Hitanoari buruzko pasarteak

  • Jasone Gorroño Lagunartean euskaraz egiteko hautua

    Jasone Gorroño Aldai (1954) Aretxabaleta

    Jasoneri amak eta amandreak hika egiten zioten. Garai batean kalean ez zen euskaraz egiten, baina, zorionez, beraiek lagunartean euskaraz aritzea erabaki zuten. Mutilak ere bazituzten kuadrillan eta hika egin izan du berak, hurbiltasuna ematen diolako. Kuadrillatik kanpoko beste batzuei ere egin izan die hika, baina sarritan ez du erantzunik jaso izan. Neskei egitea zailagoa dela dio.

  • Jasone Gorroño Hika, kontzienteki

    Jasone Gorroño Aldai (1954) Mila Zubizarreta Unanue (1948) Aretxabaleta

    Gaur egun kontzienteki egiten du hika Jasonek. Umeei eta txakurrei ezin diela zuka egin dio. Amak eta amamak egiten zioten hika berari; aitak ez. Anaiarekin hika egin izan du beti; ahizparekin ez, ordea. Gerora hasi da ahizparekin hika, kontzienteki. Batzuetan gertatzen da senide gazteenei zuka egitea. Milak, adibidez, zuka egiten zion zortzi urte gazteagoa den anaiari.

  • Jasone Gorroño Hika erantzutearren burla

    Jasone Gorroño Aldai (1954) Aretxabaleta

    Jasone gaztea zela, behin hika hitz egin zion herritar bati eta hark burla egin omen zion. Lur jota iritsi zen etxera, baina bazekien bera zela zuzen zebilena.

  • Jasone Gorroño Baserritarra eta hika-hiztuna izatearren konplexua

    Jasone Gorroño Aldai (1954) Mila Zubizarreta Unanue (1948) Aretxabaleta

    Milak etxean jaso zuen hika. Hizkera zakarra eta baserritarrena zela esaten zen eta kalera joandakoan konplexua izaten zuen. Ondorioz, zuka entzundakoan goxoagoa zela iruditzen zitzaion. Euskaraz alfabetatzeak indarra eta konfiantza eman zizkion. Jasoneri ere baserritarra ote zen galdetzen zioten, hika egiteko ohitura zuelako. Milak Appahi aplikazioko ariketak erraz egin dituela, hika badakielako, eta horretaz harro sentitu dela dio.

  • Mila Zubizarreta Auzoko neskekin hika nerabezarotik aurrera

    Mila Zubizarreta Unanue (1948) Aretxabaleta

    Milak auzoko neskekin umetan zuka egingo zuela eta koskortutakoan hasiko zirela hika uste du. Gerora, hikaren aurkako iruzkin negatiboen eraginez nahastea sortu zela iruditzen zaio. Eskolak gaztelaniaz jasotzen zituzten.

  • Mila Zubizarreta Anaia gazteari umetan zuka, goxoagoa zelakoan

    Mila Zubizarreta Unanue (1948) Aretxabaleta

    Milak anaia nagusiagoarekin beti hika egiten zuen. Anaia gazteagoa zortzi urte gazteagoa da. Gogoan du umea zenean zuka egiten ziola, bere ustez goxotasuna ematearren. Gerora hasi zen anaia gazteagoari hika egiten. Hika hizkera zakarra izatearekin lotzen zen eta, konnotazio ezkorrak izateaz gain, fonetikoki ere zuka baino gogortxoagoa izan daitekeenez, zuka goxoagoa iruditzen zitzaion.

  • Jasone Gorroño Hikaren inguruko konplexua uxatzen

    Jasone Gorroño Aldai (1954) Mila Zubizarreta Unanue (1948) Aretxabaleta

    Milak dio bere buruarekin borroka izan duela hika erabiltzearen inguruan, hikaren inguruko konnotazio negatiboa oso barneratuta zuelako. Hikaren aldeko mugimenduak poza eman dio. Aurreko belaunaldietan hika normaltasunez erabiltzen zen. Jasonek ama ahizpekin hika entzuten zuen. Jasonek ez zuen izan hikaren inguruko konplexurik; Milak bai.

  • Mila Zubizarreta Hika baserritarrekin lotuta eta baserritarrak gutxietsita

    Mila Zubizarreta Unanue (1948) Aretxabaleta

    Hikaren desprestigioa nondik etor daitekeen. Hika baserritarrekin lotzen zen eta baserritarrak zeuden gutxietsita. Hika fonetikoki zuka baino gogortxoagoa izateak ere eragina izan dezakeela uste du Milak.

  • Jasone Gorroño Hikarik ez nagusiagoei eta senar-emazteen artean

    Jasone Gorroño Aldai (1954) Mila Zubizarreta Unanue (1948) Aretxabaleta

    Jasoneren anaia bikotearekin hika hasi zen, ikas zezan, baina ama haserretu egiten zen, senar-emazteen artean hika egitea ez zela egokia iritzita. Seme-alabek gurasoei hika egitea gogorragoa egiten zaio Milari. Nagusiagoei hika egitea ere ez da ohikoa izan. Pare bat kasu kontatzen dituzte.

  • Mila Zubizarreta AEK-k lagundu zion kontzientzia hartzen

    Mila Zubizarreta Unanue (1948) Aretxabaleta

    Mila euskaraz alfabetatzen hasi zen eta hortik AEKn lan egiteko aukera sortu zitzaion. Arrasateko AEKn lan egin zuen 1983tik 1989ra, itxi zen arte. AEKn lan egiteak lagundu zion hizkuntzarekiko eta hikarekiko kontzientzia hartzen eta balioa ematen. Hango harremanak beti hika.

