Hitanoari buruzko pasarteak
-
Hainbat kanta hika erabiliz
Ixak Sarasua Antero (1999) Jokin Uribetxebarria Madinabeitia (2000) Aretxabaleta
Kantuen hitzak Ixakek egiten ditu eta gainontzeko taldekideek bakarren bat ere bai. Kantu batzuk hika erabiliz egin dituzte. Zergatia azaltzen dute.
-
Kantak hika eta euskalkian
Ixak Sarasua Antero (1999) Jokin Uribetxebarria Madinabeitia (2000) Aretxabaleta
"Piztiarena" abestia ere hika egin dute. Aitaren laguntza izan zuen Jokinek hitanoan idazteko. Euskalkian kantu bakarra daukate.
-
Lagun batzuekin hika
Beronika Garai Urkia (1962) Arrasate
Amak anai-arrebekin beti egin izan du hika, aitak lagun artean ere bai. Berak anai-arrebekin zuka egiten du eta lagun batzuekin hika.
-
Hika mutilzaharren kontu zakarra
Beronika Garai Urkia (1962) Koldo Zubizarreta Arenaza (1961) Arrasate
Beronikak gogoan du hika egitea ez zegoela ondo ikusita, mutilzaharren kontua zela esaten zietela. Amaginarrebak Koldori esan izan dio hika ez jarduteko, berak egiten duen arren; zakarra iruditzen zitzaion.
-
Nagusitutakoan, lagun artean hika
Amaia Arana Beitia (1963) Beronika Garai Urkia (1962) Arrasate
Nagusitu zirenean, hika hasi ziren lagun artean, zergatik hasi ziren gogoan ez badute ere. Amaiak erdaraz ondo zekienez, lagun egin ziren Beronika eta biak.
-
Gurasoek hika sekula ez
Amaia Arana Beitia (1963) Beronika Garai Urkia (1962) Arrasate
Amaiaren amak eta aitak hika zeinekin egiten zuten kontatzen du. Amaiari eta Beronikari gurasoek ez zieten hika sekula egin.
-
Hika lehenengoz, lankideekin
Amaia Arana Beitia (1963) Arrasate
Amaia lanean hasi zenean hasi zen hika lehenengoz, lankideekin.
-
Inguruan denak hika
Koldo Zubizarreta Arenaza (1961) Arrasate
Koldok anai-arreba zaharrenei hika egiten die eta gazteenei zuka. Gurasoek haserretzen zirenean egiten zieten hika; gainontzean, zuka. Etxean gonbidatuak zituztenean, hika egiten zuten denek.
-
Lagun artean hika natural
Koldo Zubizarreta Arenaza (1961) Arrasate
Untzilako eskolan debekatuta zeukaten euskaraz egitea. Adin guztietakoak batera egoten ziren. Lagun artean hika egin izan du beti Koldok, andreari izan ezik, gehienak baserri girokoak izan dira eta.
-
Gizonen artean hika gehiago
Amaia Arana Beitia (1963) Beronika Garai Urkia (1962) Koldo Zubizarreta Arenaza (1961) Arrasate
Gizonen artean hika gehiago egiten zela uste dute. Amaginarrebak ez egiteko esaten zion Koldori. Umetatik berba egin izan du hika Koldok.
-
Hika semeari bai, alabari ez
Amaia Arana Beitia (1963) Beronika Garai Urkia (1962) Koldo Zubizarreta Arenaza (1961) Arrasate
Koldok semeari hika egin izan dio baina alabari ez. Inork ez daki zergatik gertatu izan den.
-
Zeinekin egiten duten hika
Amaia Arana Beitia (1963) Beronika Garai Urkia (1962) Koldo Zubizarreta Arenaza (1961) Arrasate
Beronikak lagun konkretu batzuekin egiten du hika. Koldok uste du gazteei hika egiten diela, baina mutilei seguruenik. Amaiak ere oso gutxirekin egiten du hika.
-
Hika modan, baina erdara ere bai
Amaia Arana Beitia (1963) Beronika Garai Urkia (1962) Koldo Zubizarreta Arenaza (1961) Arrasate
Hika modan jarri dela uste dute. Hala ere, kuadrillan euskaraz egitea erronkatzat dute gazteek.
-
Bailaran hika hirurogehi urtetik gorakoek
Amaia Arana Beitia (1963) Beronika Garai Urkia (1962) Koldo Zubizarreta Arenaza (1961) Arrasate
Bailaran hika egiten dutenen perfila 60 urte ingurukoak eta baserrian jaiotakoak direla uste dute.
-
Bere buruari hika
Amaia Arana Beitia (1963) Beronika Garai Urkia (1962) Koldo Zubizarreta Arenaza (1961) Arrasate
Txakurrekin hika egiten du Koldok. Bere buruari hika egiten dio Amaiak; besteek ez diote erreparatu izan.
-
Zeren arabera hika?
Amaia Arana Beitia (1963) Beronika Garai Urkia (1962) Koldo Zubizarreta Arenaza (1961) Arrasate
Hika egiteak gertutasuna ematen dio Beronikari. Koldok ez dauka halako bereizketarik. Amaiak batzuekin gertutasunagatik egiten du hika baina beste batzuekin ez.
-
San Antoniori hika
Amaia Arana Beitia (1963) Beronika Garai Urkia (1962) Koldo Zubizarreta Arenaza (1961) Arrasate
Amaiaren amak San Antoniori berba egiten zionean, hika egiten zion, eta ama birjinari zuka. Koldok egiten diotenaren arabera egiten du batzuetan; hika egiten badiote, berak ere bai. Barneratuta daukate zuka zeini egin behar zaion.
-
Hika edo zuka, ohitura aldatu behar
Amaia Arana Beitia (1963) Beronika Garai Urkia (1962) Koldo Zubizarreta Arenaza (1961) Arrasate
Hika ikasteko gurasoei hika egitea ez dute gaizki ikusten, ikasteko bada. Adibide bat ematen du Amaiak. Zu edo hi egin, ohitura aldatzea zaila dela azaltzen dute.
-
Erregistro informalean ezin gaztelania ezabatu
Iker Mundiñano Galarza (1986) Iruñea
Ikerrek, neska-lagunak eta beste lagun batek euren artean hitanoa erabiltzen dute, euskara informalari dagokion erregistro batean. Hala ere, gaztelania erregistro informaletik ezabatzea zaila dela dio Ikerrek.
-
Hitanoa bultzatzeko ekimenak ikastetxeetan
Saroi Jauregi Aiestaran (1978) Zaldibia
2022an Zaldibiako ikastetxean hitanoa bultzatzeko irakasle baten ekimena. Era berean, Ordiziako ikastolatik laguntza eskatu zioten Saroiri hitanoa ikasleekin lantzeko. Proiektua nola egin zuten kontatzen du. Hitanoz hitz egiterakoan generoa kontuan nola hartzeko, haurrei galdetzen diete nola nahi duten egin.


