Hitanoari buruzko pasarteak
-
Hika entzun arren, egiteko lagunak falta
Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta
Batzuek hika etxean jaso arren etxean, gurasoei nagusiagoak izanda, ez diete hika erantzuten eta lagun artean ere ez dute umetan egiten. Kuadrillan hikarako ohitura badago natural, errazagoa izaten da besteek ikastea ere.
-
Semeari hika egitearren kontu hartu ziotenekoa
Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta
Hika egitea gaizki ikusita egon dela entzun izan du Aitorrek. Mutikoei hika egitearren agure batek kontu hartu zionekoa kontatzen du Josuk. Aitorrek ez du ohiturarik hartu oraindik semeari hika egiteko.
-
Aitak eta izebak hika egin diotelako ikasi du
Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta
Aitak eta izebak hika egin izan diote. Amandreek eta aitajaunak zuka egiten zioten. Aitak alabari zuka egin izan diola dio. Auzokoen artean entzun izan du hika baina haiekin egiteko aukerarik ez du izan.
-
Auzotarrak hika
Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta
Josuren auzoan emakumeek ere hika gizonek beste egin izan dute; Aitorrenean, amandreak ahizpa zaharrenarekin ez.
-
Bertako aditz-taulak lagungarri
Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta
Eskolan euskara batua ikasi zuten. Bertako irakasleek bertako euskara erabiltzen zuten ahozkoan. Batuko hika tauletatik eta telebistatik ikasi zuten. Aretxabaletako aditz-taulak ere baliagarri egin zaizkio Aitorri.
-
Hika indartzeko aukerak
Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta
Hikako formak ikasitakoan, ohitura hartzea dela zailena dio Aitorrek. Hala ere, gazteen artean gaztelerari aurre egiteko aukera bakartzak ikusten du. Hikak gertutasuna eta konfidantza ematen dutela uste du. Josuk uste du zail dagoela hika indartzea, transmisioa apurtuta dagoelako.
-
Hika nahastean
Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta
Hika eta zuka nahasten dutenak izaten dira, baita mutilei moduan neskei egiten dietenak ere. Egitea dela garrantzitsuena diote. Kuadrilla askotan batzuk hika hasi direla diote.
-
Beste herrietako gazteekin hika
Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta
Josuri samurragoa egin izan zaio beste herri batzuetako lagunekin hika egitea. Hikak konfidantza ematen duela, gertukoa dela eta zuka baino zuzenagoa dela uste dute.
-
Hika erabiltzeko arauak
Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta
Denekin hika egiten duten batzuek ez dute zuka jakin ere egiten. Inork ez die argi esan hika norekin erabili. Adinean saltoa badago, zaila egiten zaio Josuri hika egitea. Aitorrek entzunda du hika zela garai batean gehien-gehien berba egiten zena.
-
Hika, euskara gordetzeko aukera
Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta
Hika gorde den herrietan euskara ere gehiago gorde dela uste dute. Hikak euskara gordetzeko aukera gehiago ematen duela uste du Aitorrek. Hika baserritarrekin lotu izan da herrian.
-
Hika, berrogei urtetik gorakoen artean bakarrik
Josu Lasagabaster Altube (1980) Aretxabaleta
Berrogei urtetik gorakoen artean, hika egiten dute batzuek, kontzientziagatik eta entzun egin dutelako. Baina hortik beherakoek egitea oso zail ikusten du Josuk. Eskolatik etxera euskara kaxkarragoarekin datozela ere sentitu izan du.
-
Beraien buruei hika
Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta
Josuk hika egiten die txakurrei. Beraien buruei hika egiten diete biek.
-
Hika pizteko aukerak
Josu Lasagabaster Altube (1980) Aitor Zubizarreta Zubia (1979) Aretxabaleta
Euskara kontzienteki bueltatu direnentzat, aukera izan daitekeela hika aritzea uste du Aitorrek. Herrietako gazteak hika egiteko elkartzea aukera bat izan daitekeela uste du Josuk. Parrandara, musikara... gerturatzea aukera bat izan daitekeela uste du.
-
Zeinek egiten dion hika
Ixak Sarasua Antero (1999) Aretxabaleta
Ixaki aitak zuka eta hika egin izan dio. Bere amaren senarrak ere hika egiten dio. Noka gutxi entzun izan du. Amak egiten du hika baina gutxirekin.
-
Zeinek egiten dion hika eta non entzuten duen
Jokin Uribetxebarria Madinabeitia (2000) Aretxabaleta
Etxean berari ez diote hika egin izan baina etxean entzun izan du. Aitak lagunekin hika egiten du lagun artean baina amak ez. Gurasoekin hika egitea deseroso zaio.
-
Hika umorerako eta brometarako erabiltzen dute
Ixak Sarasua Antero (1999) Jokin Uribetxebarria Madinabeitia (2000) Aretxabaleta
Kalean nagusien kuadrilletan entzun izan dute; gazteagoen artean duela gutxi arte, ezer ez. Beraien artean broma eta umorerako erabiltzen dute hika pixka bat.
-
Hika lagun artean
Ixak Sarasua Antero (1999) Jokin Uribetxebarria Madinabeitia (2000) Aretxabaleta
Lagun artean hika erabiltzerakoan, esaldi motzak erabiltzen dituzte. Elkarri zuzendu ere egiten diote. Kuadrillan baserritarra da bat eta hark ere bultzatu izan du. Nerabezaroan gaztelerak bete izan duena orain hikak betetzen du.
-
Hitanoa zeinek erabiltzen duen Aretxabaletan
Ixak Sarasua Antero (1999) Jokin Uribetxebarria Madinabeitia (2000) Aretxabaleta
Hika gehien gizonezkoek, adinekoek eta baserrikoek erabiltzen dutela diote. Gazteen artean mutilen artean bakarrik entzuten dute.
-
Hitanoa indartzeko potentziala eta gogoa
Ixak Sarasua Antero (1999) Jokin Uribetxebarria Madinabeitia (2000) Aretxabaleta
Hitanoaren egoera eskasa dela uste dute. Aldi berean, uste dute indarra hartzeko potentziala badagoela eta gogoa dutenak ere bai. Saiatu izan da Ixak noka egiten ere.
-
Zela erakutsi hika?
Ixak Sarasua Antero (1999) Jokin Uribetxebarria Madinabeitia (2000) Aretxabaleta
Hika ikastetxeetan erakusteak lagunduko lukeela uste du Jokinek. Ixakek kontrako eragina izan dezakeela ere uste du; beste gune batzuk sortzea hobesten du.


