Hika hizketan

  • Imanol Lazkano 'Zepai', bertsolari "okurrentea"

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Zepai bertsolariari buruz hitz egin du. Tinbre oneko bertsolaria zen. Bi doinurekin aritzen omen zen soilik. Bertsotan egindako ateraldiekin plaza bereganatzen zuen. Hizketan ere bizia eta umore onekoa zen, "berezia oso".

  • Imanol Lazkano Santa eskeko saioak, txapela eranztekoak

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Imanol Lazkanoren mutikotako oroitzapenak. Landetako baserrietan bertsoa oso gertutik segitzen zen. Santa eskeko saioak aurretik iragartzen ziren: aurrez jakiten zen zein bertsolari eta zer kuadrilla izango ziren urte horretan. Bertsolariek ate ondoan egiten zuten lanari buruz hitz egiten du. Bertso-saio horiek hizketarako gai izan ohi ziren.

  • Imanol Lazkano Santo Tomas egunean, plaza mutu

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Mutil koskorra zela, Santo Tomas egunean Azpeitiko plazan izaten ziren bertso-saioak gogoratzen ditu. Bi-hiru bertso buruan hartu ohi zituen; gero, etxean kantatzeko. Saio horietan, Basarri eta Uztapide jakinekoak izaten ziren, eta hirugarrena, berriz, Txapel, Zepai edota Loidisaletxe izan ohi zen.

  • Imanol Lazkano Bertso ibilerak

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Belaunaldi arteko zubi-lanaz hitz egiten du. Berak miresten zituen bertsolariekin abestu izanaz, bertsolarien jarrera eta lanaz eta entzulearekin konektatzeaz aritzen da.

  • Imanol Lazkano Bertsolari izatea

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Bertsolari izateaz eta sinisteaz hitz egiten du.

  • Imanol Lazkano Oñatin, 10 bat saio urtean

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Plaza asko egin izan dituen garaian, ikastolen inguruan antolatzen ziren saioetan eta, Oñatin saio ugari izaten zituen. Urtean, 10 bat saio izaten zituen han. Oñatiarrak esker onekoak direla dio.

  • Imanol Lazkano Bertsotarako gogo-aldartea

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Bertsotan egin aurreko gogo-aldarteaz aritzen da. Saio batera joateko deitzen dutenean, gustura hartzen da abisua, baina garaia iritsitakoan, agian, ez da gogorik izaten edota alderantziz.

  • Imanol Lazkano Norbere buruaren epaile

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Zaila da bertsoa bukatu gabe geratzea. Ezer asko esan gabe bada ere, bertsoak bukatu egin ohi direla dio. Saio baten aurrean, bertsolaria ez omen da bere burua epaitzeko egokiena, norberak sufritu duenaren arabera egiten baitu lanaren neurketa.

  • Imanol Lazkano Bertsolari azpeitiarrek puntutan fama

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Bertsolari azpeitiarrek puntutan izan dute fama. Puntutan aritzeari buruz hitz egiten du.

  • Imanol Lazkano Bertsokerak

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Bertsokera ezberdinei buruz hitz egiten du. Batera aritzen diren bertsolariek antzeko errima eta hizkuntza edukitzea garrantzitsua dela dio.

  • Imanol Lazkano Bertsotarako euskara

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Bertsotan egiteko erabili izan duen euskara du hizpide. Euskara batua sortu aurretik, bertsolaritzak euskara batu bat bazuela dio. Elizak euskara lantzeko garaian izan duen eragina azpimarratzen du.

  • Imanol Lazkano Bertsolaria, esponja bezala

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Bertsolaria esponja edo belakia bezala da; entzuten eta ikusten duen dena bere artxiborako jasotzen du. Hizkuntza da bertsolarien lehengaia, eta hori landu egin behar da.

  • Imanol Lazkano San Agustinpean erositako bertsopaperak

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Bertsopaperak. Igandetan, meza ondorenean, Azpeitiko San Agustinpean bertsoak kantatu ondoren, bertsopaperak saltzen zituzten. Imanolek bertsopaperak erosi edota bertsoren bat buruan hartu ohi zuen.

  • Imanol Lazkano Azkenengo bertsopaperen salmenta

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Azkenengo bertsopaperak, duela 50 urte inguru salduko ziren kalean. Aizarnako neska bati jarritako bertsoak ziren. Gero etorri ziren lehiaketarako bertsopaperak.

  • Imanol Lazkano Bertsoa, baserritik kalera I

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Errepresio garaiko bertsolaritzaz hitz egiten du. 60. hamarkadan bertsolaritzak lan garrantzitsua egin zuen. Protesta giroan, bertsolaritzak bere bidea egin, eta baserri girotik kalerako saltoa eman zen. Azpillaga, Lopategi, Joxe Agirre eta Lizaso, Igartzabal, Lazkao Txiki eta Gorrotxategi bertsolariak aipatzen ditu.

  • Imanol Lazkano Bertsoa, baserritik kalera II

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Bertso eskolen sorreraz hitz egiten du. Patxi Goikolea, Joanito Dorronsoro... aipatzen ditu. Bertso-eskolak, bertsolaritzarentzako bigarren bultzada izan ziren. Xabier Amurizaren 'Hiztegi errimatua'k jendea bertsotan egitera gonbidatzen zuen.

  • Imanol Lazkano Bertsolarien kolektiboa

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Bertsolarien arteko harremanaz hitz egiten du. Elkarren artean ondo eramateko beharra du hizpide.

  • Imanol Lazkano Bertsozale elkartearen sorrera

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Bertsozale elkartearen sorreraz hitz egiten du. 1986ko bertso txapelketaz hitz egiten du.

  • Imanol Lazkano Kalean, euskara "narratsagoa"

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Landetatik gora eta Landetatik behera euskara ezberdin hitz egiten zen. Landeta zen muga. Kalekoan, beti egin izan da euskara "narratsagoa". Kaleko hizkeraz hitz egiten du.

  • Imanol Lazkano Matxinbenta eta Urrestillako euskara

    Imanol Lazkano Uranga (1936) Azpeitia

    Matxinbenta, Nuarbe, Urrestilla eta Azpeitiko euskara du hizpide. Elkarren arteko diferentziak nabarmentzen ditu.