Hitanoari buruzko pasarteak

  • 65 Semeari hika, alabari zuka

    Esther Goikolea Zabala (1943) Patxi Goikolea Zabala (1933) Arrasate

    Euskalkia eta hika ez dira eskolan erakutsi. Patxiren semeak lagunekin hika egin izan du. Patxik semeari hika egin izan die eta Estherrek alabari eta ilobari zuka.

  • 65 Hika egiteak gaztetasuna sentiarazten dit

    Esther Goikolea Zabala (1943) Patxi Goikolea Zabala (1933) Arrasate

    Hika berreskuratzea aberastasuna litzatekeela uste dute. Pantailekin harrapatuta ikusten ditu inguruko denak; zukarekin nahiko lan. Hikak gertutasuna eta gaztetasuna ematen diela dio, eta konfidantza.

  • Lourdes Sistiaga Hitanoaren erabilera familian

    Lourdes Sistiaga Lujanbio (1945) Pasaia

    Aitak lagunekin hika egiten zuen, baina emakumeek ez; gutxi batzuek, ama baino helduagoek. Ama kalekoa zen. Aitak arrebarekin ere ez zuen egiten.

  • Mariasun Ibabe Elkarrekin hika egiteko ohitura

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Elkarrekin hika egin izaten dute beti, baita ikastolan ere. Ohitura kontua da.

  • Mariasun Ibabe Mariasunen gurasoak Udalakoak

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Arrasaten jaioa, kalean, Makatxenea baserrian (gaur egun Santa Marina auzoa). Guraso biak Udalakoak zituen. Gurasoek hika egiten zuten elkarrekin, bikote izan aurretik ere lagunak zirelako. Alaba bakarra da eta hika egin diote beti.

  • Mariasun Ibabe Aste barruan izeba-osabekin bizitzen

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Arrasate

    Izeba-osabekin asko egondakoa da, aste barruan, gurasoek taberna ipini zutelako Udalan. 11-12 urte zituela joan ziren hara bizitzera. Haiek ere hika egiten zioten. Asteburuetan tabernan egiten zuen lana. Eskolan dana erdaraz egin zuen, mojekin. Kulturate den eraikinean egin zuen Batxilergoa. Baserritarra dela dio. Aitona-amonek zuka egiten zioten, lehengusuek hika.

  • Mariasun Ibabe Udalan hitanoa bizirik zegoen

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Arrasate

    Ez zen Udalako eskolan ibili, Arrasaten kalean baizik, mojetan. Udalan auzoko adineko umeekin hika egiten zuen. Tabernan kanpotarrei zuka. Gurasoek senideekin hika. 20 urterekin etorri zen Arrasatera bizitzera.

  • Mariasun Ibabe Ikastolako irakasle batzuekin egin izan du hika, baserritarrekin

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Arrasate

    Magisteritza gerora ikasi zuen. Sasoi hartan ez zuen hika inorekin egiten han. Gerora bai. Hika baserriko jendearekin egin du.

  • Amaia Pagaldai Eskola garaiko hizkuntza: gaztelania

    Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Etxean hitanoa asko entzun du umetatik. Gurasoek anai-arrebekin hika egiten zuten eta baita lagunekin ere, adinekoekin. Gurasoek zuka egiten zuten elkarrekin. Beraiei oso haserre zeudenean egiten zieten hika, baina normalean zuka. Eskolan maistrak bakarka zeudenean soilik egiten zion euskaraz, baina erdara hutsean ziren eskolak. Kanpotar asko zeuden eskolan; "maketoekin" ez ziren ondo konpontzen orduan, gerora bai.

  • Amaia Pagaldai Anaiarekin eta lagunekin erdaraz sasoi batean

    Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Anaiarekin ere erdaraz egiten zuen batzuetan eta baita lagunekin ere, etxean euskaraz egin arren. Oso berandu hasi ziren hika egiten lagun koadrillan. Etxean debekatuta zuten erdaraz egitea. Almenen bi talde egin ziren: euskaldunen taldean zegoen bera. Koadrilako hiruk erabaki zuten Magisteritza egitea eta ordaun hasi ziren euskaraz (eta hika) egiten. Batua ikasi egin behar izan zuten, euskaltegian.

  • Amaia Pagaldai Kontzientzia linguistikoa eta mudantza hitanora

    Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    15-16 urterekin bazuen kontzientzia politikoa, baina linguistikoa 17-18rekin etorri zitzaion, Magisteritza ikasten hasi zenean. Hasieran zuka eta gero hika. Koadrillako gehienak baserri ingurukoak ziren eta etxean hika entzundakoak.

