Hika hizketan
-
Lehen arropa konpontzen eta gaur egun nahita apurtzen
Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati
Neguan denbora gehixeago izaten zuten eta beti zerbait egiten aritzen ziren. Izara zaharrei buelta eman eta nola josten zituzten. Apurtutako prakak josten ibiltzen ziren sarri eta, horregatik, ez dute gustuko gaur egun prakak apurtuta eramateko dagoen moda. Tatuajeak eta sudurreko eraztuna ere ez dituzte gustuko. Garai batean idiskoari jartzen zitzaion muturrean eraztuna, mendean hartu ahal izateko.
-
Mutikoek abadeari itzulitako ordaina
Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati
Bittorik Enkarnaren anaiaren inguruko pasadizo bat kontatzen du. Behin abadeak mutikoei merienda emango ziela agindu zien, egurrak sartzearen truke, baina ez zuen hitza bete. Gero, mezatan mutikoek abadeari egin ziotena.
-
Elizaren eta abadeen indarra; aldaketa Gabilondo abadearekin
Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati
Garai batean dena zen bekatu. Dantza egiten zuten neskak kongregaziotik botatzen zituzten. Denak egoten ziren kongregazioetan sartuta. Behin "Markesaren alaba" abesten ari zirelako elizpetik bidali zituztela dio Bittorik. Orduko abadeak; gazteak ziren eta ezin zutela eraman besteak ondo pasatzen ikustea uste dute. Abadeei ere ezkontzeko aukera eman beharko zitzaiela pentsatzen dute. Gabilondo abadeak ekarri zuen aldaketa herrira.
-
Aste Santuan eliza zaintzen, deabrua etor ez zedin
Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati
Aste Santuetako ohiturak. Gau eta egun elizan egoten ziren, txandaka, zaintzen, deabrua etor ez zedin. Ordu erdi belauniko eta ordu erdi eserita. Emakumeak egunez eta gizonezkoak gauez. Elizak indar handia zuen.
-
Emakumeentzat ez zen lanik falta baserrian
Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati
Emakumezkoen eta gizonezkoen lanak baserrian. Neguan neskak josten ikastera edo jatekoa prestatzen ikastera joaten ziren. Asko neskame joaten ziren gero. Mutilak neguan etxean eta, bestela, basoan ikazkintzan asko. Orbela batzen, ira ebakitzen, gurdia kargatzen... zer lan egiten zituzten. Negua hobeto pasatzen zuten baserrian, baina emakumeek beti aurkitzen zuten lanen bat egiteko: haria egin, umeentzat arropa josi...
-
Emakumeak prakak janztea bekatu
Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati
Emakumeek ez zuten prakarik janzten. Enkarnaren koinata senide moja bisitatzera joan zen prakak jantzita eta moja asko asaldatu zen. Xeferik, berriz, San Blasak bedeinkatzera elizara bonbatxoak jantzita joan zen ezagun bati abadeak nola kargu hartu zion kontatzen du. Etxeko gizonen prakak janzten zituzten, baserriko lanetarako edo eguraldi txarragatik behar izanez gero.
-
Lehenengo garbigailuak
Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati
Garbigailua lagun ona dela diote. Enkarnak izan zuen lehenengo garbigailua Otsein markakoa zen eta ura bota behar izaten zitzaion, arropa astintzeko. Gaur egun jada arropa erdi-sikatuta irteten da. Kalean lehenago hasi omen ziren garbigailuak baserrietan baino. Aurretik arropak astintzera errekara joaten zirela dio Bittorik.
-
Neskei etxera lagundu ostean, mutilak berriz tabernara
Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati
Garai batean emakumeak tabernan sartzea bekatua zen eta eurak kanpoan geratzen ziren, gizonak tabernara sartutakoan. Dantzan egitearren, mutilek ordaindu egin behar izaten zuten. Ez zuten diru askorik izaten. Araotzen "faborez" eskatzen zieten mutilek neskei, dantza egiteko. Neskei etxera lagundu eta gero, mutilak tabernara itzultzen ziren. Ugaztegitarrak nondik bueltan joaten ziren etxera.
-
Iluntzean, gustuko mutilak etxera laguntzeko zain
Frantziska Erostarbe Aginagalde (1931) Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati
Dantzan egiteko mutilek neskei "faborez" eskatzearena Araozko kontua omen zen. Neskak iluntzean zain egoten ziren, ea gustuko mutila etorriko ote zen etxera laguntzeko. Gustuko mutilaren arreta erakartzeko egiten zituztenak.