  • Jasone Gorroño Mutilei errazago hika neskei baino

    Jasone Gorroño Aldai (1954) Mila Zubizarreta Unanue (1948) Aretxabaleta

    Milak baserriko koinatari hika egiten dio, hark zuka egin arren, baina alabari eta iloba neskari zuka; semeari eta iloba mutilei, berriz, hika. Jasonek ere aitortzen du errazagoa egiten zaiola mutilei hika egitea neskei baino.

  • Jasone Gorroño Euskararen erabilera asko jaitsi da Aretxabaletan

    Jasone Gorroño Aldai (1954) Mila Zubizarreta Unanue (1948) Aretxabaleta

    Gazteek ez dute hika erabiltzen. Euskararen erabilera asko jaitsi dela herrian diote.

  • Jasone Gorroño Azpeitian irakasleek elkarrekin hika

    Jasone Gorroño Aldai (1954) Mila Zubizarreta Unanue (1948) Aretxabaleta

    Milak Aretxabaletako ikastetxe batean lan egin zuen lehen aldiz atezain gisa. Han gaztelaniaz entzuten zuen dena. Handik Azpeitira joan zen lanera eta bestelako giroa aurkitu zuen. Irakasleek euskaraz ez ezik hika egiten zuten elkarrekin Azpeitian.

  • Jasone Gorroño Hikaren inguruko gogoetak edo zalantzak

    Jasone Gorroño Aldai (1954) Mila Zubizarreta Unanue (1948) Aretxabaleta

    Euren buruari hika egiten diote. Jasonek dio berari idatziz ere hika ateratzen zaiola nahi gabe. Hikaren inguruan izaten dituzten zalantzak: mezuak idazterakoan aditza nola idatzi, talde oso bati idazterakoan nola idatzi... Zenbait adibide. Txakur emeei noka egiten diete. Jasonek dio zenbait gizonezkok toka egiten diotela berari.

  • Jasone Gorroño Hitanoaren egoera euskararen egoera txarrarekin lotuta

    Jasone Gorroño Aldai (1954) Mila Zubizarreta Unanue (1948) Aretxabaleta

    Pena handia hartuko lukete hika galduz gero. Mila orain konturatu da altxorra duela bere baitan. Hitanoaren egoera ahula da, baina euskararen egoera ahularen barruan kokatu behar litzateke.

  • David Arrieta Mendiolan ikasi zuen hika

    David Arrieta Armendariz (1964) Antton Lezeta Abasolo (1964) Eskoriatza

    Aitari eta osabari hika entzun arren, etxean zuka jaso zuen Davidek. Anaia nagusia Mendiolara ezkondu zen eta hara joaten hasi zen 17-18 urterekin. Han hika egiten zuten bai gizonezkoek eta bai emakumezkoek eta han ikasi zuen. Pixkanaka hasi zen hika anaiarekin eta koinatuarekin. Eskola nazionalean ibili ziren eta, eskolak gaztelaniaz izaten zirenez, euren lehen harremana gaztelaniaz izango zela diote.

  • David Arrieta Eskoriatzan gizonezko gehienekin hika

    David Arrieta Armendariz (1964) Antton Lezeta Abasolo (1964) Eskoriatza

    Davidentzat naturala da berak hika egitea eta besteek zuka erantzutea, izan ere, ilobei hika egiten die eta haiek normalean zuka erantzuten diote. Gaur egun ia gizonezko guztiekin egiten du hika Eskoriatzan. Hala ere, Mendiolako adinekoekin zuka egiten du, ohitura hori hartuta zuelako lehendik. Anttonek auzoan koskortutako mutil gaztetxo gehienei hika egiten die. Davidek behin ilobarekin eta haren lagun batekin gertatutakoa kontatzen du.

  • David Arrieta Hitanoaren egoera Eskoriatzan

    David Arrieta Armendariz (1964) Antton Lezeta Abasolo (1964) Eskoriatza

    Hitanoaren egoera Eskoriatzan. Baserri-giroan eta gizonezkoek eutsi diote ondoen. Hala ere, baserriko bizimodua asko aldatu da eta gauzak ez dira lehen bezala.

  • David Arrieta Hika egiten duten emakumezko gutxi Eskoriatzan

    David Arrieta Armendariz (1964) Antton Lezeta Abasolo (1964) Eskoriatza

    Daviden aitak anaiekin eta koinatuekin egiten zuen hika, baina arrebekin zuka. Baserritarren artean hobeto gorde da hika. Davidek dio ez dakiela noka inoiz entzun ote duen Eskoriatzan. Ez dela hika egiten duten emakume asko egongo herrian diote. Mendiolako koinatak hika egin izan dio beti Davidi. Zeintzuk izan daitezkeen emakumeek hika gutxiago egiteko arrazoiak.

  • David Arrieta Gizonezko ezezagunei ere hika

    David Arrieta Armendariz (1964) Antton Lezeta Abasolo (1964) Eskoriatza

    Norbaiti hika egiteko konplizitatea behar dela esaten dute, baina ezezagunei ere hika egiten dietela diote, pareko gisa ikusiz gero. Hika egiten ohituta dagoenekin zukara pasatzea ezinezkotzat jotzen du Anttonek.