Hika hizketan
-
Artzape euskara elkarteko lehendakari
Jon Ander De la Hoz Arregi (1992) Getaria
Getariako euskara elkarteko lehendakaria da Jon Ander. Bertako aldizkarian dabil, nahiz sei urte atzera galzorian egon zen.
-
Fraide eta mojak, etxerik etxe, eskean
Aurora Artetxe Larrañaga (1927) Pilar Larrañaga Aranbarri (1931) Azkoitia
Arantzazuko fraideak joaten zitzaizkien eskean eta baita mojak ere. Askotan lotsagabe portatzen zirela diote. Adibide batzuk azaltzen dituzte.
-
Etxean ere egiten zen xaboia
Aurora Artetxe Larrañaga (1927) Pilar Larrañaga Aranbarri (1931) Azkoitia
Arropak garbitzeko, xaboi-pastillak egoten ziren. Baina Pilarrek dio etxean ere egiten zela xaboia; harategian seboa erosi eta urarekin eta hauts batekin egosi egin behar izaten zen. Gero, hoztutakoan, zatiak egin.
-
Etxea garbitzeko erabiltzen ziren landareak
Aurora Artetxe Larrañaga (1927) Pilar Larrañaga Aranbarri (1931) Azkoitia
Etxea garbitzeko, udaran, "iluntzixe" batzen zuten. Ganbara garbitzeko, txilarrarekin egiten zituzten erratzak. Pilarrek dio beste landare bat ere ona izaten zela zikinik handienak kentzeko. Logelak "bendiekin" (menda-belarrarekin) garbitzen ziren, usain ona uzteko . Baserrietako emakumeek batu egiten zituzten, kalean saltzeko.
-
Denek ontzi batetik jateko ohitura; eguneroko jakiak
Aurora Artetxe Larrañaga (1927) Pilar Larrañaga Aranbarri (1931) Azkoitia
Aurorak dio ontzi batetik jaten zutela denek euren etxean. Pilarrek ere ezagutu zuen hori, baina ume-umetan. Lurrezko platerak izaten zituzten. Bazkaltzeko, egunero babak. Igandeetan garbantzuak. Afaltzeko, baratxuri-zopa edo, arto sasoian, artoa edo taloa eta esnea. Postrean sagar edo gaztaina erreak, sasoia zenean. Arroz-esnea ere egiten zen. Aurorak umeei ahia egiten zien.
-
Haurdun zeudenak Urrategira, San Ramon Nonatori eskaria egitera
Aurora Artetxe Larrañaga (1927) Pilar Larrañaga Aranbarri (1931) Azkoitia
Haurdun zeuden emakume asko Urrategira joaten ziren, San Ramon Nonatori dena ondo joan zedin eskaria egitera. Garai batean elizako horman zegoen santuaren irudia margotuta. Nolakoa zen azaltzen dute. Horma berriz margotzean, irudia estali zuten. Aurorak pasadizo bat kontatzen du.
-
Gerraosteko gosetearen eragina erakusten duen anekdota
Manolo Larrañaga Juaristi (1927) Azkoitia
Gerraostean ez zegoen jatekorik eta gosea pasa behar. Orduko gosetearen eragina erakusten duen anekdota bat kontatzen du, bere amaginarrebaren ingurukoa.
-
Lantegian irabazitakoarekin ilobari jertsea erosi
Matxo Larrañaga Iturbe (1919) Azkoitia
Maitxoren gazte-denboran emakume askok lan egiten zuten lantegietan. Hasieran lantegietan ez zegoen araurik, nagusiek agintzen zuten. Gerora lan-baldintzak hobetzen joan ziren. Gogoan du behin diru dezente jaso zuela batera eta diru harekin `Taita´renean jertse bat erosi zion ilobari. Zortzi ordu egiten zituzten lantegian.
-
Neskek prakarik ez; bizikletan ere gonarekin
Matxo Larrañaga Iturbe (1919) Azkoitia
Pertxungoak ziren Intxausti lantegiko nagusiak. Kalean zer arropa erabiltzen zuten. Prakarik ez. Bizikletaren ere gonarekin. Behin on Domingo abadeak neskatila bati elizan esan ziona. Elizara buruko zapiarekin joan behar izaten ziren emakumeak. Bankuen ordez, aulkiak egoten ziren. Gauzak asko aldatu dira.
