Hitanoari buruzko pasarteak

  • Saroi Jauregi Proiektuak jarraipena izateko arazoak

    Saroi Jauregi Aiestaran (1978) Zaldibia

    Ikastetxeetan hitanoaren proiektua polita izan zen arren, ez du jarraipenerako erraztasunik ikusten, hitanoa bi pertsonen arteko elkarrizketa delako. Ezin da taldean jorratu. Ikasgelaren ezaugarriak ere kontuan hartu behar dira.

  • Saroi Jauregi Noiz hasten dira gazteak hika erabiltzen

    Saroi Jauregi Aiestaran (1978) Zaldibia

    Noka erabiltzen hasi zen kontzientzia puntu bat izan zuenean. Mutilen kasuan ezberdina da. Haurrek hitanoa gutxiagoa erabiltzen dute eta erabilera handitzen da 16-18 urte betetzen dituztenean. Arrazoiak zeintzuk diren ez daki. Bere adineko mutilak, umetan ere hika egiten zutela gogoratzen du (mutilen artean, ez neskei).

  • Saroi Jauregi Hika norekin erabiltzen duen

    Saroi Jauregi Aiestaran (1978) Zaldibia

    Hitanoa pertsona gutxirekin erabiltzen du.: bi lankiderekin, herriko bizpahiru pertsonekin, lehengusu batzuekin... Herritik kanpo ez du egiten. Aloña, lehengusinarekin beti egiten du hika. Inoiz ez dio hika semeari egin, ez zaio ateratzen. Aitak eta aitonak egiten diote.

  • Saroi Jauregi Zaldibiako hitanoaren egoera

    Saroi Jauregi Aiestaran (1978) Zaldibia

    Zaldibiako hitanoaren egoera txarra da. Beste herri batzuekin alderatuta erabilera ona bada ere, ez da ondo egiten eta kalitatea asko galdu da. Noka gainera, galdu egin da.

  • Saroi Jauregi Noka kontzienteki erabiltzen dute

    Saroi Jauregi Aiestaran (1978) Aloña Jauregi Irastorza (1980) Zaldibia

    Kontzienteki hasi ziren noka erabiltzen, emakumea izateagatik ez zutelako etxetik hitanoa jaso. Guraso eta adinekoei egitea. Noka ez dute etxean zuzenean jaso, baina etxeko emakumeen artean beti entzun dute.

  • Saroi Jauregi Norekin erabiltzen duten hika

    Saroi Jauregi Aiestaran (1978) Aloña Jauregi Irastorza (1980) Zaldibia

    Mutilei hika egiterakoan ez du pentsatu behar, baina neskei egiterako orduan, bai. Bikotearekin, seme-alabekin eta familiako gehienekin egiten du hika Aloñak. Lagunen artean, mutil gehienekin egiten du hika baina neskekin ez horrenbeste. Alabarekin kontzienteki egin behar du, baina bikoteak ez dio alabari hika egiten. Kuadrila eta familia berdinean, batzuei zuka, besteei hika... Pentsatu gabe ateratzen zaie.

  • Saroi Jauregi 16 urterekin hasi ziren hika erabiltzen

    Saroi Jauregi Aiestaran (1978) Aloña Jauregi Irastorza (1980) Zaldibia

    15-16 urterekin hasi ziren hitanoa erabiltzen modu kontziente batean. Lagun batekin hasi zen Aloña hika egiten eta orain zuka egiten dute.

  • Saroi Jauregi Bikoteak beraien artean hika edo zuka?

    Saroi Jauregi Aiestaran (1978) Aloña Jauregi Irastorza (1980) Zaldibia

    Saroiren gurasoak bikote izan aurretik hika egiten zioten elkarri, baina gero beti zuka. Aloñaren gurasoek ordea, hika egiten zioten elkarri, ama gaixotu zen arte. Orduan, zuka hasi ziren.

  • Saroi Jauregi Emakumeek hika ez egitearen arrazoiak

    Saroi Jauregi Aiestaran (1978) Aloña Jauregi Irastorza (1980) Zaldibia

    Zaldibian, hitanoa ez dago baserriarekin lotuta. Garai bateko emakumeek hika baztertzearen arrazoiak.

  • Saroi Jauregi Hitanoa, konfiantzazko trataera

    Saroi Jauregi Aiestaran (1978) Zaldibia

    Saroiren aitak bere bi osabei hika egiten zien baina hori beste familia batzuetan pentsaezina izan daiteke. Konfiantza kontu bat da.

  • Saroi Jauregi Hitanoaren transmisioaren etena

    Saroi Jauregi Aiestaran (1978) Aloña Jauregi Irastorza (1980) Zaldibia

    Gurasoek ez zieten etxean hika egin. Zergatik izango ote zen pentsatzen dute.