-
Gerra sasoian Beasainen neskame
Bittori Goitia Larrañaga (1928) Oñati
Bittori gerra sasoian Beasainen egon zen neskame. Soldaduak zeuden bera egon zen etxean eta azpian okindegia. Nolako gosea pasa zuen adierazten duen pasadizoa kontatzen du. Ahizpa Zumarragan zegoen eta haren bitartez Antzuolako beste etxe batera joan zen gero.
-
Elizako sermoi gogorrak; doktrina
Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928) Oñati
Ezkondu aurretik sexu-harremanak izatea ez zen errespetuzkoa. Ukitu txiki batzuekin konformatzen zirela dio Bittorik. Mendean hartuta zeuzkatela dio Xeferik, elizan sekulako sermoiak botatzen zizkieten eta. Doktrina euskaraz ikasten zuten elizan eta eskolan gaztelaniaz. Behin maistrak bazkaltzera joan gabe zigortu zituenean gertatutakoa.
-
Doktrina eta "kantzela"
Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia
Doktrina eta "kantzela" ematen zituzten; igandeetan beraien mezak izaten zituzten, uniformea jantzita.
-
Gaztetatik abarketen zoruak josten
Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia
Arratsaldeetan laborea ematen zuten eta josten aritzen ziren eskolan bertan mojekin. Azkoitia alpargatengatik zen ezaguna. Bera ere gaztetatik hasi zen alpargaten zorua josten, amari laguntzen. Zoruak dendetan hartzen zituzten eta josi ondoren entregatu eta dirua jasotzen zuten ordainetan. Etxe atarietan aritzen zen jendea abarketen zoruak josten.
-
Baztarrikaldean denda
Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia
16 urterekin josten ikasten hasi zen Azpeitian; Azpeitiko emakume bat zuten irakasle. Bizikletaz joaten zen beste bi lagunekin batera. Baztarrikaldean denda eduki zuten eta Argik han lan egiten zuen; denetarik saltzen zuten. Argiren ahizpa plazan egoten zen postuan saltzen.
-
Arropak astintzera Baztarrikaldeko albergara
Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia
12 urterekin, artean eskolan zebilela, etxe bateko garbiketa lanetan ibili zen goizez. Garbiketak eskuz egiten zituzten. Arropak astintzera gasolindegi atzera eta Baztarrikaldeko albergara joaten ziren; 6 aska zeuden. Etxean bazuten garbigailua eta xaboi-hautsa erabiltzen zuten.
-
Etxeko zoruaren garbiketa
Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia
Etxeko zorua astero garbitzen zuten belauniko jarrita eta lurrari distira argizariarekin ateratzen zioten.
-
Dendarako fruta autobusez Donostiatik
Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia
"Txantonenekua" izenez ezagutzen zen euren denda, etxekoen gaitzizena horixe baitzen. Hala ere, denda ez zen beraiena, errentan zeukaten. Non zegoen denda azaltzen du. Argi egoten zen dendan lanean eta amak laguntzen zion tarteka. Dendako janaria merkatariek eramaten zieten eta fruta Donostiatik ekartzen zuen Argik berak autobusez joanda.
-
Gaztetatik dendari lanetan; orduko txanponak
Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia
Gazte-gaztetatik hasi zen dendan lanean eta jende ugari ezagutu zuen. Baserritarrak joaten zitzaizkion gehien dendara. Orduko txanponen aipamena egiten du. Astelehenetik igandera lan egiten zuen, ez zuten denda ixten.
-
Kontzesioko bederatziurrenak
Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia
Lagunak azkoitiarrak zituen, baina dendako lana zela eta ez zen ateratzen. Elizara igandero joaten ziren. Anai-arreben aipamena egiten du. Kontzesioko bederatziurrenak eta "ejerzizioak" zer izaten ziren azaltzen du. Baltsean dantza eginez gero kongregaziotik botatzen zituzten.
-
Konfesio, errezo eta eliz-ohiturak
Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia
Konfesatzera goizetan joaten ziren hamabostean behin Don Domingo apaizarengana. Zigorrak errezoak izaten ziren; neskek eta mutilek era ezberdina zuten konfesatzeko. Etxean afalondoan errezatzeko ohitura zuten, Argiren aita oso fededuna baitzen. Eliza atarian pasatuz gero, aitaren egiteko ohitura zuten.