Hika hizketan

  • 1282 Konfesio, errezo eta eliz-ohiturak

    Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia

    Konfesatzera goizetan joaten ziren hamabostean behin Don Domingo apaizarengana. Zigorrak errezoak izaten ziren; neskek eta mutilek era ezberdina zuten konfesatzeko. Etxean afalondoan errezatzeko ohitura zuten, Argiren aita oso fededuna baitzen. Eliza atarian pasatuz gero, aitaren egiteko ohitura zuten.

  • 1282 Garai hartako lutoa

    Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia

    Gurasoak hilez gero, beltzez jantzi behar izaten ziren, lutoaren arabera, eta beste senitartekoren bat hiltzen zenean zuri-beltzez janzten ziren. Garai hartan bi jaunartze egiten ziren; bakoitzak nahi zuen arropa eramaten zuen jaunartze egunean.

  • 1282 Dantza lotua bekatu

    Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia

    Madariaga auzoko lagun bat zuen eta bertako jaietan oinez joaten zen erromeriara. Trikitixan dantza egiten zuten, dantza lotua debekatua baitzegoen. Bi taberna zeuden.

  • 1282 Aitaren dziplina zela eta goiz etxeratu behar

    Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia

    Azkoitiko zinemak Olimpia zuen izena; bera ez zen askotan joaten. Aitak diziplina handia jartzen zien etxean eta garaiz etxeratu behar izaten zuten.

  • 1282 18 urterekin mutil-lagunarekin hasi zenean

    Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia

    18 urterekin hasi zen mutil-lagunarekin, azkoitiarra zen. Konfiteriara edo paseatzera joan ohi ziren. Aste Santuan debekatua egoten zen mutilarekin ateratzea. Argi dendan egoten zen lanean eta senargaia bertara joaten zitzaion, ez zuten telefonorik izaten elkarri deitzeko.

  • 1282 22 urterekin ezkondu zen Urrategin

    Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia

    22 urterekin ezkondu zen Urrategin. Ezkontzako janzkera deskribatzen du. Alamedan egin zuten bazkaria sendikoekin. Ezkon-bidaian Madrilera joan ziren izeba batengana, trenez.

  • 1282 Orduko janzkera eta orrazkerak

    Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia

    Eguneroko bizimoduan erabiltzen zituzten arropak deskribatzen ditu. Kontxitaren ile-apaindegira joaten zen eta permanentea egiten zuen.

  • 1282 Lagunartean puntua egiten

    Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia

    Azkoitiko dendak izendatzen ditu. Arropak dendan erosi edo izeba jostun batek egiten zizkien. Argik umetatik ikasi zuen josten eta bera ere aritzen zen jantziak egiten. Kalera poltsan puntua egiteko orratzak hartuta ateratzen ziren eta lagunartean berriketan aritzen ziren laborea egiten.

  • 1282 Fideoa, makarroiak eta sakarina kontrabandoan

    Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia

    Gerra denboran janaria errazionamenduan egon zen, eta txartel batekin erosten zen jana. Dendako kontuak eskuz egiten zituen. Argiren aita fideo, makarroi eta sakarina kontrabandoan ibiltzen zen Elgoibarko fundizioan lanean zebilen garaian. Guardia Zibilekin kontuz ibili behar izaten zuten, zaintzen ibiltzen ziren eta.

  • 1282 Otorduetako jakiak

    Argi Larrañaga Aldazabal (1933) Azkoitia

    Eguneroko otorduetan talo-esnea, baba... jaten zuten. Igande eta egun berezietan, garbantzuak eta jaki bereziak jaten zituzten. Erregenetan normalean ez zuten oparirik jasotzen.

  • Juan Zabaleta Otarretarako egurra Beizamatik ekartzen

    Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia

    10 urterekin otarregintzan lanean hasi zenean, otarreak baserriko lan ugaritarako erabiltzen ziren. Otarretarako egurra Beizamako herriaren baso sailetatik ekartzen zuten mando gainean. Enkantea egiten zen basoko egurra nork ustiatuko zuen erabakitzeko.

  • Juan Zabaleta Basotik egurra lortzeko egin beharrekoa

    Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia

    Basora egur bila joaten zirenean, egurra aukeratzeko zer irizpide izaten zituzten aipatzen du. Egurra mozteko eta garraiatzeko nola moldatzen ziren azaltzen du.

  • Juan Zabaleta Egurrik onena: gaztainaren txertaka

    Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia

    Egurra biltzean, gaztainaren txertaka bilatzen zuten, hura izaten baitzen onena; zergatik den onena azaltzen du.

  • Juan Zabaleta Txertakek izan beharreko ezaugarriak

    Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia

    Txertakek 6-7 urte izatea komeni zen, lodiak izan behar zutelako. Otarreko zati bakoitzerako neurri zehatzeko egurrak behar izaten dira.

  • Juan Zabaleta Egurra basotik putzura

    Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia

    Egurra lortutakoan, etxera ekartzen zuten putzuan sartzeko. Putzuan pilan uzten zituzten, harriz kargatuta, ur gainera igo ez zitezen. Uretan egonda, egurra ez zen lehortzen, eta labera sartzeko moduan egoten zen.

  • Juan Zabaleta Zumitza uretatik labera

    Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia

    Zumitza uretatik ateratzean, sutan sartu eta bigundu egiten zen. Labeak nolakoak izaten ziren lehen azaltzen du.

  • Juan Zabaleta Egurra laurdentzen

    Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia

    Egurra labetik ateratzean, punta mozten zaio, eta egurra laurdendu egiten da. Egurra nola lantzen duen erakusten du, eta egurraren zati batzuen izenak aipatzen ditu.

  • Juan Zabaleta Zumitz motak eta haien zatiak

    Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia

    Otarre klasearen arabera zumitz meheagoa edo lodiagoa mozten da. Zumitz meheak zertarako erabiltzen diren azaltzen du. Zumitzaren bihotz aldea zer den azaltzen du.

  • Juan Zabaleta Otarrea muntatzen hasteko azken ukituak

    Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia

    Zumitzak moztean, leundu egin behar dira. Eta orduan, zehar-zumitzak prestatzen dira.

  • Juan Zabaleta Otarrearen moldea eta tamainak

    Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia

    Otarrearen erdian moldea jartzen da. Otarrearen tamainaren arabera, molde bat edo beste erabiltzen da. Matxetearekin zumitzaren gainean emanda, gogortu egiten da hura. Zumitzaren zabaleraren arabera, ilara kopurua aldatu egiten da.