egiten zuen eta amarekin erdaraz. Ez dauka gutunik gordeta.

  • 1114 Hamabi urterekin kontzientzia abertzalea

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Gogoan du hamaika-hamabi urterekin Euskal Herriko mapa marraztu zuela. Ordurako kontzientzia abertzalea bazeukala dio. Euskaraz argitaratzen zen guztia zegoen etxean.

  • 1114 Euskal burgesiaren defentsa

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Aitak, jakin arren aberatsen mundua erdalduna zela eta euskaldunena baserriarekin eta atzerakoia izatearekin lotzen zela, banaketa hori ez zuela onartzen azaltzen du; euskal burgesiaren defentsa egin zuen.

  • 1114 Burgesia euskatzalea eta erdalzalea

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Aitaren antzeko jokabidea eta ikuspegia (euskal burgesiaren defentsa) izan zuten batzuk aipatzen ditu. Bergarako burgesia ez zela euskaltzalea esaten du.

  • 1114 Lehenengo artikulua erdaraz hamabost urterekin

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Argitaratu zioten lehenengo artikulua erdaraz egin zuen, hamabost urte ingururekin. Idazteko zaletasuna betidanik izan du.

  • 1114 Kulturaleko euskara batzordea

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Kulturalean hasi zenean kide zituenak izendatzen ditu. Euskara batzordea zen elkartean euskaraz funtzionatzen zuen bakarra. Antzerki talde euskalduna sortzeko izan zituzten gorabeherak kontatzen ditu.

  • 1114 Euskara ikasle izatetik, irakasle izatera

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Kulturalean idazkari lanetan aritu zen, gustuko zuelako idaztea. Imanol Lazpiurrekin euskararen gramatika ikasten hasi ziren baina berehala irakasle lanetan.

  • 1114 Zeruko Argiako berriemaile

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Zeruko Argian berriemailea behar zutela eta animatu egin zen. Gero, kronikak idaztetik, informazio orokorra idazteko proposamena egin zioten eta asteburuetan joaten zen erredakziora idaztera. Han ibiltzen zen dirudun bakarra zen.

  • 1114 "Hoja del lunes"-en euskaraz artikuluak idazten

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    "Hoja del lunes de San Sebastian" (egunkarian) artikuluak idazten hasi zen, euskaraz, erdarazko laburpen batekin. Gerrarik egiteko interesik ez zuelako deitu zutela uste du.

  • 1114 70. hamarkadan informazioaren erreferentea

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Euskaraz informazioa bere hutsean eman zuen lehenengo idazlea izan zela dio. Idazle eta pentsalariak izaten ziren aldizkarietan idazten zutenak. 1972tik 1975era bitartean informazioaren erreferentea izan zela dio.

  • 1114 Zeruko Argia eta garaiko beste aldizkari batzuk

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Anaitasuna, ideologizatuagoa, Principe de Viana eta Herria ziren orduan Zeruko Argiaren antzekoenak. Oronozen zegoela, barnetegian, erdaraz egin arren euskaldunak ziren talde bat baziren, eta inguru hartan euskaraz egiten zela ohartzen ziren. Hango sukaldariari entzun zion lehenengo aldiz 1962an Zeruko Argia irten zela.

  • 1114 "Gazte naiz" saileko idazleak

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    1964an idazleen belaunaldia egon zen. "Gazte naiz" sailean idazten zuten, Zeruko Argian. Batzuk aipatzen ditu.

  • 1114 Zeruko Argian bere borondatez

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Zeruko Argiara lehenengo artikulua bere kabuz bidali zuen eta hala egin zuen hurrengo urteetan ere. Kobratu barik, dirua ipini behar izan zuen aldizkaria atera zedin.

  • 1114 Zeruko Argiako erredakzio taldea

    Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar

    Zeruko Argian erredakzio taldea zegoen. Izenak ematen ditu. Agintean zeudenak euskaltzaleak, moderatuak eta eliztarrak zirela dio.