Hika hizketan
-
Arrantzu toponimoa; errekak; mugak
Xebastian Kerejeta Irazustabarrena (1934) Patxi Sorarrain Kortadi () Matias Urruzola Sarasola () Lasarte-Oria
Oriako toponimia jasotzen. Arrantzu, Andoain aldera. Iturria eta garbitokia Andoain eta Urnieta arteko mugan. Errekak. Buruntzako tontorra.
-
Erdaraz, prestigioa lortzearren
Lurdes Badiola Aranguren (1960) Pello Legorburu Ibarguren (1956) Antzuola
Emakumeek erdararako joera handiagoa izan dutela diote. Zapalduta egonda, erdararekin hobeto ikusita egongo liratekeenaren ustean arituko zirela horrela emakumeak, esaten du Lurdesek.
-
Euskaraz egitearren, lankideek gutxietsi, pazienteek eskertu
Lurdes Badiola Aranguren (1960) Antzuola
Lurdesek kontatzen du Aita Mennin lan egin zuela eta langile denak erdaldunak zirela. Lankideek gutxietsi egiten zutela dio, eta bertako paziente euskaldunek, ostera, asko eskertu.
-
Auzo eta herri txikietako lagunak
Lurdes Badiola Aranguren (1960) Pello Legorburu Ibarguren (1956) Antzuola
Lehen baserritar emakumeek erdaraz egitearen arrazoietako bat konplejua zela dio Lurdesek. Umetan Bergarara eskolara joandakoan, auzo edo herri txikietako lagunak izaten zituen Lurdesek.
-
Telefonica zentrala eta balkoietako zapiak
Lurdes Badiola Aranguren (1960) Pello Legorburu Ibarguren (1956) Antzuola
Telefonoa oso berandu ipini zutela diote. Telefonica zentrala non zegoen kontatzen du Lurdesek, baita nola moldatzen ziren ere. Balkoian zapia aterata, elkar ulertzen zutenekoa kontatzen dute.
-
Antzuolako hizkera
Lurdes Badiola Aranguren (1960) Pello Legorburu Ibarguren (1956) Antzuola
Beste euskalki batzuetakoek ulertu ez diotenekoa kontatzen du Lurdesek. Pellok dio oso euskara aberatsa daukatela eta denean moldatu dela bere euskalkiarekin. Harreman motak elkar ulertzea errazagoa izatea dakarrela dio Pellok.
-
Tratanteak Arabara erdaraz ikastera
Lurdes Badiola Aranguren (1960) Pello Legorburu Ibarguren (1956) Antzuola
Pello tratantea izan da. Lehenago Arabara joaten ziren tratanteak erdaraz ikastera. Pelloren aittajunak zamorarrak etxera ekarri zituen morroi, semeei erdaraz erakutsi ziezaieten, baina zamorarrek euskaraz ikasi omen zuten.
-
Larru-lantegiak; kartutxerak egiten
Lurdes Badiola Aranguren (1960) Pello Legorburu Ibarguren (1956) Antzuola
Lurdesen amak kartutxerak egiten zituen eta anekdota bereziak izaten zituzten. Lau larru-lantegi aipatzen dituzte. Kartutxerak soldaduentzat egiten zituzten.
-
Lantegietan baserriko mutilak estimatuta
Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Genarok azaltzen du gazteak zirenean, erraz moldatzen zirela baserriko lanetan zein kalean. Kaletarrak, ostera, baserrian ez zirela moldatzen dio. Lantegietan baserriko mutilak estimatuak izaten zirela dio, arazoen aurrean konponbidea errazago topatzen zutelako, hala egiten ohituta zeuden-eta.
-
Garai bateko jostailuak: panpinak eta gurditxoa, buztina...
Karmen Irizar Aranguren (1948) Antzuola
Karmenek ezagutu zuen aitak egindako gurditxo bat, panpinentzat; bere ahizparen panpinari burua kendu zion, barruan zer zegoen ikusi nahian. Gabonetako jaiotza baserri inguruko buztinarekin egiten zuten.
-
Euskararen egoeraz
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Genarok dio baserriko euskara erabiltzen zutela lehen. Gaur egun hiriburuetan lehen baino gehiago egiten dela euskaraz dio. Karmenen ustez orain dagoen baino egoera hobean egon da euskara; kanpotik etorritakoek ikasi izanari esker izan dela azaltzen du.
-
Erdara euskararen gainetik
Karmen Irizar Aranguren (1948) Antzuola
Sasoi batean erdarak kategoria gehiago ekartzen zuela diote, bereziki emakumeen artean. Sasiletratu guztiak erdaldunak zirela dio Karmenek. Karmenek pasarte bat kontatzen du medikuarekin ezin elkar ulertu ibili zirenekoa.
-
Euskara aberasteko, erabili
Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Genarok dio euskara aberasteko erabili egin behar dela.
-
Neskek mutilekin joan behar tabernara eta feriara
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Domeka goizetan, meza ostean, mutilak tragoa hartzera joaten ziren tabernara. Neskek mutilekin joan behar izaten zuten tonika bat hartu nahi bazuten. Andrek feriaren batera joan nahi bazuten, gizonarekin joan beharra zeukaten.
-
Ezkondutakoan, soldatapeko lana lagatzen zuten andrek
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Ezkontzeko andrek lana laga egiten zuten. Soldata bakarrarekin bizimodua aurrera ateratzen zuten, baina emakumeek lan asko egiten zituzten etxean; esaterako, arropak josi. Karmenek kontatzen du umeek jakiten zutela gurasoak non zeuden. Oraingo egoerarekin alderatzen du. Zaintza lan handiak egiten ziren lehen; ez daki Karmenek aurrerapena ala atzerapena datorren.
-
Langileen eskubideak borrokari esker hobeak
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Genarok azaltzen du, logikoa litzatekeela baserria aurrera ateratzeko lana lagatzea, baina ez kalean bizitzeko. Karmenek, ostera, azaltzen du zaintza lanetarako ez zegoela inolako baimenik lantegian arituz gero, ezta atseden askorik ere. Orain dela berrogeita hamar urteko greba eta borrokei esker, orain lan baldintza hobeak daudela dio.
-
Antzuolako zinegotziak kartzelara manifestaldian parte hartzeagatik
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Genarok kontatzen du 1968ko maiatzaren leheneko manifestaldian Bergaran Antzuolako bi zinegotzi kartzelaratu egin zituztela bertan parte hartu zutelako. Ezkondu aurretik, soldata etxean entregatzen zuten. Orain gazteek gurasoetaz probetxua hartzen jarraitzen dutela dio Karmenek.
-
"Azkoittin pelotan eta Antzuolan beti narrutan" esaera
Karmen Irizar Aranguren (1948) Antzuola
"Azkoittin pelotan eta Antzuolan beti narrutan", esaera esaten zuten.
-
Alardeko aldaketak
Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
1980an alardean aldaketa handia izan zela eta harrezkero beste bi izan direla azaltzen du Genarok.
-
Zela bizi ondo
Karmen Irizar Aranguren (1948) Genaro Laskurain Lete (1942) Antzuola
Genarok dio konformidadea ere beharrezkoa dela, eta gutxika bada ere, beti aurrera egitea. Karmenek dio gutxi behar izatea eta osasuna direla ondo bizitzea. Karmeni aitak esaten zien: "bost irabazi eta sei ez gastatu, lau". Karmenek oso gaizki ikusten du oraingo gizartea, kontsumo oso handian sartuta dagoela dio.