Hika hizketan

  • Mertxe Odriozola Neskatilen eta mutikoen jolasak diferenteak

    Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati

    Nesken eta mutilen jolasak diferenteak ziren. Mertxek mutikoekin jolasten zuen, inguruko baserrietan denak mutikoak zirelako. Kozineketan jolasten zuen Donostiako lehengusuarekin. Eskolan mutilak futbolean eta neskak briletean. Pote-poteka denak elkarrekin. Sakaponak.

  • Mertxe Odriozola Elizaren indarra gutxitzen-gutxitzen

    Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati

    Beraien garairako elizak ez zuen hainbesteko indarrik. Umeak zirenean bai: mezetara baraurik. Konfirmazioa egin zuten, lanean hasi ostean, baina gero mezetara ez ziren joaten. Ezkondu aurretik konfesatzera joaten ziren batzuek.

  • Mertxe Odriozola Baserriko lanen banaketa

    Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati

    Baserriko lanak mutilek egiten zituzten, eta etxekoak neskek. Lustrea atera, arropa plantxatu... arbia ateratzera zakua buruan ipinita joaten ziren. Amak denetik egiten zuen, kanpoan zein barruan lana. Amak jezten zituen behiak ere.

  • Mertxe Odriozola Zerbitzu soziala egin behar

    Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati

    Eskolan ikasi zuten josten, baina gutxi. Bainika. Zerbitzu soziala egin behar izan zuen Mertxek, gidabaimena atera ahal izateko, eta han ere bainika eginarazi zioten.

  • Mertxe Odriozola Ezkondutakoan lanean jarraitu zuten lehenak

    Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati

    Ezkontzean normala zen lana uztea. Garai lantegian beraiek izan ziren lehenengoak jarraitzen, eta kritikatu egin zituzten. Beraien taldean gehienak geratu ziren. 18 urterekin istripua izan zuen Edurnek, eta bi urte egin zituen bajan. Mertxek ez zeukan asmorik lantegian hainbeste urte pasatzeko; sartu zenean esaten zuena kontatzen du: ezkondu ala monja, baina lantegian hainbeste urtean ez.

  • Mertxe Odriozola Emakumeak gutxien kobratzen den postuetan eta postu txarrenetan

    Mertxe Odriozola Igartua (1956) Edurne Olalde Igartua (1958) Oñati

    Lan berean berdin kobratzen zuten gizonek eta emakumeek, baina gutxien kualifikatutako postuetan ipintzen zituzten emakumeak, eta, horrenbestez, gutxien kobratzen den postuetan. Eskulana emakumeentzat eta automatizatua gizakumeentzat.

  • Mari Karmen Inza Nesken eta mutilen arteko lan banaketa baserrian

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Nesken eta mutilen lanak baserrian. Marijek, lau anaia zituenez, kanpoko lan gutxi egin behar izan zuen. Eurenean neskek etxe barruko lanak egiten zituzten. Anaiak soldadu joan zirenean bakarrik tokatu ei zitzaion sardea hartzea. Mari Karmenek itulan edo ortuan lan egiten zuen. Ortuko lanak askotan emakumeen ardura izaten ziren. Bestelako lanak ere egin behar izaten zituen, anaiak gazteagoak zituen eta. Garia ereiteari noiz utzi zioten.

  • Mari Karmen Inza Bekatua emakumeekin lotzen zen

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Elizak indar handia zuen sasoi batean. On Migel apaiz emakumezalearen inguruko kontuak. Haurdun geratzen ziren emakume ezkongabeak aldarera igoarazten zituzten meza nagusitan, herri osoaren aurrean lotsagarri uzteko. Bekatuak emakumearekin lotzen ziren beti eta ondorioak ere emakumeek jasaten zituzten.

  • Mari Karmen Inza Kaltea eragin arren, elizak indar handia

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Elizak kalte handia egin zuen Marijeren ustez. Franco paliopean ibiltzea, jainkoa bakarrik ibil zitekeen lekuan ibiltzea, harrigarria egiten zitzaion garai bateko ezkerreko jendeari. Hori ikusi arren eta herrian nahi zuena egiten zuen abade emakumezale bat egon arren, elizak bete egiten ziren. Fenomeno berezia da sinesmenarena.

  • Mari Karmen Inza Emakumeek, ezkondutakoan, lana utzi?

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Garai bateko emakumeek lana uzten zuten ezkontzen zirenean. Gainera, dotea ematen zitzaien. Gerora, emakumeek lanean jarraitzeko aukera izan dute, baina Marijek dio ez ote zitzaien lana bikoiztu orduan, etxeko zereginak egiten emakumeak jarraitu zuelako.

  • Mari Karmen Inza Gizonezkoak umeak zaintzen hasi zireneko kontuak

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Emakumeek askotan ez dutela zaintza lana besteen esku utzi izan dio Marijek, autokritika eginez. Gizonezkoak umeen zaintzan hasi ziren garaietako kontuak. Mari Karmenek kontatzen du ume-zain zebilen aitona bati "zer, oilarra txita zain?" esan ziotela. Zaintza gizonen esku uzten zuten emakumeak kritikatu egiten ziren.

