Hitanoari buruzko pasarteak

  • Maritxu Arrese Hikaren gainbehera

    Maritxu Arrese Letona (1945) Eskoriatza

    Hikaren egoera aldatzen joan zen Marinen. Gazteak Eskoriatzara ikastera joateak izan dezake eragina. Berak alabei hika egiten die, baina ez daki beste etxeetan ere transmisio hori egon ote den. Alabek lagun batzuekin behintzat hika egingo dutela uste du.

  • Maritxu Arrese Gaztetako lagunekin hika

    Maritxu Arrese Letona (1945) Eskoriatza

    Marin auzoan denekin hika egiten du Maritxuk. Kalera joandakoan, pertsonaren arabera: gaztetatik ezagutzen duen jendearekin hika egiten du. Oharkabean irteten zaio.

  • Maritxu Arrese Gaur egun Maringo gazteak zuka

    Maritxu Arrese Letona (1945) Eskoriatza

    Marin auzoko gazteek gaur egun ez dute hika egiten. Elkartu ere lehen baino gutxiago elkartzen dira, Eskoriatzan egoten direlako normalean. Bizimodua aldatu egin da. Eskolan ez diete hikarik irakatsi, zuka eta batua baizik.

  • Ramon Arrese Emakumezkoei hika gutxiago

    Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Lau senidetan gazteena da Ramon eta bera izan zen Bidebeitiagoikoa baserrian jaio zen azkena. Anaia nagusiagoek beti hika egiten zioten eta berak ere umetatik egin izan du. Amak hika egiten zien, baina aitak zuka. Arrebei eta lehengusinei hika egin izan dien arren, lagunartean neskei gutxiago egiten ziela dio. Gaur egun ere oso emakumezko gutxiri egiten die hika. Gizonezkoekin, berriz, askoz gehiago egiten du.

  • Maritxu Arrese Euskara batuaren eragina hikaren erabileran

    Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Ramonek ez du inoiz entzun hika ez dela emakumezkoentzako moduko hizkera eta ez du hala uste, gainera. Bere ustez euskara batuaren etorrerak du zeresana hikaren galeran. Lantegian euskaraz egin izan du beti gazteagoekin, baina haiek euskara batuan egiten zutenez, bera ere batura hurbiltzen saiatzen zen, eta, ondorioz, hika alde batera utzita zuka egin izan die gazteagoei. Ingurukoak izanez gero, berriz, mutilei hika, baina neskei zuka. Maritxuk, berriz, beste auzoetako emakumezkoekin hika egiten omen zuen lantegian.

  • Maritxu Arrese Ramonek semeei zuka; Maritxuk alabei hika

    Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Semeei beti zuka egin izan die Ramonek, baina ez daki zergatik, etxean eredu hori jaso zuelako edo. Hala ere, Maritxuk alabei hika egiten die.

  • Maritxu Arrese Bikotearekin zuka

    Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Euren bikoteekin zuka egiten dute. Inguruan ezagutzen dute elkarrekin hika egiten duen bikoteren bat, baina oso arraroa egiten zaie, hori ez zen izaten ohikoa eta.

  • Maritxu Arrese Ume txikiei hikarik ez

    Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Maritxuk ume txikiei ez die hika egin izan; koskortutakoan bai. Alabei, adibidez, gerora hasi zen hika egiten. Ramonek umeei ez die inoiz hika egin izan eta uste du behin zuka hasiz gero, ohitura hori ez dela aldatzen gerora. Maritxuren alabek normaltasunez hartu izan dute amak hika egitea. Ohituta daude gurasoak euren senideekin hika entzuten. Hikak konfiantza ematen duela dio Ramonek.

  • Maritxu Arrese Hika konfiantza handiagoa

    Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Hikak konfiantza handiagoa ematen duela dio Maritxuk; zuka errespetuzkoagoa iruditzen zaio. Ramonek, berriz, gertuko herri batera joanez gero hika egiten duela dio, baina urrunxeago joanez gero, lehenbizi zuka hasten dela. Gazteekin ere zuka, gazteek euskara batuan egiten dutelako.

  • Maritxu Arrese Animaliei toka

    Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Animaliei hika egin izan diete; arra zein emea izan, toka hitz egiten diete.

