Hitanoari buruzko pasarteak

  • Hitanoaren transmisio etena

    Ibon Egaña Etxeberria (1981) Urnieta

    Gazteek ez dute Urnietan hitanoz egiten. Transmisio etenaz hitz egiten du.

  • Lander Iribar Whassapa eta sare sozialak

    Lander Iribar Zumeta (2004) Aimar Vázquez Saizar (2004) Usurbil

    Whassapa euskaraz erabiltzen dute, baina Instagram eta Twitter gazteniaz, eduki gehiago dagoelako. Whassapean nola idazten duten.

  • Eneka Muñoz Noka ikastaroa institutuan; Usurbilgo egoera

    Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil

    Noka ikastaroa beraiek proposatu zuten institutuan, eta Usurbilgo neskak apuntatu ziren. Usurbilen hitanoaren egoera zein den: neskek ez dute erabiltzen, mutilek bai. Neskek zergatik ez duten erabiltzen: mutilen kontu bezala ikusten dutelako, maskulinoa, lotsa ematen die... Ixoneren amak noizean behin egiten du.

  • Eneka Muñoz Zergatik noka ikasi?

    Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil

    Zergatik proposatu zuten hika ikastaroa. Beraien artean hika hitz egiteko eta mutilei erantzuten jakiteko. Mutilei ez zaie ateratzen berarei hika egitea, baina egiten dietenean askotan toka. Hitanoak ematen duen gertutasuna ere bilatzen zuten.

  • Eneka Muñoz Zergatik joan da galtzen noka?

    Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil

    Hitanoa zakartasunarekin lotzen dute, eta neskek feminitatea galtzen dutela ematen du hika hitz egiten badute. Beraiei horregatik gustatzen zaie: 'bastoa' delako eta informala delako. Bazilatzeko erabiltzen dute hika.

  • Eneka Muñoz Noka, ahalduntzeko tresna?

    Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil

    Noka jakitea ahalduntzeko tresna moduan ikusten dute. Mutilek erabiltzen dute, neskek zergatik ez? Berdintasuna lortzea ondo legoke.

  • Eneka Muñoz Hitanoaren "garbi puntua"

    Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil

    Hitanoak errejistro informal bat ematen du, eta "garbi puntu bat" ematen du: erdarako "jo, tia" bezalako esamoldeak gutxiago erabiltzen dira.

  • Eneka Muñoz Noka, ahalduntzeko tresna II

    Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil

    Hitanoa kalean ikasten da gaur egun, mutilek beti izan dutelako aisialdian horretarako eremu bat. Enekak bere amonaren kasua kontatzen du. Nokaren transmisioa eten egginzen eta zaila da berreskuratzea. Oraindik ere gizonezkoak dira nagusi taberna giroan, eta inportantea da emakumeak bere tokia hartzea.

  • Eneka Muñoz Erabilera-ohiturak malgutzearen alde

    Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil

    Hitanoaren erabilera-ohiturak malgutzearen alde daude. Sustatu nahi baldin bada, muga batzuk aldatu egin behar direla diote. Ixonek dio bere amak errespetu falta bezala hartzen duela berari hika egitea.

  • Irati Alduntzin Hitanoaren egoera Usurbilen

    Irati Alduntzin Alegria (2004) Enara Villafafila Illarramendi (2004) Usurbil

    Aditz batzuk asmatu egiten dituzte. DBH1etik aurrera mutilek hika egiten dute. Usurbilen osasuntsuen aitonen artean ikusten dute. Neskei noka egin beharrean toka egitea. Beraiek bazilatzeko erabiltzen dute hika. Mutil batzuek ez zekiten noka existitzen zenik ere.

  • Irati Alduntzin Gaztelaniaz hitz egiteko joera herrian

    Irati Alduntzin Alegria (2004) Enara Villafafila Illarramendi (2004) Usurbil

    Adineko neskek ez dute hika egiten eta euskaraz ere batzuek ez, ez Lasarten bakarrik baita Usurbilen ere. Beraiei zaila egiten zaie hika egitea, eta euskara erabiltzen ez dutenei ba are gehiago.

  • Irati Alduntzin Toka hikaren sinonimo moduan

    Irati Alduntzin Alegria (2004) Enara Villafafila Illarramendi (2004) Usurbil

    Usurbilgo mutilek hika egiten dute beraien artean, baita ikastetxean ere. Kalean ikasten dute. Toka kale-hizkuntza moduan hartu da, patriarkatuaren eraginez. Ohituago daude toka entzutera. Hika tokaren sinonimo moduan erabiltzen dute.

  • Irati Alduntzin Noka, ahalduntze-tresna moduan

    Irati Alduntzin Alegria (2004) Enara Villafafila Illarramendi (2004) Usurbil

    Usurbilen mutilek hika hitz egiten dute eta neskek ez. Ahalegina eskatzen du eta ez dakite pausoa nola eman. Konfort eremutik ateratzea kosta egiten da. Kulturaren parte bat da, berreskuratu nahi dutena.

  • Pepi Astigarraga Seme-alabei hika, neskei egitea itsusia zela esaten zen arren

    Pepi Astigarraga Urkola (1932) Lasarte-Oria

    Amak hika egiten zien. Berak ere hala egin izan die seme-alabei, neskei hika egitea itsusia edo zakarra zela esaten zen arren.

  • Anabel Ugalde Hitanoaren transmisioa familian

    Anabel Ugalde Gorostiza (1956) Arrasate

    Aitagandik izan ezik, beste familiako kideengandik hika jaso du beti (ama, amona, neba, izebak... Familiako emakumezkoek beti egin diote noka. Lehengusu txikiekin ere beti hika egiten du.

  • Anabel Ugalde Lagunekin zuka egiten du

    Anabel Ugalde Gorostiza (1956) Arrasate

    Gaur egun, hitanoz hitz egiten ikasteko interesa dago. Anabelek, hika norekin egiten duen azaltzen du: lankide eta ikasle batzuk, familia, seme-alabekin... Lagunekin, beti zuka egiten du.

  • Eneka Muñoz Mutilek hika Usurbilen

    Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil

    Usurbilen neskek ez, baina mutilek hika erabiltzen dute. Lasarten euskara gutxiago erabiltzen da Usurbilen baino eta hika are gutxiago.

  • Eneka Muñoz Ikastaroa nolakoa izan zen

    Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil

    Ikastaroa nolakoa izan zen. Ordu eta erdiko hiru saio izan ziren, eguerdian. Ez zen ordurik onena, eta teoria pixka bat astuna egin zitzaien. Zerbait praktikoa nahiago zuten. Hala ere, teoriak balio izan die. Talde handiagoa balitz hobeto izango litzakeela diote. Gehiago dakite toka noka baino, mutilei entzunda, Usurbilgoak direlako.

  • Eneka Muñoz Hitanoa beraien familietan

    Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil

    Familian hitanoak duen presentziaz. Ixonek ama eta amona entzuten ditu noka hizketan. Enekaren amonak ere erabiltzen du, baina bere etxean gaztelania erabiltzen da gehiago (aitak ez du euskara menperatzen).

  • Eneka Muñoz Hika esaten dituzten esaldiak

    Eneka Muñoz Lasa (2004) Ixone Santxez Encinas (2004) Usurbil

    Hika erabiltzen dituzten esaldiak aipatzen dituzten. "Ze esatek", "juango al gaittun?"... Lau aditz erabiltzen dituzte. Aditzak laburtzeari buruz. Kaleko hizkera interesatzen zaie.