Hika hizketan

  • 1423 Hiruzpalau gazta egiten zituzten egunean

    Joxe Iturbe Garai (1933) Arrasate

    Hamar urterekin hasi zen artzain. Zelai gutxi izaten ziren eta basoan ibiltzen ziren ardiak. 180 buru izaten zituzten. Egunean 3-4 gazta egiteko esnea izaten zuten.

  • 1423 San Isidrotik San Cristobal arte, mendian ardiekin

    Joxe Iturbe Garai (1933) Arrasate

    San Isidro ostean joan eta San Cristobal ingurura arte mendian ibiltzen ziren ardiekin.

  • Felisa Pascual Ucín Gaztetan, inguruko herrietako jaietara joaten ziren

    Felisa Pascual Ucín (1907) Eibar

    Gaztetan lagunak Untzagara joaten hasi ziren dantzara eta bera ere animatu zen pixkanaka. Baina etxera goiz itzuli behar izaten ziren ("ha izaten zan hanka-jokua...!"). San Roke egunean Debara joaten ziren trenez. Elgoibarrera eta Ermura oinez joaten ziren. Ermuan Juanito Lesarrik jotzen zuen pianoa. Gaztetako ibilerak.

  • Miren Areitioaurtena Pazko eguneko txistea

    Miren Areitioaurtena Isasi-Isasmendi (1921) Maria Bengoetxea Isasi-Isasmendi (1906) Ermua

    Telebistarik eta irratirik ez zegoen lehen. Etxerako arerioak direla uste dute. Lehenago afalostean txisteak kontatzen aritzen ziren. Mariak txiste bat kontatzen du.

  • Miren Areitioaurtena Abade txikiaren txistea

    Miren Areitioaurtena Isasi-Isasmendi (1921) Maria Bengoetxea Isasi-Isasmendi (1906) Ermua

    Txistea kontatzen du Mirenek.

  • Miren Areitioaurtena Mutilzahar baten ezkontzako txistea

    Miren Areitioaurtena Isasi-Isasmendi (1921) Maria Bengoetxea Isasi-Isasmendi (1906) Ermua

    Mariak kontatzen du pasartea barrez.

  • Miren Areitioaurtena Eibarko pilotariaren kontu barregarriak

    Miren Areitioaurtena Isasi-Isasmendi (1921) Maria Bengoetxea Isasi-Isasmendi (1906) Ermua

    Marino pilotariari gertatutako pasarte barregarriak.

  • 935 Gurasoak Urrategikoak; eskolatik irtetean jolasera

    Salome Uria Narbaiza (1945) Azkoitia

    Aita Ubegietatxokoa eta ama Zabaleta baserrikoa ziren, biak Urrategikoak. Eskolatik ateratzean etxean lan ugari bazuten ere saiatzen ziren etxeratu aurretik jolasean.

  • 935 Jolaserako asti gutxi

    Salome Uria Narbaiza (1945) Azkoitia

    Umetan futbolean, pilotan eta ezkutaketan ibiltzen ziren, besteak beste. Ez zuten astirik izaten jolaserako.

  • Maite Aldazabal Umetako jolasak Plaza Berrian

    Maite Aldazabal Larrañaga (1923) Azkoitia

    Umetan Plaza Berrian jolasten zuten. Soka-dantzan. "Txintxerriñen" aritzeko, harriekin egiten zituzten markak. "Zapoka" ere ibiltzen ziren.

  • Juanita Lejarreta Gerra hasierako oroitzapenak

    Juanita Lejarreta Garro (1920) Berriz

    Gerra zibila hasi zeneko oroitzapenak kontatzen dituzte Juanitak eta Pilarrek. Lehenengo milizianoak etorri ziren eta gero nazionalistak. Kanoiak jarri zizkieten baserri inguruan. Gerra sasoiko kanta abesten du Juanitak: "Los rojos corren como conejos caminito a Santander".

  • Imanol Amuriza "Abade edo fraide lapurrek"; arreba 12 urterekin neskame

    Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano

    Elizak kalte handia eragin zuen. Abadeei errespetu handia zieten. "Fraide edo abade lapurrek": abade edo fraide joateko propaganda egiten zuten, zerua irabaziko zutela esanda. Halaxe joan zen bere anaia. Bera etxean geratu zen, zaharrena zelako. Arreba 12 urterekin Mugarrara joan zen neskame, artzain lanera. Handik etxea ikusi eta negar egiten zuen.

