Hika hizketan
-
Otarrearen ezpatak zorroztea
Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia
Otarrea egiten amaitzeko, "ezpatak zorrozten" dira, eta erakutsi egiten du nola egiten den hori.
-
Otarreak neurtzeko moduak
Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia
Otarreak zer neurritakoak izaten ziren aipatzen du. Orain, ordea, neurtzeko modua aldatu egin da.
-
Aulkiak eta oheak ere egindakoa
Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia
Otarreak egiteaz gain, aulkiak eta oheak ere egin izan ditu. Aulkiak egiteko, baina, material gozoagoa behar izaten da.
-
Otarreen erosleak lehen eta orain
Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia
Lehen, otarreak egiten zituztenean, erosle asko izaten zituzten. Nongo bezeroak izaten ziren aipatzen du. Lehen otarre gehiago behar izaten ziren; gaur egun, ordea, beste material batzuk erabiltzen dira gehiago. Otarreak egiteko, denbora asko behar izaten da; prozesu guztia laburtzen du.
-
Gizonak eta emakumeak otarreak egiten
Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia
Lehen jende asko aritzen zen otarreak egiten. Gizonek zumitza ateratzen zuten; emakumeek otarreak josi eta zumitzak apaintzen zituzten.
-
Gaztainak lehen eta orain
Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia
Gaztainak ez zuen gaitzik edukitzen lehen; orain, ordea, bai. Gaitzak zuhaitzari zertan eragiten dion azaltzen du. Lehengo eta oraingo gaztainak alderatzen ditu. Gaur egun oraindik gaztaina Beizamatik ekartzen du.
-
Otarregintza ikastea eta egurra garraiatzea
Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia
Lehen ez zegoen irakaslerik otarregintza erakusten zuenik. Norbera bere kontura ikasita etortzen zen lanera tailerrera. Orain egurra traktorearekin ekartzen dute, baina lehen nola ekartzen zuten azaltzen du.
-
Otarre-erosleekiko tratua
Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia
Otarreak eginda zeudenean, Azpeitiko estaziora eramaten zizkieten erosleei eta eskura jasotzen zuten haien ordaina.
-
Otarregintzaren etorkizuna
Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia
Beti egin izan du lan otarregintzan. Baina orain ez dio etorkizunik ikusten. Gainera, zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta makalago egiten dira otarreak.
-
Nuarbe eta otarregintzaren arteko lotura
Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia
Nuarbetarrek otarregintzarekin izandako loturaz hitz egiten du. Otarregintza, hala ere, lanbide gogorra da: zer ordutegi izaten zuten azaltzen du.
-
Otarregileen arteko batasuna.
Juan Zabaleta Aramendi (1935) Azpeitia
Otarren prezioak ez jaisteko, otarre-saltzaileak elkartu egiten ziren, eta adostu egiten zuten zenbatean saldu. Otarregileen elkarte bat ere bazegoen lehen Nuarben, eta haiek zer funtzio izaten zituzten azaltzen du.
-
Garai bateko Landeta
Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia
Garai bateko Landeta nolako zen kontatzen du. Artasoro onak omen ziren Landetan. Errezoa eta lana ziren nekazarien arma.
-
Landeta erriberako azken ardiak
Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia
Landeta auzoko Antzibarrena "Artzaikoa" baserrian jaio zen. Imanolen aitona artzain ibilia zen Izarraitzen. Landeta erriberako azken ardiak Antzibarrenakoak izan omen ziren.
-
Auzoko errotak
Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia
Baserrian ez zuten errotarik, baina inguruan baziren bi errota: Orandaundi eta Atxubiaga. Artoa garia baino gehiago lantzen zen.
-
Bederatzi anaia eta arreba
Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia
Familia bakoitzean 10 ume izaten ziren. Bederatzi anaia eta arreba ziren Imanolen familian. Inguruko baserrietan ere familia handiak ziren. Elizako sinesmenei buruz hitz egiten du.
-
Auzolanean egindako eskola eta maristak
Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia
Landetan bazen "eskola zaharra" esaten zioten eskola. Garai batean, mendiko ikatzak jasotzeko biltoki zahar bat auzolanean egokitu, eta eskola jarri zuten bertan. Kaleko emakume bat joan ohi zen eskolak ematera. Zazpi urtera arte ibili zen han. Zazpi urtetik 14ra bitartean, Azpeitiko maristetan ibili zen.
-
Urola erdialdeko bertsolaritzaz
Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia
Azpeitia aldeko bertsolaritzaren historiari buruz hitz egiten du. Urola erdialdeko azken 100 urteetako bertsolaritzaren bilakaera du hizpide. Duela 100 urte, Azkoitia izango omen zen zonaldeko eta "seguru asko Euskal Herriko" herririk bertsolariena; "bertsolari on gehien zegoena". 'Etxeberritxo', 'Urkiolei', Atanotarrak, Aldazabal, 'Otsolarre', 'Olaberritxo', 'Bixko'... bertsolariei buruz hitz egiten du.
-
Azpeitia aldeko bertsolariak
Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia
Orain dela 80 urte Azkoitiko bertsolaritzaren indarrak Azpeitia aldera egin zuen. Garai hartan, Txapel eta Zepai koinatuak, Uztapide zestoarra, Basarri errezildarra, Loidisaletxe anaiak... aipatzen ditu. Txillarramendi auzokoak ziren Zepai eta Txapel, eta Joxe Lizaso ere bertan egin zen bertsolari, ama bertakoa baitzuen. Francisco Iturzaeta, Patxi Kostita, bertso-jartzailea eta Korostietako bertsolariak, Artañolatarrak... aipatzen ditu.
-
Gerra aurreko bertso-giroa
Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia
Gerra aurrean, plazan gutxi egiten zen bertsotan. Azpeiti aldeko bertsolaritza tabernakoa zen, eta horregatik ez zegoen garai hartan emakume bertsolaririk. Emakumeak debekaturik baitzuen tabernara sartzea. Hitzarekin jolas baino, hitzarekin "borroka" egiten zuten; "azkena zein isildu, oilar gisa aritzen ziren". Horregatik, jende ikasiaren artean bertsolaritza gaizki ikusia zegoen, "mozkorren festa" esaten zioten.
-
Bertsoaren bilakaera: tabernatik antzokira
Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia
1920ko hamarkadan, Manuel Lekuona apaizak Oñatin bertsolaritzaren aldeko agerpena egin zuen. Aitzol lagun zuela, 1935eko Txapelketa antolatu zuen. Txapelketa hartako finalean parte hartu zuten, besteak beste: Basarri (txapelduna), Uztapide, Txapel, Zepai...


