Hitanoari buruzko pasarteak

  • Iñaki Dorronsoro Hitanoari egindako kritikak; gizartearen isla

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Ataunen ez du inoiz entzun hikaren aurkako iruzkinik. Korrikaren leloa "Harro hadi" izan behar zela, baina lelo horrek kritikak jaso zituela azaltzen du. Besteak beste, leku batzuetan hitanoa mutilek bakarrik erabiltzen dutela eta "hadi" erabiltzea "matxista" zela kritikatu zuten. Leku askotan gertatu da hika mutilekin eta zabarkeriarekin lotzea, baina hori arazo soziala da, ez linguistikoa. Ikuspegi hori euskara baserritarrekin lotzearekin alderatzen du.

  • Iñaki Dorronsoro Emakumezkoentzako hitano ikastaroak

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Azken urteetan hitano ikastaroak antolatu dira emakumezkoentzat eta batzuek emakumezkoentzat bakarrik izatea kritikatu izan dute. Emakumezkoek hika eroso sentitzeko lehenbizi eremu hori behar badute, ondo iruditzen zaio hala egitea. Bera ere lehenbizi eremu eroso batean hasi zen noka erabiltzen.

  • Iñaki Dorronsoro Hitanoa bultzatzeko zer?

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Hikari (eta nokari) bultzada emateko zer? Hika etxetik jasotzen ez dutenek eskolan ikasi behar lukete, euskararekin batean. Baina hori ez da nahikoa eta kontzientziazioa ere egin behar litzateke eta, toka-noka orekatzeko, gizartean zein hizkuntzan berdintasuna bultzatu. Eta garrantzitsuena: erabili. Herriak arnasgune diren moduan, pertsonak ere izan daitezke arnasgune. Eremu informalak ere beharrezkoak dira hitanoarentzat.

  • Iñaki Dorronsoro Alokutiboa, gizatasuna ematen duen hizkera

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Mirentxu Lakok esan izan du zuka neutroa dela eta alokutiboak, hiketa eta xuketa, gizatasuna ematen duten hizkerak. Iritzi berekoa da Iñaki. Hitanoa erabiltzean, alokutiboaren bidez, pertsona zehatz bati zuzentzen zatzaizkio. Harreman zuzenenetan hika erabili izan da. Bere ustez ez da kasualitatea Mariri beti hika egin izana edo Leizarragak hika erabiltzea jainkoari zuzentzeko.

  • Iñaki Dorronsoro Hitanoaren egoera Ataunen

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Hitanoa egoera onean dago Ataunen: bera baino gazteagoetan, mutilek hika egiten dute; nagusiagoetan, bai gizonezkoek eta bai emakumezkoek. Egoera gehiago okertu baino lehen, orain dela eragiteko unea iruditzen zaio, bestela datozen belaunaldietan noka galtzeko arriskua dago.

  • Iñaki Dorronsoro Hitanoaren egoera Euskal Herrian

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Hitanoaren egoera Euskal Herri mailan ez da ona, "burbuila" batzuk egon arren. Hirietan edo herri populatuenetan galbidean edo galduta dago hika eta hiriek asko eragiten dute egoeran. Euskararen egoera ez da ona Euskal Herri osoa kontuan hartuz gero, eta horren barruan hitanoa azken muturrean geratuko litzateke. Hala ere, euskara salbatuko bada, hitanoa ere beharrezkoa dela uste du.

  • Iñaki Dorronsoro Hizkuntzaren zuzentasunaren alde

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Bera zuzentasunaren aldekoa da, hitanoari dagokionez. Euskararen zuzentasunarekin alderatzen du. Norbait ikasten ari denean, normala da hanka sartzea, eta ari lagundu egin behar zaio, baina euskara edo hitanoa gaizki erabiltzea ikaste-prozesuan bakarrik gertatu beharko litzateke. Darabilgun hizkuntzaz gogoeta egin beharko genuke. Gure aurrekoek bazuten egindako akatsez ohartzeko eta zuzenarazteko gaitasuna, "hizkuntzan adituak" izan ez arren.

  • Iñaki Dorronsoro Zer egin egitura okerrekin?

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Oñatiko gazteen artean modan dago "xaukena xauk" esamoldea, nahiz eta zuzena ez izan ("dauena xauk" litzateke zuzena). Iñakiren ustez ez ginateke hasi behar esamoldea aldatzen, baina hori darabilenak jakin beharko luke ez dela zuzena, eta halako egiturak egunerokotasunean zuzen erabili.

  • Iñaki Dorronsoro Hika tokiko hizkerari lotuta; hizkera moldatu beharra

    Iñaki Dorronsoro Maioz (1994) Ataun

    Hitanoa tokiko hizkerarekin lotuta dago. Hika batua eta zenbait euskalkitakoa oso ezberdinak dira. Iñakik euskalkia darabil euskaltegian, baina Usurbilen ari delako lanean. Beste leku batean arituko balitz hizkera moldatu beharko lukeela iruditzen zaio. Gure herritik ateratzen garenean, hizkera moldatzen hasten gara (edo hasi behar genuke), beste euskalkietakoek uler dezaten.

