Hitanoari buruzko pasarteak

  • Mariasun Ibabe Ezezagunekin hikarik ez

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Emakumeek ez dute ezezagunekin hika egiten (gizakumeek errazago). Jakin egin behar dute besteak errejistro hori darabilela. Gizonezkoak gehiago sozializatu izan dira emakumeak baino, baina aurreko belaunaldietako kontua dela diote. Beraiek beraien amak baino askoz askeagoak izan dira.

  • Mariasun Ibabe Zer egin hitanoa galdu ez dadin

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Hitanoa galtzen dabil: ezer egin beharko al litzateke? Hika ikastaroak beharrezkoak direla diote. Goiena Telebistak batua erabiltzen dute. Euskalkien lekua hedabideetan eta ikastetxeetan. Ahozkoan bertako euskalkia erabili dute biek.

  • Mariasun Ibabe Arrasateko euskalkia ere arriskuan

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Eskolan euskalkia entzutea garrantzitsua iruditzen zaie. Askotan irakasleek ez dakite bertako hizkera. Arrasateko hizkera galtzeko arriskuan dago. "Larue" hitza (horia), adibidez, jada ez da erabiltzen. Ezin da dena ikastetxeen esku utzi. Etxeko transmisioaren garrantzia.

  • Mariasun Ibabe Hika irakastea eskoletan?

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Amaiak dio tarteka entzuten direla gurasoen artean euskaraz egiteko kanpainak, baina ez nahikoa. Eskolan hika lantzea ere ondo ikusten du, bertsolaritza lantzen den moduan. Hika ikastaroek ere jarraipena behar dute, ez solteak izan.

  • Mariasun Ibabe Umeek erdararako joera

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Eskolatik irtenda erdaraz egiten dute ume askok. Ez zaie kanpotarrei errua bota behar. Baliteke arabiarrek gehiago egitea bertakoek baino. Hika ikastaroak egon dira Arrasaten. "Hikalagunak" izateko gertu daude, "ahal dutenean".

  • Mariasun Ibabe Appa Hi! aplikazioari buruz

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Appa hi! aplikazioari buruz hitz egiten dute. Amaiari oso erraza iruditu zaio. Modu ona iruditzen zaie hika ikasteko. Inportantea da ez moztea, hanka sartuaz ikasteko.

  • Aloña Jauregi Hitanoa beti azken mailan gelditzen da

    Aloña Jauregi Irastorza (1980) Zaldibia

    Euskara ustez aberatsa duten herrietan, lehenengo euskarari eutsi behar zaio eta gero hitanoa bultzatu. Hika beti amaierarako gelditzen da.

  • Julen Abasolo Hika norekin

    Julen Abasolo Gallastegi (1963) Resu Abasolo Gallastegi (1958) Aretxabaleta

    Anai-arrebekin hika egin izan du, anai gazteenarekin izan ezik. Emakumeekin, arrebekin bakarrik egiten duela dio. Gurasoek zuka egin izan diotela uste du, baina amak aginduetarako erabiltzen zuela gogoratzen dute.

  • Resu Abasolo Hika norekin

    Resu Abasolo Gallastegi (1958) Aretxabaleta

    Ahizpen artean hika egin izan dute. Anaia gazteari ez diote egin izan. Lehenagoko baserri giroko lagunekin hika egiten du. Hasierako lankideekin hika egiten jarraitzen du. Geroko lagun eta lankideekin zuka egin izan du.

  • Resu Abasolo Seme-alabei ezin hika egin

    Resu Abasolo Gallastegi (1958) Aretxabaleta

    Seme-alabei hika egitea ez zaio irteten eta askotan leporatzen diote erakutsi ez izana.

  • Resu Abasolo Hika baserritarrekin lotuta

    Resu Abasolo Gallastegi (1958) Aretxabaleta

    Askotan hika baserriarekin lotu izan dela dio Resuk.

  • Julen Abasolo Etxean aginduetarako hika

    Julen Abasolo Gallastegi (1963) Aretxabaleta

    Seme-alabei hika egitea kosta egiten zaio Juleni. Anaia gazteenak lagunekin hika egiten du. Etxean aginduetarako erabiltzen zuten hika.

  • Julen Abasolo Hitanoa, gertutasuna eta konfiantza adierazteko

    Julen Abasolo Gallastegi (1963) Aretxabaleta

    Hogei urte gazteagoei hika egiten die Julenek, baina zuka erantzuten diote. Gertutasuna eta konfiantza adierazteko modua dela dio.

  • Julen Abasolo Hika egitearren, haserre

    Julen Abasolo Gallastegi (1963) Resu Abasolo Gallastegi (1958) Aretxabaleta

    Hika zakarra denaren iritzia sumatu izan du Resuk, eta oraindik ere badagoela dio. Hika egitearren haserre egin izan diotenik ezagutzen dute.

  • Julen Abasolo Hitanoaren egoera herrian

    Julen Abasolo Gallastegi (1963) Resu Abasolo Gallastegi (1958) Aretxabaleta

    Herrian hika ez dagoela egoera onean eta galtzen joango dela uste dute. Gazte batzuk gogotsu ikusten dituzte eta, izatekotan, halako taldetxoetan dute itxaropena.

  • Julen Abasolo Hitanoa nola indartu

    Julen Abasolo Gallastegi (1963) Resu Abasolo Gallastegi (1958) Aretxabaleta

    Kontsumitzen den kulturarengatik, oso zail ikusten du Resuk euskaraz egitea. Hika berpiztekotan, gazteen artean piztuko dela uste du Julenek. Arlo zehatz bati esker gorakada etor litekeela uste du Resuk.

  • Julen Abasolo Hitanoa, euskara ikasteko karga ala pizgarri?

    Julen Abasolo Gallastegi (1963) Resu Abasolo Gallastegi (1958) Aretxabaleta

    HItanoari baino, euskarari bultzada ematea ikusten du Resuk garrantzitsuagoa. Ez dakitenentzat hika karga bat izan daitekeela uste du. Julenek uste du hikak lagundu dezakeela euskarari eusten.

  • Josu Lasagabaster Hika etxetik jaso du

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aretxabaleta

    Aitak, amak eta osabak hika egin izan diote beti berba. Etxean jaso du. Amak anai-arrebekin eta lagunekin hika egiten du. Auzotarrek haien artean hika egiten dutela dio.

  • Josu Lasagabaster Hika zeinekin egiten duen

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aretxabaleta

    Nagusiagoei zuka egiten die. Bere adin ingurukoak izan eta konfidantzazkoak direnei egiten die hika. Neskei ere egiten die, arrebei batez ere. Semeei hika egitea ohikoagoa izan da alabei egitea baino. Lagun artean ere egiten du hika.

  • Josu Lasagabaster Lagun artean hika gerora hasi ziren

    Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta

    Bere inguruan hika egiten dutenak baserriarekin loturaren bat dutenak izaten direla uste du. Denborarekin hasi izan dira hika lagun artean, gerora. Hika egitea erabaki baten ondoriozkoa eta landutakoa izan dela dio Aitorrek.