  • Saroi Jauregi Hitanoari buruzko pertzepzio ona

    Saroi Jauregi Aiestaran (1978) Aloña Jauregi Irastorza (1980) Zaldibia

    Hitanoaren gaineko pertzepzio ona da. Ez dute hitanoaren kontrako iruzkin negatiborik entzun, bai ordea baikorrak.

  • Aloña Jauregi Seme-alabei eta haien lagunei hika egiten die

    Aloña Jauregi Irastorza (1980) Zaldibia

    Aloñak hika gehiago erabiltzen du Saroik baino. Seme-alabekin eta haien lagunei ere egiten die hika, modu kontzientean.

  • Antton Lezeta Apotzagan hika nagusi

    Antton Lezeta Abasolo (1964) Eskoriatza

    Etxean jaso zuen hika Anttonek eta anaiekin eta lagunekin beti hika egin izan du. Emakumezkoekin ez. Apotzaga auzoan hika zen auzokoen arteko hizketa ohikoena.

  • Antton Lezeta Mutikotatik hika

    Antton Lezeta Abasolo (1964) Eskoriatza

    Mutikotatik egin izan du hika anaiekin eta lagunekin. Gurasoekin eta osaba-izebekin zuka. Eskoriatzan ibili zen eskolan. Gaztelaniarik jakin gabe, eskolan gaztelaniaz hasi behar. Kalean ere adin inguruko mutil guztiekin hika egin izan du. Baserrikoek gehienetan hika, nahiz eta elkarrekin gaztelaniaz egiten duenik ere baden. Kaletarrekin ere hika egiten du, batzuek berari zuka erantzun arren.

  • Antton Lezeta Emakumezkoei beti zuka

    Antton Lezeta Abasolo (1964) Eskoriatza

    Emakumezkoekin zuka beti. Arrebarik ez duenez, etxean ez zuen jaso nokarik eta sekula ez du egin izan. Arraroa egiten zaio emakumezko bati hika egitea.

  • David Arrieta Appa hi! aplikazioa; ikasteko, entzutea eta praktikatzea beharrezkoa

    David Arrieta Armendariz (1964) Antton Lezeta Abasolo (1964) Eskoriatza

    Appa hi! aplikazioaren inguruko iritzia. David Oñatikoa egiten ari da eta ez daki zenbateraino barneratu ote duen ikasitakoa. Hika ikasteko, aplikazioko ariketak egin ostean, behar-beharrezkoa da kalean praktikatzea. Euskaraz ikasteko ere beharrezkoa da entzutea eta hizkuntza pixkanaka barneratzea.

  • David Arrieta Apotzagan neskekin hika egiteko aukera gutxi

    David Arrieta Armendariz (1964) Antton Lezeta Abasolo (1964) Eskoriatza

    Hika ikasteko, ezinbestekoa da praktikatzea eta, beraz, norekin egin izatea. Anttonek ziurrenik ikasiko zukeen noka, arrebaren bat izan balu, baina beraiek sei mutil dira eta, kasualitatez, Apotzagan baserri gehienetan mutilak zeuden bere sasoian.

  • David Arrieta Appa hi! aplikazioa, tresna baliagarria

    David Arrieta Armendariz (1964) Antton Lezeta Abasolo (1964) Eskoriatza

    Appa hi! aplikazioa tresna baliagarria iruditzen zaie hitanoaren inguruko kontu orokorrak jakiteko eta ikasketan lehen urratsa emateko, eta gazteak animatuko lituzkete probatzera. Gero, hori egin ostean, beharrezkoa litzateke lotsa galdu eta pixkanaka lagunekin hika hastea. Aplikazioak herri desberdinetako hika ikasteko aukera ematen du. Arrasatetik Leintz Gatzagara bitarteko herrietan ez dela alde handirik egongo aditzetan diote. Davidek euskara batukoa ere egin zuen eta Oñatikoarekin ari da orain.

  • David Arrieta Emakumezkoei hika egiteko erronka

    David Arrieta Armendariz (1964) Antton Lezeta Abasolo (1964) Eskoriatza

    Elkarrekin hika egiten dute ezinezkoa egingo litzaieke elkarrekin zuka egitea. Anttonek erraztasun handiagoa du hika egiteko gizonezkoekin. Batzuei kosta egiten zaie, berari emakumezkoei egitea kostatzen zaion moduan. Emakumezkoei hika hasteko helburua jarri beharko dutela diote. Gehienetan aditzak ez dira hain desberdinak tokatik nokara, baina hizkuntza-ohitura aldatzea da zailena. Praktikatzea da garrantzitsuena.