Hitanoari buruzko pasarteak

  • David Arrieta Hika egitea ez dute konfiantzarekin lotzen

    David Arrieta Armendariz (1964) Antton Lezeta Abasolo (1964) Eskoriatza

    Hika egitea ez dute konfiantza izatearekin lotzen, ohiturarekin baizik. Davidek Mendiolan aspaldi ezagututako pertsona batzuekin zuka egiten du, baina ez errespetuagatik edo konfiantzarik ez duelako, horrelaxe ohitu zelako baino. Ez zaie iruditzen hika hizkera zakarragoa denik.

  • David Arrieta Hitanoaren biziberritzea nola egin

    David Arrieta Armendariz (1964) Antton Lezeta Abasolo (1964) Eskoriatza

    Hikaren biziberritzea euskara bultzatzearekin batera joan behar litzatekeela uste dute. Gazteek ikasteko interesa zanez gero, ona litzatekeela uste du Davidek. Askok "belarria eginda" izango dutela eta ez litzaiekeela asko kostako ikastea diote. Gero, momenturen batean, bi lagunen artean erabakia hartu eta elkarrekin hika hastea onena, eta agian ingurukoak ere hasiko lirateke horrela. Batzuetan hika eta zuka nahastuta erabiltzen dituzte gazteek. Hitanoa galtzea galera handia litzateke euskararentzat.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Gurasoei entzunda ikasi zuen hika

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Eskoriatza

    Umetan gurasoak hika entzuten zituen euren senideekin, baina berari ez zioten egiten. Aitarekin eta aitaren lagunekin mendira joaten zen domekero eta haiei entzunda ikasi zuela dio. 15 urte zituela, Goñira joaten hasi zen udalekuetara eta bertan ezagutu zuen gaur egun bere senarra dena. Harekin hika hasi zen eta hika egin izan dute beti elkarrekin, amari eta amaginarrebari ondo iruditzen ez zitzaien arren.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Alabei hika transmititzeko ahalegina; arauak hautsi beharra

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Eskoriatza

    Alabei hika transmititzen saiatu da Karmele, baina oraindik behintzat ez dute egiten. Alaba zaharrenarekin pixka bat egiten du, baina gazteak ez du nahi. Hala ere, etxean hika entzun dutenez, oraindik badu esperantza noizbait hasiko ote diren. Alabek baimena dute beraiei hika egiteko, izan ere, garai bateko erabilera-ohiturei eutsiz gero, hika galdu egingo litzatekeela uste du. Berak oso jende zehatzarekin egiten du hika. Senar-emazteek elkarrekin hika egitea gaizki ikusita egon da eta beraiek zenbait iruzkin jasan behar izan dituzte.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Hika ikastaroak eman izan ditu

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Eskoriatza

    Karmelek hika ikastaroak eman izan ditu Leintz Euskaltegian, jendeak eskatuta. Berak euskalkiko hika daki, ez euskara batukoa. Ikastaroko kide asko aurrez euskalkiaren inguruko ikastaroan ibiliak ziren. Hika ikastaroak emateko materialik ez zegoen eta sortu egin behar izan zuen. Zer material erabili zituen laguntza moduan.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Hika ikastaroetako ikasleak; erregistroa aldatzea zaila

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Eskoriatza

    Hika ikastaroetara doan jendea interesa duen jendea izan ohi da. Oso giro ona izan dute ikastaroetan. Aretxabaletan hikalaguna sortu zuten ikastaroan ibilitako batzuek. Klaseak praktikoak izaten dira. Ez da erraza erregistroa aldatzea eta batzuei asko kostatzen zaie hika hastea. Ikasle baten kasua.

  • Axun Garai Gurasoengandik jaso zuen hika

    Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Gurasoek hika egiten zioten Axuni eta anai-arreben artean halaxe egiten zuten. Bestelako senideekin eta lagunekin ere hika egin izan du. Lagun bati zuka egiten zion, hika egitea errespetu falta iruditzen zitzaiolako. Eskoriatzan kalean gutxi egiten da hika.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Gazteek ez dute hika norekin egin

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Bilobek hika ikasi nahi dutela esaten diote Axuni, baina kalean inork ez duenez egiten, gazteek ez daukate norekin praktikatu. Hala ere, mutil batzuek egiten dutela dio; neskek ez. Seme-alabei sekula ez die hika egin. Eskoriatzan badaude toka egin izan dioten gizonak ere. Pena ematen dio hika galtzeak.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Hikaren egoera Eskoriatzan

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Eskoriatzan hika ez dago galduta, baina kalean oso jende gutxik egiten du; baserrietan hobeto gorde da eta batez ere gizonezkoen artean.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Emakumeek hika gutxiago egiteko arrazoiak