  • Mari Karmen Inza Gizonezkoak etxeko lanetan edo umeen zaintzan

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Garai bateko gizonak ez zeuden ohituta etxeko lanak egiten. Arrebak baldin bazituzten, haiek egiten zituzten etxeko lanak; esaterako, anaien oinetakoak garbitzea. Pixkanaka aldatzen joan da, baina oraindik ere bide luzea dagoela dio Marijek. Gizonezko batzuk orain dela gutxi hasi dira etxeko lanak edo umeen zaintza osoki euren gain hartzen.

  • Mari Karmen Inza Gizonezkoek lehentasuna saltokietan

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Erosketak egiterakoan, emakumeek ekonomiari gehiago begiratzen diotela dio Mari Karmenek. Garai batean, saltokietan ilaran zain zeudenean, gizonezkoei lehentasuna ematen zitzaiela kontatzen dute.

  • Mari Karmen Inza Garai bateko "puxetia" eta lehenengo garbigailuak

    Mari Karmen Inza Iñurritegi (1953) Marije Ugarte Garitaonandia (1956) Oñati

    Garbigailua asmakizun onenetakoa izan dela diote, aurretik emakumezkoek eskuz garbitu behar izaten zituzten arropak eta. Garai bateko mekanikarien arropak garbitzea nolako lan nekagarria izaten zen. Etxera lehenengo garbigailua eraman zutenean, Marijeren amak ez zuen nahi izarak han sartzerik, izan ere "puxetia" zeremonia antzeko bat izan zen amarentzat. Izaren garbiketa prozesu luzea izaten zen; gero, ilargi betea zegoenean, zelaian zabaltzen ziren, xaboia emanda, eta biharamunean urarekin astindu.

  • Xeferi Erostarbe Txorizotxo eguna nola ospatzen zuten

    Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati

    Umetan Txorizotxo eguna nola ospatzen zuten kontatzen du Bittorik. Basora joan, txorizoa makilan sartu eta sutan erre ostean, jan egiten zuten. Mendi guztia su txikiz beteta ikusten zen. Umeek eskolan jai izaten zuten.

  • Xeferi Erostarbe Arropak garbitzeko prozesua

    Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati

    Garai batean arropak garbitzeko, xaboia eman eta ontzi handi batean ipintzen ziren. Gainean trapu bat ipini eta sutako hautsa botatzen zen eta haren gainetik ur irakina. Erramua ere botatzen zuten, usain gozoa emateko. Garai bateko harizko arropak. Bittorik errekan arropa nola jotzen zuten azaltzen du. Besteek garbitokia zuten arropak astintzeko. Orain garbitokia berritu egin dutela dio Enkarnak, nahiz eta erabili ez.

  • Xeferi Erostarbe Sutako hautsa, arropak eta ontziak garbitzeko

    Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati

    Gazteak zirenean arropa sasi gainean esekitzen zen, sikatzeko. Sutako hautsak oso ondo garbitzen zituen arropak, baita ume txikiei jartzen zitzaizkien zapiak edo hilerokoarekin zikindutakoak ere. Sukaldeko ontziak garbitzeko eta distira emateko ere erabiltzen zen. Sukaldean nola jartzen ziren tapak zintzilik.

  • Xeferi Erostarbe Emakume baserritarra lan eta lan

    Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati

    Ezkondu eta gero lan ugari: etxeko lanez gain, umeak zaindu behar. Baserriko emakumeek ez zuten izaten ezertarako astirik. Gizonak askoz libreago ibiltzen ziren; neguan Mantxuenera joaten zirela jokora dio Enkarnak, andreak etxean lanean utzita. Gizonak lantegietan lanean hasi zirenean, etxera diru apur bat ekartzen zutelako, gustura. Ugaztegira ere joaten ziren jokora gizonak. Han Araotzen baino giro hobea egoten zela diote.

  • Xeferi Erostarbe Bittori, haize motak bereizten abila

    Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati

    Bittoriren senarra ehiztaria zen eta andreari esaten zion goizean goiz jaiki eta haizea nondik zetorren begiratzeko. Oraindik ere "haizeari igartzen" ona dela dio Bittorik. Haize klaseak: "nafar-hegoia", "amillana", "gaztel-hegoia", "gorbeixanua"... Zuhaitz motak ere ondo ezagutzen dituztela diote.

  • Xeferi Erostarbe Etxean egindako aulkiak

    Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati

    Enkarnaren senarrak gereziondo egur ugari omen zuen ganbaran gordeta, erretiroa hartzen zuenean, altzariak egiteko. Sukaldeko aulki ugari hark eginak direla dio. Bittorik zumitzarekin aulkien ipurdiak nola egiten zituen azaltzen du.