  • Ramon Arrese Arrasaten gutxik egiten zioten euskaraz Ramoni

    Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Ramon 12 urterekin Arrasatera joan zen eskolara eta oso gutxik egiten zioten euskaraz. Besteek ez zekiten edo ez zuten egiten. Horietako asko gerora euskaraz hasi ziren eta euskaraz egiten dute gaur egun. Orduan euskaraz egiten zutenekin hika egin izan du beti; besteekin, berriz, zuka.

  • Maritxu Arrese Hizkuntza-ohiturak lantegian

    Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Maritxu Maringo eskolan ibili zen eta 19 urterekin Copreci lantegian hasi zen lanean. Bertan lan egiten zuten emakume asko baserrietakoak ziren eta hika egiten zuten elkarrekin. Ramonek, berriz, Fagorren lan egin izan du Arrasaten. Euskara zen nagusi lantegian. Gizonezkoei hika egiten zien eta emakumezkoei zuka. Gazteak sartzen hasi zirenean, haiei zuka egiten hasi zen. Zaharragoei hika egitea ez da ondo ikusita egon, hala ere, Ramonek ohitura kontua dela gehiago uste du.

  • Maritxu Arrese Hizkuntza-ohiturak Marin auzoan

    Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Marin auzoan denek elkar ezagutzen dute. Maritxuk dio batzuei hika egiten diela eta beste batzuei ez, baina ez daki zergatik. Ramonek adin batetik gorako gizonezkoei hika egiten die, baina emakumezkoei ez.

  • Maritxu Arrese Euskara batuaren eragina hitanoaren galeran

    Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Hitanoa gainbehera doa Euskal Herri osoan. Ramonen ustez euskara batuaren etorrerak eta horrek sortutako aldaketak izan dezake eragina, euskara batuak gauza oso onak ekarri dituen arren.

  • Maritxu Arrese Arrasaten emakume gutxik egiten zuen euskaraz

    Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Ramonek dio, bera gaztea zenean, oso emakume gutxik egiten zutela euskaraz Arrasaten, jakin arren. Zorionez, gaur egun emakume horietako gehienek euskaraz egiten ei dute. Euskaraz egin ezean, hika are gutxiago. Emakumeen artean hikaren egoera okerragoa izatea hortik etor daitekeela iruditzen zaio.

  • Maritxu Arrese Gizonezkoek hika aritzeko aukera gehiago I

    Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Garai batean gizonezkoak tabernan edo elkarteetan elkartzen ziren, baina emakumeak ez. Bai gizonezkoek eta bai emakumezkoek hika erabiltzen zuten lagunekin elkartzean, baina gizonezkoak gehiago elkartuko ziren ziurrenik.

  • Maritxu Arrese Gizonezkoek hika aritzeko aukera gehiago II

    Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Gizonezkoek, tabernan elkartzen zirenean, hika egiten zuten elkarrekin eta, laguna izan ez arren, han ezagututakoari hurrengoan ere hika egiten zioten, konfiantza-puntua hartzen zutelako. Maritxuk dio norbaiti hika egin eta zuka erantzuten badu, konfiantza falta iruditzen zaiola.

  • Maritxu Arrese Hikaren aurkako iruzkinak

    Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Hika zakarra dela entzun izan dute. Eta hika eginez gero, "hori baserrittarra izangon" bezalako iruzkinak ere bai. Pertsona batzuen aurreiritziak direla diote. Ramonek dio berak ez duela izan inoiz ikuspegi hori, berak konfiantza gehien duen pertsonekin egiten duelako hika.

  • Maritxu Arrese Telebistan eta irratian hika gutxi

    Maritxu Arrese Letona (1945) Ramon Arrese Letona (1949) Eskoriatza

    Zaila izaten da hizkuntza-ohiturak aldatzea. Telebistan eta irratian ez da hikarik entzuten eta horrek ere badu eragina. Umeek hika entzuteko eta ikasteko, egokia litzateke marrazki bizidunetan hika sartzea.

  • Iñaki Dorronsoro Toka umetatik; noka beranduago

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Senide guztiak mutilak dira eta, ondorioz, etxean toka zen nagusi. Hala ere, beti entzun izan du noka ere, gurasoek euren senideekin noka ere erabiltzen zutelako. Umetan toka egiten zuen mutilekin eta neskekin zuka. Nagusitu arte ez zen hasi noka erabiltzen, jakin arren. Euskaltegian lanean hasteak zerikusia izan zuen noka erabiltzearekin, ikasleei eskatzen ziena berak ez zuela betetzen sentitzen zuelako. Hasieran zukatik nokara aldatzea kosta arren, gaur egun denekin hika egiten du.