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Karmelek askotan entzun izan du senarrarekin hika egitea ez dela errespetuzkoa. Bestela, ez du inoiz entzun hika ez dela emakumezkoentzako moduko hizkera. Axunen kuadrillako batek ez zela errespetuzkoa esaten zuen. Emakumeek hika gutxiago egitea euskara gutxiago egitearekin lotuta egon daitekeela diote. Garai batean herriko jende inportanteak gaztelaniaz egiten zuenez, emakume askok ere gaztelaniaz egiten zuten, "dotoreagoa" zelakoan. Horrez gain, garai batean gizonek elkartzeko eta lagunartean hika aritzeko guneak zituzten (elkarteak, tabernak) eta emakumeek ez.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Zukatik hikara pasatzeko zailtasunak

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Oso zaila da erregistro-aldaketa egitea, zukatik hikara pasatzea. Karmelek AppaHi! aplikazioaren bitartez hika ikasten ari den lankide batekin hika egiteko dituen arazoen berri ematen du. Oharkabean irteten da hizkera bat edo bestea. Axuni gurasoek hika egiten zioten, aitona-amonek zuka egin arren. Ahizpari ezingo lioke zuka egin.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Hikak gertutasuna ematen du

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Hikak zukak ematen ez duen gertutasun bat ematen du. Ezezagun bati hika egitea kosta egiten da. Hika egiteko, konplizitatea behar dela uste dute.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Hitanoaren erabilera-arauak malgutzearen alde

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Hitanoaren inguruko "idatzi gabeko erabilera-arauak": senar-emazteen arten ez, seme-alabek gurasoei ez, adinekoei ez... Arauok asko murrizten dute eremua eta malgutu ezean, hika galtzeko arriskua dago.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Euren buruari hika

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Euren buruari hika egiten diote. Zalantza dute euren buruarekin ari direnean toka ala noka egingo ote duten. Zenbait adibide. Axunek dio, gaztelaniaz ikasi zuenez, batzuetan oraindik gaztelania ere etortzen zaiola burura.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Animaliei hika, baina erleei zuka

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Animaliei hika egiten diete: txakur arrei toka; Axunek, berriz, etxean duen katu emeari noka. Karmelek gogoan du aitak erleei zuka egiten ziela.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Seme-alabei hika ez transmititzeko arrazoiak

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Berak gurasoengandik hika jaso arren, Axunek ez die seme-alabei transmititu, baina ez daki ziur zergatik. Senarrak ez zuen hika egiten eta, kalean ere ez zenez egiten, hori izango zela arrazoia uste du. Karmeleren kasuan, senarrarekin hika egiten du, baina, alabak jaio zirenean, haiei zuka egiten hasi ziren eta, nahiz eta koskortutakoan hika hasi, gerora kosta egiten dela ohiturak aldatzea dio. Hala ere, euren seme-alabek hika asko entzun dutela eta egiteko gai izango liratekeela uste dute.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Hitanoaren fama garai batetik hona

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Ez dute uste gaur egun hitanoaren inguruko aurreiritzirik dagoenik. Besterik gabe ez da egiten edo dakienak ez dauka norekin egin. Garai batean zuka egitea hika egitea baino dotoreagotzat jotzen zen eta are gehiago gaztelaniaz egitea.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Hitanoaren egoera Bergaran; Osintxuko kasua

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Bergaran norekin egiten duen hika Karmelek. Osintxun hika gehiago egiten da, bai gizonezkoek eta baita emakumezkoek ere. Mutilek hika gehiago egitea kontu orokorra da.

  • Karmele Agirregabiria Agirre Hika bultzatzeko, hikalaguna binaka

    Karmele Agirregabiria Agirre (1964) Axun Garai Errasti (1939) Eskoriatza

    Hika biziberritzeko zer egin behar ote litzatekeen. Hikalaguna jarriz gero, bikoteak egin behar lirateke, taldean ez delako hika egiten, biren artean baizik. Hau da, hikalagun bat hartu eta harekin aritu.

  • Maritxu Arrese Etxean eta lagunartean hika; neska-mutilak hika Marinen

    Maritxu Arrese Letona (1945) Eskoriatza

    Maritxu etxean hasi zen hika hitz egiten, senideen artean, eta lagunartean ere halaxe egiten zuten, nahiz eta eskolan gaztelaniaz ikasi. Abadeak ere hika egiten zien. Gurasoek euren anai-arrebekin hika egiten zuten. Seme-alabei zuka egiten zien aitak; amak, berriz, hika. Inguruko senideek (osaba-izebek, aitona-amonek) mutilei hika egiten zieten, baina neskei zuka. Marinen ohikoa zen neska-mutilak hika aritzea. Berak alabei ere hika egiten die.