  • Amaia Pagaldai Erraz hasi zen hika

    Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Senarra izango zuenak (Koldo Zubizarretak) joera handia zuen euskaraz egiteko. Semeari hika egiten dio, baina alabari ez dio egin izan sekula. Semeak egiten du hika lagun batzuekin, baserri giroko mutilekin. Hika egiten hasi zenean ez du gogoratzen zailtasunik izan zuenik, noka zein toka. Batzuek toka egiten diete neskei ere.

  • Mariasun Ibabe Ikastolan ezagutu zuten elkar

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    San Franzisko Xabier ikastolan ezagutu zuten elkar, eta hika hasi ziren baserriko iraskea taldetxo bat elkartu zenean. Norekin egin duten hika ikastolan. Mariasunek mendiko lagunekin hika egiten du, baina bik bakarrik erantzuten diote hika. Irakasle batzuek ahalegin handia egin dute hika egiteko.

  • Mariasun Ibabe Norekin egiten duten hika

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Koadrilako gehienekin egiten du hika Amaiak, mutil zein neska. Anaiarekin ez du sekula hika egin, urtebete zaharragoa den arren. Mariasunek debekatuta zuen etxean gaztelaniaz hitz egitea; amak esaten zion mojek eskolan esandakoak gezurra zirela. Familia abertzalekoak dira biak eta etxean errieta egiten zieten erdaraz eginez gero.

  • Amaia Pagaldai Seme-alaben hizkuntza ohiturak

    Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Ez du seme-alabei euskaraz egiteko beharrik izan, etxeko hizkuntza euskara izan delako. Semeak arazoak izan zituen gaztelaniaz ondo egiteko, beti baserrian egoten zelako. Alabak ez, Extremadurako zaintzaile bat izan zutelako eta harekin ikasi zuelako. Seme-alabek lagunekin euskaraz egiten dute gehienbat.

  • Mariasun Ibabe Mariasuni barre egiten zioten ilobek, hika egiten zienean

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Hika egiten duten gazte gutxi ezagutzen dituzte. Mariasuni barre egiten zioten umeek hika egiten zienean. Iloba batek esaten dio pena duela ez zuelako ikasi. Amaiak gogoan du ondarrutarrek ez zietela ulertzen hika eginda.

  • Mariasun Ibabe Gazteek ez dute hika egiten Arrasaten

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Amaiak dio 50 urtetik gorakoekin egiten duela hika, baserri ingurukoak denak ere. Gazteek ez dutela egiten uste du. 33 urteko semeak egiten du, baina oso lagun gutxirekin. Kaletarrek ez ei dakite hika. Gurasoak baserrikoak dituzten gazteek ere ez dute egiten hika.

  • Mariasun Ibabe Galeraren zergatia eta hitanoaren gutxiespena

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Galderaren zergatia zein izan daitekeen. Mariasunek dio Udalan batzuek umeei erdaraz egiten zietela, ez hika ez zuka. Hitanoa oso jende gutxirekin egiteko dela jaso du Amaiak ere, eta errespetu falta dela seme-alabei hika egitea. Baserritarren konplejuak: burla egiten zieten eta erdaraz egiten zuten, ez igartzeko baserritarrak zirela.

  • Mariasun Ibabe Hitanoa, familiakoekin eta lagunarterako

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    Udalarako errepiderik ez zegoen eta astoan joan behar izaten zuten. Mariasuni 'bulling'-a egiten zioten eskolan, baserritarra zelako. Amaiak ez du baserritarra izateagatik halakorik jasan. Hitanoari buruz entzun dutena: familia edo lagunarterako soilik dela. Mariasunen aitajaunak mutilei egiten zien hika, neskei ez.

  • Mariasun Ibabe Mutilek hika gehiago neskek baino?

    Mariasun Ibabe Okina (1956) Amaia Pagaldai Urrutia (1961) Arrasate

    50 urtetik gorako baserritarrek egiten dute hika, eta oso gutxik. Beraien lagun taldeetan neskek ere berdin-berdin egiten dute hika; beste leku batzuetan mutilek gehiago egiten dute. Arrasaten 50 urtetik beherakoen artean ez da hitanoa mantendu. Amaiak ez die egin seme-alabei, errieta egiteko ez bada; bere senarrak semeari bakarrik.