Hitanoari buruzko pasarteak
-
Noka, ahalduntzeko tresna?
Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil
Noka jakitea ahalduntzeko tresna moduan ikusten dute. Mutilek erabiltzen dute, neskek zergatik ez? Berdintasuna lortzea ondo legoke.
-
Hitanoaren "garbi puntua"
Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil
Hitanoak errejistro informal bat ematen du, eta "garbi puntu bat" ematen du: erdarako "jo, tia" bezalako esamoldeak gutxiago erabiltzen dira.
-
Noka, ahalduntzeko tresna II
Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil
Hitanoa kalean ikasten da gaur egun, mutilek beti izan dutelako aisialdian horretarako eremu bat. Enekak bere amonaren kasua kontatzen du. Nokaren transmisioa eten egginzen eta zaila da berreskuratzea. Oraindik ere gizonezkoak dira nagusi taberna giroan, eta inportantea da emakumeak bere tokia hartzea.
-
Erabilera-ohiturak malgutzearen alde
Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil
Hitanoaren erabilera-ohiturak malgutzearen alde daude. Sustatu nahi baldin bada, muga batzuk aldatu egin behar direla diote. Ixonek dio bere amak errespetu falta bezala hartzen duela berari hika egitea.
-
Hitanoaren egoera Usurbilen
Irati Alduntzin Alegria (2004) Enara Villafafila Illarramendi (2004) Usurbil
Aditz batzuk asmatu egiten dituzte. DBH1etik aurrera mutilek hika egiten dute. Usurbilen osasuntsuen aitonen artean ikusten dute. Neskei noka egin beharrean toka egitea. Beraiek bazilatzeko erabiltzen dute hika. Mutil batzuek ez zekiten noka existitzen zenik ere.
-
Gaztelaniaz hitz egiteko joera herrian
Irati Alduntzin Alegria (2004) Enara Villafafila Illarramendi (2004) Usurbil
Adineko neskek ez dute hika egiten eta euskaraz ere batzuek ez, ez Lasarten bakarrik baita Usurbilen ere. Beraiei zaila egiten zaie hika egitea, eta euskara erabiltzen ez dutenei ba are gehiago.
-
Toka hikaren sinonimo moduan
Irati Alduntzin Alegria (2004) Enara Villafafila Illarramendi (2004) Usurbil
Usurbilgo mutilek hika egiten dute beraien artean, baita ikastetxean ere. Kalean ikasten dute. Toka kale-hizkuntza moduan hartu da, patriarkatuaren eraginez. Ohituago daude toka entzutera. Hika tokaren sinonimo moduan erabiltzen dute.
-
Noka, ahalduntze-tresna moduan
Irati Alduntzin Alegria (2004) Enara Villafafila Illarramendi (2004) Usurbil
Usurbilen mutilek hika hitz egiten dute eta neskek ez. Ahalegina eskatzen du eta ez dakite pausoa nola eman. Konfort eremutik ateratzea kosta egiten da. Kulturaren parte bat da, berreskuratu nahi dutena.
-
Seme-alabei hika, neskei egitea itsusia zela esaten zen arren
Pepi Astigarraga Urkola (1932) Lasarte-Oria
Amak hika egiten zien. Berak ere hala egin izan die seme-alabei, neskei hika egitea itsusia edo zakarra zela esaten zen arren.
-
Hitanoaren transmisioa familian
Anabel Ugalde Gorostiza (1956) Arrasate
Aitagandik izan ezik, beste familiako kideengandik hika jaso du beti (ama, amona, neba, izebak... Familiako emakumezkoek beti egin diote noka. Lehengusu txikiekin ere beti hika egiten du.
-
Lagunekin zuka egiten du
Anabel Ugalde Gorostiza (1956) Arrasate
Gaur egun, hitanoz hitz egiten ikasteko interesa dago. Anabelek, hika norekin egiten duen azaltzen du: lankide eta ikasle batzuk, familia, seme-alabekin... Lagunekin, beti zuka egiten du.
-
Mutilek hika Usurbilen
Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil
Usurbilen neskek ez, baina mutilek hika erabiltzen dute. Lasarten euskara gutxiago erabiltzen da Usurbilen baino eta hika are gutxiago.
-
Ikastaroa nolakoa izan zen
Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil
Ikastaroa nolakoa izan zen. Ordu eta erdiko hiru saio izan ziren, eguerdian. Ez zen ordurik onena, eta teoria pixka bat astuna egin zitzaien. Zerbait praktikoa nahiago zuten. Hala ere, teoriak balio izan die. Talde handiagoa balitz hobeto izango litzakeela diote. Gehiago dakite toka noka baino, mutilei entzunda, Usurbilgoak direlako.
-
Hitanoa beraien familietan
Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil
Familian hitanoak duen presentziaz. Ixonek ama eta amona entzuten ditu noka hizketan. Enekaren amonak ere erabiltzen du, baina bere etxean gaztelania erabiltzen da gehiago (aitak ez du euskara menperatzen).
-
Hika esaten dituzten esaldiak
Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil
Hika erabiltzen dituzten esaldiak aipatzen dituzten. "Ze esatek", "juango al gaittun?"... Lau aditz erabiltzen dituzte. Aditzak laburtzeari buruz. Kaleko hizkera interesatzen zaie.
-
Hika egitea positiboa orain
Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil
Hitanoa baserritarra izatearekin lotzen zuten garai batean eta desprestijiatuta zegoen. Beraien ikuspegia ematen dute: ez dute baserriarekin lotzen, eta uste dute euskaraz bizitzeko erraztasuna dutenek darabiltela hika. Ikuspegi positiboa dute gaur egun: balio positiboa da hika jakitea.
-
Hika erakargarria gazteentzat
Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil
Hika erakargarria da gazteentzat. Aberastasuna eta gertutasuna ematen du. Nola ipini modan? Kontsumoa inportantea dela diote. "Erlauntza" filma aipatzen dute: bertan noka hitz egiten dute, natural. Zaila da telebistan erabiltzea, hala ere. Transmisioa da giltza.
-
Usurbilen hika ikastaroa, baina ez oso erakargarria gazteentzat
Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil
Usurbilen hitanoa bultzatzeko ekimenak egiten ari dira, baina ikastaroetara beti berak apuntatzen direla uste dute, jada badakitenak eta ez hutsetik hasten direnak. Errespetua ematen diete helduek. Serioegiak iruditzen zaizkie halako ikastaroak gazteentzat. Liburuxka ere atera zuten.
-
Hitanoa ikastetxean
Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil
Ikastetxean usurbildarrek soilik egiten dute hika, eta mutilek. Lasartekoek usurbildarrek kutsatuta, baina gutxi.
-
Iaz, noka ikastaroa institutuan
Irati Alduntzin Alegria (2004) Enara Villafafila Illarramendi (2004) Usurbil
Noka ikastaroa antolatu zuten institutuan, beraiek eskatuta. Sei bat apuntatu ziren. Ordutegia ez zen ona izan. 3-4 saio izan ziren, eta dinamikoak izan zirela diote, baina praktikoagoa izatea faltan bota zuten: ahozkoa lantzea eta ez idatzizkoa.


