Hika hizketan
-
Erribera baserria
Mari Consuelo Domenech Arrieta (1938) Maria Angeles Domenech Arrieta (1940) Maria Jesus Domenech Arrieta (1937) Azkoitia
Amamari Eustakia `Erribera´ esaten zioten, aita Erribera baserrikoa zuelako. Kukuherri auzoan dago baserria. Garai batean pobreenetakoa omen zen. Abadeak mendi puntatik baserria bedeinkatu zuela eta bertakoak zer erantzun eman zion.
-
Emakumeak, langile finagoak
Maria Angeles Domenech Arrieta (1940) Maria Jesus Domenech Arrieta (1937) Azkoitia
Arrieta gestorian emakumezkoak gehiago ziren gizonezkoak baino. Bulegoetan emakumezko gehiago egoten zela diote, finagoak eta merkeagoak (gutxiago ordaintzen zitzaielako) zirelako. Gizonezkoak azkarrago entretenitzen direla beste kontu batzuekin diote. Lantokian enkarguak egiten zituen mutikoa hondarrez beteta etortzen zela kontatzen du Maria Angelesek.
-
Egunkari asko saltzen zituzten
Mari Consuelo Domenech Arrieta (1938) Maria Angeles Domenech Arrieta (1940) Maria Jesus Domenech Arrieta (1937) Azkoitia
Egunkari asko saltzen zuten; larunbatetan 1000 ale. Azkoitiarrak irakurzaleak direla diote. Orduko egunkariak: "La voz de España", "Diario Vasco", "La Gaceta del Norte"... "La voz de España" saltzen zen gehien. Zer prezio izaten zuten. Hileko lehen astelehenean garestiago.
-
Umeentzako mendiko kanpamentuak
Mari Consuelo Domenech Arrieta (1938) Maria Angeles Domenech Arrieta (1940) Maria Jesus Domenech Arrieta (1937) Azkoitia
Anaitasuna Mendi Bazkunak umeentzako kanpamentuak antolatzen zituen, Larraskandan, Martirietan... Azkenengo egunean festa egiten zuten, jolasak eta bestelako ekintzak antolatuta. Begirale moduan nortzuk ibiltzen ziren. Kanpamentuei esker herrian mendizaletasuna bultzatze zela diote. Hernanitik etorritako talde batek behin laguntza eskatu zien. Haiekin izandako tirabirak.
-
Getariatik Zarautzera ikastera
Jon Ander De la Hoz Arregi (1992) Getaria
Batxillergoa egitera Zarautzera joan zen, kuadrillako askorekin batera. Horregaitik dio jauzia ez zela oso handia izan.
-
Getariako jaiak
Jon Ander De la Hoz Arregi (1992) Getaria
Getariako jaiak aipatzen ditu Jon Anderrek pasarte honetan, orokorrak eta auzoetakoak.
-
Getaria, herri txikia
Jon Ander De la Hoz Arregi (1992) Getaria
Astean zehar eta asteburutan egiten dituztenak kontatzen ditu Jon Anderrek.
-
Getarian euskararik gabe bizitzerik bai?
Jon Ander De la Hoz Arregi (1992) Getaria
Herri euskalduna da Getaria, eta testuinguru euskaldun honek atzerritarrak ere euskara ikastera daramatza, batez ere ume eta gazteak.
-
Gaztelaniaz, ez guztiz eroso
Jon Ander De la Hoz Arregi (1992) Getaria
Ingurua guztiz euskalduna badu ere, urteekin gaztelaniaz hitz egitean geroz eta erosoago sentitzea lortu du Jon Anderrek.
-
Zaletasunak: kirola eta bertsoa
Jon Ander De la Hoz Arregi (1992) Getaria
Kirolzalea da oso gaztetatik Jon Ander. Irakurtzea, musika eta bertso mundua ere gustatzen zaizkio. Bertso-eskolan aritu zen gazteagoa zenean.
-
Futbola baino, giroa nahiago
Jon Ander De la Hoz Arregi (1992) Getaria
Triatloian trebatzen ari da gaur egun Jon Ander, bigarrengoa prestatzen. Bestela, arraunean urte mordoa ibili zen. Futbolarekin ere txikitatik izan du harremana, baina nahiago du futbola inguratzen duen giroa, kirola bera baino.
-
Arrauna, afizio eta lan
Jon Ander De la Hoz Arregi (1992) Getaria
Arraunean ibili ondoren, irratian hasi zen arraunaren inguruan lanean.
-
Idazteko zaletasuna
Jon Ander De la Hoz Arregi (1992) Getaria
Herri aldizkarietan, Berrian eta Argian kolaboratzaile ere ibili izan da. Gaztetatik gustatu izan zaio idaztea eta egunkariekin harremana izatea.
-
Parrandan, Zarautzera
Jon Ander De la Hoz Arregi (1992) Getaria
Zumaia aldera jo beharrean, Zarautz aldera jotzen dute parrandara, ikastera, kiroldegira...
-
Getaria eta Bilbo, oso ezberdinak
Jon Ander De la Hoz Arregi (1992) Getaria
Ikasketak direla medio, Gasteizen eta Bilbon bizi izan da. Euskararekiko kontzientzia hartzea ekarri zion Bilbon bizitzeak, eta harrezkeroztik lehen hitza euskaraz egiten saiatzen da.
-
Getarian, kalera egiteko joera
Jon Ander De la Hoz Arregi (1992) Getaria
Kalean egoteko ohitura handia dago Getarian, sozializazioa bertan gertatzen baita. Gaztetxea ere bilgune sendoa da herrian.
-
Getaria eta turismoa
Jon Ander De la Hoz Arregi (1992) Getaria
Herrian turismoa geroz eta handiagoa da, tartean, Valenciaga museoak duen ospeagatik, eta baita telesailetan eta filmetan herria agertu izanagatik ere.
-
Turismoa: aberastasuna eta arriskua
Jon Ander De la Hoz Arregi (1992) Getaria
Turismoak herrian jende mordoari ematen dio lana, baina Jon Anderren iritziz, neurriz eta tentuz ibili behar da turismoarekin, arriskutsua ere baitauka.
-
Itsasoko lana berriro zabaltzen ari da
Jon Ander De la Hoz Arregi (1992) Getaria
Itsasoan lanean jende gutxiago dabil gaur egun, baina gazteek berriro ekin diote itsasoko lanean aritzeari.
-
Sare sozialak eta hauen erabilera
Jon Ander De la Hoz Arregi (1992) Getaria
Sare sozialak lanerako zein aisialdirako erabiltzen ditu.