-
Billetea aurkitu zuenekoa
Matxo Larrañaga Iturbe (1919) Azkoitia
San Juaneneko taberna ondoan Erriberaneko emakumea egoten zen saltzen. Behin billete bat topatu zuen Maitxok eta lehengusuak esan zion etxera joandakoan amari emateko. Pregoia atera zuten, norbaiti galdu bazitzaion, jakinarazteko esanez. Baina ez zen jaberik azaldu.
-
Erromerietatik dantzalekuetara
Tiburtzio Olabe (1912) Durango
Domu Santuetan hasita, erromeria egoten zen igandero Abadiñon, harik eta San Blasak pasatu arte. Erromeriak debekatu zituztenean, dantzalekuak irekin zituzten inguruetan. Trabaku. Salterain alkateak dantza lotua debekatu zuen.
-
Bekatuak ez dira existitzen
Tiburtzio Olabe (1912) Durango
Bekatuaz eta hil ostean etorriko denaz duen iritzia. Bekatua ez dela existitzen dio. Gero zer etorriko den ez duela axola dio, gurea oraingoa da eta.
-
Zeruan lekurik ba ote?
Tiburtzio Olabe (1912) Durango
Garai batean elizak zuen indarra. Bazkaldu orduko arrosariora joan behar. Sarritan errezatzen erdi-lo. Garai bateko jendeak derrigor izan behar zuela zerua irabazita diote, baina agian ez omen da lekurik egongo. Infernuaren inguruko gogoetak.
-
Bartzelonan gerra bukatuta, etxera
Inaxio Onandia Telleria (1912) Ermua
Bartzelonan zegoela, ezin izaten zuen Ermuko berririk izan. Han gerra bukatuta, Ermura etorri zen, 1937ko otsailean. Gerra garaian Bilbon jokatu zuen.
-
Elizak emandako txartelak
Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata
Jaunartzea egiteko, pazkoetan edo konfesioetarako txartela lortu behar izaten zen. Etxebarrian egon zenean, txartela lortu nahian, gertatu zitzaiena. Zer zen asko pentsatu gabe joaten ziren elizara.
-
Athletic eta Real Union taldeen zaleak
Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar
Athletic eta Real Union ziren ezagunak inguruan. Eibarren gehienak Athletic-eko zaleak ziren, Bilborekin harreman handiagoa zegoelako, baina Real Union taldeak ere zale asko zituen herrian. Anekdota bat kontatzen du gazteleraz. Atletic-eko zaletasuna eskola jolasorduko kontuengatik sortu zitzaion.
-
Behiak arrastaka eraman eta eskua ebaki
Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata
Albaitaria etorri zen ganadua txertatzera eta auzoko gizon bati laguntza eskatu zion, goiko txabolara joateko. Behi batek ez zuen sartu nahi. Damianak soka erantsi zion, baina beldurtu egin zen eta arrastaka eraman zuen. Eskuan ebaki handia egin zuen. Ez zuen basaz beterik Muxikara joan nahi, baina halaxe eraman zuten. Ospitalean odola sartu behar izan zioten. Eskua hainbestean geratu zitzaion.
-
Berreñoko eskolan sukaldea eta komuna
Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata
Eskolan bi arbel eta liburuak zeuzkaten. Maistrak jan ahal izateko, sukaldetxo bat ere bazegoen, eta baita komuna ere. Beraiek eskola baino beherago zegoen Aurtentxe baserrian jaten zuten bazkaria, eta arratsaldean berriz eskolara. Asteburuetan eskolarik ez eta basahuntzen pare ibiltzen ei ziren.
-
Umeak balen bila; moroak ikusteko zain
Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata
Gerra sasoiko oroitzapenak. Balak lurrean sartzen zirela ikusita, haiek topatzen ibili ziren anaia eta biak, arriskuaz jabetu barik. Ez zitzaien ezer gertatu. Moroei buruz gauza bitxiak kontatzen zituzten eta haiek ikusteko zain egon ziren, baina ez zuen bakar bat ere ikusi. Jende askok alde egin zuen etxetik, ahal zuena gurdian hartuta. Eurei etxetik irteteko eskatu zieten milizianoek, baina denbora gutxirako izan zen.
-
Gernikako bonbardaketan hildako auzokoak
Damiana Belaustegi Jaio (1924) Mendata
Gernika bonbardatu zuten egunean, ama harantz abiatu zen, arrautza otzara buru gainean hartuta. Bonbak hasi zirenean, errekara sartu eta etxera itzuli zen. Beheragoko baserrikoak arratsaldean joaten ziren Gernikara. Gizona eta bi seme hil ziren bertan. Alaba bi egunera etxean azaldu zitzaien, noraezean. Etxe horretako kide asko hil ziren gerratean.