  • Anarro Imaz Hika hitz egiteko ohitura handia

    Anarro Imaz Agirre (1965) Ataun

    Hika hitz egiteko ohitura handia du. Txikitatik egin izan dute hika senideen artean eta herrian ahal duen guztian halaxe egiten omen du. Gurasoek hika egiten zieten eta beraiek gurasoei zuka. Anai-arreben artean beti hika. Iloba neska bati zuka egiten dio eta ez daki zergatik.

  • Anarro Imaz Gazteen hizkuntza-ohiturak?

    Anarro Imaz Agirre (1965) Ataun

    Gazteek ere hika hitz egingo dutela iruditzen zaio, baina aitortzen du ez dela gazteen inguruan ibiltzen eta ez dakiela ziur. Gaztelaniaren erabilerak gora egin duela dio eta horrek gehiago kezkatzen du.

  • Anarro Imaz Hitanoaren erabilera-ohiturak

    Anarro Imaz Agirre (1965) Ataun

    Hitanoa erabilera-ohitura batzuekin lotu izan da, baina berak zaharragoei ere hika egin izan die, konfiantza pixka bat izanez gero. Ez du entzun izan ume txikiei zuka egiten zaienik edo ezkondutakoan zuka egin behar denik. Hala ere, inguruko bikoteek elkarrekin zuka egiten dutela dio.

  • Anarro Imaz Hika egitea gertukoa

    Anarro Imaz Agirre (1965) Ataun

    Kaletarrek eta baserritarrek hika berdin hitz egingo dutela iruditzen zaio, kale aldekoak diren lagunek ere hika egiten dute eta. Batzuetan entzun izan du hika egitea ez dela errespetuzkoa, baina berari kontrakoa iruditzen zaio, hika egiteak konfiantza eta gertutasuna ematen ditu eta.

  • Anarro Imaz Hika eta genero desberdintasuna

    Anarro Imaz Agirre (1965) Ataun

    Leku batzuetan hika ez dela emakumezkoentzat aproposa entzun izan da. Berak ez du halakorik entzun. Gizonezko eta emakumezkoen artean bestela ere nahikoa desberdintasun egon dela dio. Garai batean mendietan egiten zituzten festak. Mutilengana hurbiltzen ziren neskak seinalatu egiten zituzten.

  • Anarro Imaz Semeei hika eta alabei zuka egitea ulergaitza

    Anarro Imaz Agirre (1965) Ataun

    Guraso batzuk semeei hika egiten diete eta alabei zuka. Ulergaitza egiten zaio, baina berak ere iloba neska bati zuka egiten dio eta ez daki zergatik. Hika egitea gehiago gustatzen zaio, erosoago sentitzen da.

  • Anarro Imaz Bere buruari noka

    Anarro Imaz Agirre (1965) Ataun

    Hika idazten du askotan, euskara batuan ere bai. Toka-noka zer den. Berak ondo bereizten ditu. Bere buruari hika egiten dio, noka.

  • Anarro Imaz Abereei toka ala noka?

    Anarro Imaz Agirre (1965) Ataun

    Inoiz ez du pentsatu etxeko abereei toka ala noka egiten ote dien, baina behiei toka egiten ote dien uste du. Leku batzuetan emeak diren animaliei ere toka egiteko joera egon da. Hala ere, bizilagunaren txakur emeari noka egiten omen dio.

  • Anarro Imaz Hitanoaren eta euskararen egoera Ataunen

    Anarro Imaz Agirre (1965) Ataun

    Hika galtzeak pena handia emango lioke. San Gregorioko umeek zuka egingo dutela uste du. Hitanoaren egoera Ataunen. Euskararen egoera. Gazteek gaztelaniaz asko egiten dutela esaten dute. Gurasoak ere gaztelaniaz entzun izan ditu. Kanpoko jende asko dago herrian. Euskaraz dakitenek ez egiteak ematen dio minik handiena. Berak lehen hitza beti euskaraz egiten du.

  • Berorrika eta hika galzorian

    Martin Urretabizkaia () Arama

    Gramatikari eta idazteari begiratuta euskara batua beharrezkoa dela uste du, baina hizketarako nork bere euskalkia erabiltzea egokiagoa iruditzen zaio. Hika gaur egun herri gutxitan hitz egiten dala aipatzen du. Berorika hitz egiten zen garai batean; gaur, berriz, galduta dago. Hikaz hitz egiteak errespetu falta adierazten du askorentzat.

  • Hikako formei buruzko hausnarketa

    Joxe Olabide Arruti () Legazpi

    Hikako formen gaineko hausnarketa egiten du, eta aitarekin bizitako anekdota ekartzen du gogora.