  • Leire Larrañaga Azkoitia, herri euskalduna

    Leire Larrañaga Sudupe (1981) Azkoitia

    Azkoitia herri euskalduna izan da beti eta hala izaten jarraitzen du. Euskaraz bizi daiteke herrian. Hala ere, zaindu beharreko kontua iruditzen zaio, ez dagoelako ziurtatuta beti hala izango denik. Askotan, gainera, gaztelaniaz egiten digutenean halaxe erantzuten dugu, besterik gabe. Berak orain kontzienteki lehen hitza euskaraz egiten du beti.

  • Imanol Amuriza Etxanoko ermandadea

    Imanol Amuriza Sarrionandia (1937) Amorebieta-Etxano

    Garai batean elkartasun handia zegoen auzokoen artean. Ermandadea. Norbaiti ganaduren bat hiltzen zitzaionean, zer egiten zen. Beraiena Etxanoko ermandadea zen; zenbat baserrik parte hartzen zuten. Kuota ordaindu behar izaten zen eta diruzaina egoten zen. Domu Santu egunean egiten zuten urteko batzarra.

  • Berrizko limonada lantegia

    Mari Tere Alberdi Olabegoia (1944) Antonio Barajuen Oregi (1942) Berriz

    Limonada lantegia. Mari Tereren aitaren osabarena zen. Fama ona zuen Berrizko limonadak. Soda. Antoniok gogoan du astoa hartuta botila hutsekin nola joaten zen lantegira. Nortzuk ibili ziren limonada-lantegian beharrean. Gero Eibarrera eraman zuten lantegia.

  • Ama eta izeba Berrizko markesarentzat beharrean

    Mari Tere Alberdi Olabegoia (1944) Antonio Barajuen Oregi (1942) Berriz

    Mari Tereren ama markesaren sukaldaria izan zen eta izeba haren "señorita de compañía", janzten eta bestelako kontuetan laguntzen ziona. Markesarekin izan zuten harremana. Ezpata-dantzariei luntxa ordaintzen zien urtean behin. Herriko jendearekin jator portatzen zen. Mari Terek dio Karteruenean denda zegoela eta handik enkarguak eramaten zizkiotela markesari. Etxea barrutik. Markesarentzat lanean ibili zen jendea: sukaldariak, zerbitzariak, lorezaina, txoferra...

  • Markesak herriari eman zion laguntza

    Mari Tere Alberdi Olabegoia (1944) Antonio Barajuen Oregi (1942) Berriz

    Gerra zibila hasi zenean markesak Berrizen zeuden. Senarra Madrilerantzat abiatu zen zer gertatzen ote zen ikustera eta bidean hil egin zuten. Emazteak, kontra egin beharrean, jendeari laguntzea erabaki zuen. Mari Tereren osaba bati ere kartzelatik irteten lagundu zion. Herrian hainbat familiari laguntza ekonomikoa ere eman zien.

  • Damiana Belaustegi Hiletetako ohiturak

    Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata

    Garai batean auzokoren bat hiltzen zenean, egundoko otordua egiten zen. Hiletan gorpua ez zen eliza barrura sartzen. Bezperan auzokoak elkartu eta gaubeila egiten zen. Gorpua andariek eramaten zuten elizara. Auzoko mutilak izaten ziren andariak, normalean. Etxerik etxe hiletaren abisua eman behar izaten zuten.

  • Martina Arraztio Saralegi Alabetako baten jaiotza

    Martina Arraztio Saralegi (1926) Ataun

    Joxepaz erditu zenekoa kontatzen du. Behiak kolpea eman eta hurrengo egunean jaio zen alaba, Martina ikatzetara zihoala, bidean. Medikuak hika egiten zion. Umeari ebakuntza egin zioten eta ospitalean luzaroan egon zen. Erdaraz hitz eginez itzuli zela etxera kontatzen du. Bizimodu gogorra izan zuela kontatzen du.

  • Xebastian Kerejeta Oriako iturriak

    Xebastian Kerejeta Irazustabarrena (1934) Patxi Sorarrain Kortadi () Matias Urruzola Sarasola () Lasarte-Oria

    Oriako iturriak non zeuden.